Argazki-erreportaia, GovTech adituen bilera

#Reflections

2023.05.31 Irakurketa denbora: 3 minutu

BizkaiaTech argitalpen taldea

“Joan den martxoaren 7an eta 8an, BAT Dorrean, goi-mailako adituen nazioarteko bilera izan genuen. Topaketa horren helburua GovTech Bizkaiaren estrategia azaltzea eta hemendik aurrera proiektua zabaltzeari buruzko aholkuak jasotzea izan zen. Programaren eragina sustatuko duten oinarriak ezartzeaz gainera, lankidetzarako nazioarteko espazioak identifikatzeko ere balio izan du”.

- Saioa Leguinagoicoa García, Estrategia Digitalerako Zerbitzuko Burua.

1. argazkia : bilerak amaitu osteko argazkia

Ezkerretik eskuinera, behean: Ibon Oñate, Miguel Porrúa (BID), Carlos Santiso (ELGA), Diego Molano, Lucas Jolias (OS City), Fernando Fernandez-Monge (Harvard University), Idoia Ortiz de Antiñano (Gobe), Ibai Conde (Lantik). Ezkerretik eskuinera, goian: Yolanda Martínez (GovStack), Nerea Martiartu (Lantik) Maryam Luzarrga (E&Y), Saioa Leguinagoicoa, Laura Kirchner (Gobe), Edurne López de Eguinoa (BFA), Carmen Pumariño (Zubi Capital).

2. argazkia: GovTech Bizkaia aurkezteko bilera

BFAk planteatutako erronketan jardun duten taldeek startupekin nola lan egiten duten azaldu zuten. Horrez gain, erronkak definitzeko, horiek ekosistemara zabaltzeko eta hautatzeko prozesua, eta egungo pilotaje-prozesua nolakoak izan ziren ere azaldu zuten.

3. argazkia: GovTech Bizkaia aurkezteko lan-saioa

GovTech Bizkaia programan parte hartu zuten bi startupei entzuteko ordua. Bietako bat, Trebe, erronka baten irabazlea izan zen. Bestea, We are Clickers, erronkan finalista geratu zen eta Bootcampeko partaide izan zen.

4. argazkia: GovTech Bizkaia aurkezteko lan saioa

Saioa Leguinagoicoa García, Estrategia Digitalerako Zerbitzuko Burua, nazioarteko liderren aurrean GovTech Bizkaia programaren estrategia aurkezten.

Etiketak

  • #cultura
  • #emprendimiento
  • #innovación
  • #cocreación
  • #colaboración
  • #estrategia
  • #democratización
  • #educación
  • #govtech

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko