BAT, talentuaren dorrea

#Doing

2025.10.01 Irakurketa denbora: 4 minuto

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: David Cordeiro

BAT Bizkaiko ekintzailetzaren bihotza da, eta, bertan, lurraldeko startup teknologiko asko biltzen dira. Dorrea STEAM talentuaren irudikapen zintzoa da, eta proiektu eraldatzaileek diziplina anitzeko taldeak behar dituztela islatzen du. Hona hemen sigla horretako letra bakoitzari lotutako trebetasunen ezaugarriak:

S – Science – zientzialariak

  • Pentsamendu kritikoa: jakin min handiko eta gaindiezineko pertsonak dira, «zergatik?» galdetzen diote euren buruei, eta erantzunak aurkitzen dituzte.
  • Behatzeko gaitasuna: begirada klinikoa dute, eta xehetasun guztiak antzematen dituzte. Batzuek kaosa ikusten duten lekuan, beraiek patroiak ikusten dituzte.
  • Hipotesiak mahaigaineratzea: edozertarako hipotesiak dituzte, eta frogatu egiten dituzte!
  • Diseinu esperimentala: LEGOak muntatzen dituenak bezain erraz, esperimentuak antolatzen dituzte.
  • Datuen analisia: beraientzako, egunerokotasun hitzak «grafikoak, taulak eta formulak» esan nahi du.

T – Technology – teknologoak

  • Moldagarritasun teknologikoa: teknologia berriak ezin hobe maneiatzen dituzten pertsonak dira, eta joerek dakarten teknologia berria berenganatzen dute.
  • Sistemen integrazioa: munduak batzen dituzte magia balitz bezala.
  • Pentsamendu sistemikoa: euren buruak sistema baten azpiegitura du, hots, dena behar bezala ahokatzen eta funtzionatzen du.
  • Arazoen ebazpen praktikoa: izugarri trebeak dira digitala den ororekin.
  • Mantentze-lanak eta optimizazioa: egunerokotasunaren hackerrak dira, eta arazoak txispaz eta azkar konpontzen dituzte.

E – Engineering – ingeniariak

  • Arazo konplexuak konpontzen dituzte bere garun mekanikoari esker. Soluzioa arazoa sortu aurretik pentsaturik dago jada!
  • Pentsamendu logikoa eta egituratua: bere pentsatzeko moduak blueprinta darama.
  • Ezagutza tekniko aplikatuak: bere ideiek forma hartzen dute. Literalki!
  • Proiektuen kudeaketa eta planaren maisuak: (ia) ezer ez dago euren eskema edo kronogramatik at.
  • Segurtasuna eta araudiaren jakinaren gainean egotea: araurik gabe, emaitzak ez daude bermaturik.

A – Arts – sortzaileak

  • Pentsamendu dibergentea: ideien fabrikak, ezin diote ideia berriak imajinatzeari utzi!
  • Komunikazio bisual eta hitzezkoaren trebetasunak: hizkuntza kamaleonikoa hitz egiten duten poliglotak dira.
  • Sentikortasun estetikoa: inspiratzen, eraldatzen eta hunkitzen duena atzemateko gai dira.
  • Inprobisatzeko gaitasuna: zu blokeatzen zaren lekuan, beraiek oso eroso daude.
  • Garapen narratiboa eta ideien sorkuntza: beti daukate kontatzeko istorioren bat.

M – Maths – matematikariak

  • Abstrakzioa: %100 mentala. Tetriseko piezak izango balira bezala jokatzen dute ideia abstraktuekin.
  • Zehaztasuna eta zorroztasuna: «zenbaki bakoitza bere lekuan eta pauso bakoitza ondo neurturik, mesedez».
  • Modelatu matematikoa: formula eta ekuazioen laguntzaz, mundu kaotiko honi zentzua ematea lortzen dute.
  • Pentsamendu analitikoa: esfortzu handiegirik gabe, arazorik zailena xehatzeko gaitasuna dute.
  • Probatzeko eta frogatzeko gaitasuna: beraien esaldirik gogokoena «ondorioz…» da.

Etiketak

  • #tech
  • #startup
  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #cocreación
  • #ciencia
  • #colaboración
  • #tecnología
  • #estrategia
  • #democratización
  • #arte
  • #talento

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko