Alferretik ikastunera, sustraietatik (STEM) loreetara (STEAM)
#Soul tech
2023.03.07 Irakurketa denbora: 6 minutu
Esther Villar Rodríguez
Ilustrazioa: Kitxune Studio
Olentzerori esker, 2022ko abenduaren 25ean TABÚ jolasean aritu ginen. Erlojuaren tiki-takaren presioarekin, “zientzialari” hitza idatzirik zuen txartela altxatu nuen. Berarekin zetozen tabu hitzak “asmakuntza, zientzia, esperimentu eta laborategi” ziren. Ez da erraza izango, pentsatu nuen. TIK-TAK. — Mantala, ikasketak — TIK-TAK. — Gizon zaharra, bizarra, ongi orraztu gabeko ilea — Erantzuna bete-betean eman zuen: Zientzialaria! Nahiz eta puntu bat lortu genuen, biok galdu genuen jokoa momentu horretan.
Zientzialariaren definizio hau, izan ere, 1957an bigarren mailako hezkuntzako ikasle batek emandako definizioa da (Mead y Metraux, 1957).
2023ko urtarrilaren 6an, lazo gorri batekin, Gabonetako zuhaitzaren azpian, Dixit jolasa aurki dezakegu. Karta hau atera zait (*Begiratu ilustrazioa). Asoziazioaren adimena xelebrea da, Becquerren Volverán las Oscuras Golondrinas poeman pentsatu dut izan ere (ziur aski ez ditudalako La 2eko dokumentalak ikusten, inkestatutako pertsonen % 99ak bezala):
(…)Muda y absorta y de rodillas,
como se adora a Dios ante su altar (…)
Karta ikustean, hurrengo hau izan zen pentsatu nuena: egia zurrun eta eztabaidaezina, hausnarketa eza, zientziaren jainkoaren aurrean belaunikatzea eta trajez jantzirik baina boterea erakusten ari ziren gizonak; bizarrik gabekoak, baina gizonak. Pentsamendu librea irudikatzen duten kaioak kaiolan sartzen. Zientzia izango zen karta hau deskribatzeko erabiliko nukeen hitza.
ALFERRAK LETRETARA ETA IKASTUNAK, ZIENTZIETARA
Nik zientzien adarra aukeratu nuen. Nire irakasle txarrenek, formulazioa idolatratzen zuten, gustuko zuten arbel kilometrikoetan letra greziarrak metatzea eta mantra ulertezinak errepikatzen zizkiguten horiek ziren. Bazirudien ulergaitzak izateak plazera ematen zietela. Apunteak hartu, apunteak pasatu, apunteak eskatu eta jada ebatzirik zeuden problemak errepikatu. Ni ebazpen metodoak buruz ikasi aurretik deribatu bat zer zen ulertu ez zutenetako bat izan nintzen. Nire talde berekoa izanez gero eskua altxatzeko eskatuko banizu, Dixitean lortutako 3 puntuak jokatuko nituzke aldizkaria albo baterantz erori zaizula.
Eta, orduan, zergatik jartzen gara hurrengo egunean berriz mahaiaren atzean? Hau izango litzateke Trivialeko galdera garrantzitsuenetariko bat. Laborategiko amantala eta asmakuntzaren ametsa lortzeko bidesaria da prozesua, nahiz eta hau, erremintei dagokienean, urri ibili. Hori, edo esfortzuari gurtza egiteko modua da. Izan ere jakina da: alferrek letren bidea hartu behar dute eta ikastunek, berriz, zientziena. Hau izan zen Mercedes López Sáezek, UNEDeko Soziologia irakasleak, ateratako ondorioetako bat 2003 eta 2007 bitartean egindako estereotipoen inguruko ikerketa kualitatibo batean.
ETA, GEURE BURUA ISLATURIK IKUSTEN HASIKO BAGINA?
Datu gehiago eman ditzaket: STEM ikasketetan zentratzen diren genero ikerketek adierazten dutenez, matematiken arloan, genero estereotipoen lotura nabarmenagoa dago emakumeen artean gizonezkoen artean baino. Matematikak aukeratu dituzten emakume horiek arazoak izan ohi dituzte matematikak beraien buruarekin erlazionatzeko.
2006. urtean, fisikan interesa izateak zeure burua emakume generoarekin auto-identifikatzea arriskua jartzen zuen (Kessels et al., 2006). Emakume generoa, izan ere, ezaugarri konkretu batzuekin lotuta zegoen: leuna, jostalaria, hunkigarria, ameslaria, bihozbera, hauskorra eta malgua. Matematika eta fisikarekin lotutako ezaugarriak, ordea, guztiz kontrakoak ziren: gogorra, serioa, urrunekoa, soila, zorrotza, sendoa eta zurruna.
Emakumeok aulkian geratzen gara Taylorren seriea infinitura arte heda dadin itxaroten, bertan txikiagotzen dira, izan ere, estatistika eta batezbestekoen erroreak. Emakumeak zelaira irtetzen garen momentua, dirudienez, kalkulu marginalen ingurugiroa da. Nola sortuko dugu bada, amestu gabe? Nola iraungo dugu sorkuntzan, malgutasunik gabe edota dogmak zalantzan jarri gabe?
NABARMENDU DEZAGUN ARTEAREN A LETRA, LETRA ETA ZIENTZIETAN
Non geratu zen Atena, jakintzaren jainkosa? Alfabeto grekoa erabiltzen, estrategia edo ingeniaritzaren inguruko sinposio batean; han geratu zen nire bigarren hezkuntzako irakasleak baino arte gehiagorekin jendea liluratzeko eta diseinatzeko gai izan nahi duten apopiloak txunditzeko helburuarekin. Nik dudan emakume komunikatibo, irakasle, enpatiko, eskuzabal eta adoretsuaren estereotipoa, alegia.
Egin ezazu bidaia denboran zehar, 1957ra, TABÚ jolasa eskuan hartuta, eta ausartu “Apolo” (musika eta poesiaren jainkoa) dioen karta ateratzen. Saiatu iraingarriak ez diren adjektiboak erabiltzen. 2023. Urtearen eta ondorengoen alde egiten dut otoitz, baita aldaketagatik ere. Letrak, edertasuna eta melodia (bizarra izan zein ez) beraien buruarekin seguru senti daitezen alde otoitz egiten dut.
Zurtoinaren gailurra falta zaigu, ordea (STEM), ARTEAREN A letra, asmakuntzari garrantzia eman ahal izateko, musikaltasunez eta graziaz adierazitako munduaren ikuspegi bat, matematika, ingeniaritza eta fisikatik formulatua. Seriotasun itogarri horretatik ihes egiteko, izan ere, horrek, pertsona umoretsuak urruntzen eta baztertzen ditu. “Konfiantzazko erlazioek paper epistemiko bat jokatzen dute zientzian, eta beharrezkoa da komunitateek duten rola aintzat hartzea, lekukotasun zientifikoaren fidagarritasuna bermatzeko” (Gender and trust in Science, Kristina Rolin. Hypatia, bol. 14, 4.zbk.). Komunitate ezberdinak, perspektiba eta gaitasun aberatsekin. Georges Pólya matematikariak zihoen bezala: “Askoz hobe da problema bera bost modu ezberdinetan ebaztea, bost problema ezberdin modu berean ebaztea baino”. STEAM bost modu horietara hurbiltzen da. Unibertsitateko arbel hartako egia ukaezinek ebazpen metodoa loroen modura errepikatzera behartzen naute. Ingelesez, by heart esaten da. Nahiago nuke.
STEMETIK STEAMERA
STEAMak zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak erabiltzen ditu ikerkuntzaren, elkarrizketaren eta pentsamendu kritikoaren oinarri bezala. A honek, STEM disziplinen ikuspegi multifazetikoago bat duen espazio ireki bat ahalbideratzen du. Gainera, alderdi soziala kontutan hartzen duen ezagutza corpus baten barruan sartzen ditu disziplina horiek.
Harrigarria den hori bilatzen ibiltzeak artea eta zientziaren arteko elkargunea bezalako erantzunak dakartza berarekin. Cynthia Barnettek honako hau dio “The Sound of the Sea: Seashells and the Fate of the Oceans” (Norton and Company, 2022) liburuan: “Intsektuak barne hartzen dituen artropodoen animalia taldea eta gero, talderik handiena moluskuena da: edonon aurki ditzakegu. Itsas maskorrak, hala ere, txanponen aurretik diru izan ziren, harribitxien aurretik altxor eta mihise aurretik arte… Itsas maskorrak hilobietan aurki ditzakegun oroitzapen zaharrenak dira… Itsas maskorrak, askotan, mezuak izan ohi dira: zientzialari, igarle edo maskorren deiari erantzundako gurtzaileentzat.”
Harridura eta ikerketaren dimentsio soziala, estetikoa, politikoa eta ekonomikoa. Jakin-minaren, jakintzaren eta misterioaren poetikari hautsa kendu eta Erwin Chargaffi bere hautemateetan jarraitu:
“Gure errepideak ulermenera gidatzea da espero dena; gehienetan, azalpenetara gidatzen da soilik, ordea. Termino hauen bien arteko ezberdintasuna ere ahazten ari zaigu. Oso ezberdinak diren gauzak dira, izan ere, oso gutxi ulertzen dugu naturari buruz.”
STEAMak zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak erabiltzen ditu ikerkuntzaren, elkarrizketaren eta pentsamendu kritikoaren oinarri bezala. A honek, STEM disziplinen ikuspegi multifazetikoago bat duen espazio ireki bat ahalbideratzen du. Gainera, alderdi soziala kontutan hartzen duen ezagutza corpus baten barruan sartzen ditu disziplina horiek.
EMAKUMEAK ETA ZIENTZIA
Zer nolako lotura du honek, orduan, emakume eta zientziarekin? 2001ean egindako ikerketa batean (The Role of Interest in Understanding the Career Choices of Female and Male College Students, Sex Roles, 44), Morgan, Isaac eta Sansonek zioten ikasleek STEMekin zerikusia zuten ikasketak, nahiz eta ideal humanitarioekin hain konektaturik ez egon, etekin ekonomikoa ateratzeko eta estatus ona lortzeko bide ona zirela.
Ikasketak aukeratzeko orduan, emakumeek gizarteari laguntzeko helburua duten edota beraien helburu interpertsonalak lortzeko bide diren ikasketak aukeratu ohi dituzte (Lackland & De Lisi, 2001); horren ondorioz, aurretik aipatutako uste hori (STEM ikasketei lotutakoa), emakumeek ikasketa mota hauengandik atzera egiteko arrazoietako bat izan daiteke. Ez al dago helburu sozialik deribatuen aplikazioan? Noren zerbitzura dago, orduan, zientzia?
Nola sortuko dugu bada, amestu gabe? Nola iraungo dugu sorkuntzan, malgutasunik gabe edota dogmak zalantzan jarri gabe?
“Querido profesor Einstein: correspondencia entre Albert Einstein y los niños”
(Alice Calaprice, GEDISA 2003) bilduman, Einstein eta Tifanny izeneko berebiziko ume hegoafrikar baten arteko elkarrizketa bat aurkitu nuen. Honela zioen Tifannyk, 1946an idatzitako eskutitz batean:
“Nire azken idatzian neskato bat nintzela esatea ahaztu zitzaidan. Esan nahi dut… neskato bat naizela. (…) Espero dut ez gutxiestea neska izateagatik!”.
Einsteinek eman zion erantzuna ezin daiteke egokiagoa izan:
“Niri ez zait axola zu neskato bat izatea; garrantzitsuena, ordea, zeuri ez axola izatea da. Ez dago arrazoirik horrela izateko.”
Hala ere, batzuetan inporta izaten du, eta, oro har, arrazoiak egoten dira horrela izateko.
ORDUAN, ZU LETREN BIDETIK JOAN DEN HORIETAKOA ZARA, EZTA?
Guzti honek oroitzapen txar bat dakarkit burura. 2015ean, nire tesia aurkezteko zorian nengoela, kafe batekin batera honelako zerbait esan zidan norbaitek:
“Ez al zara marketinean lanean ari?”
Begiak sutan nituen, eta nire barnean, banpiro bat bezala jantzita zegoen eta odol bila zebilen Christopher Lee bat jaio zen.
“Hain lirain jantzirik ikusi zaitut…”
Laser klinikak eskaini zidan eskaintzari ezetza eman behar nion… Bizarrik gabe, nola konbentzituko dut ba jendea?
Ez badidazu amantala eman nahi, nik ez dut zure laborategi hotz horretan egon nahi. Modu honetan, biok galtzen dugu: zuk zure kaioak kaiolaturik izaten jarraitzen duzu, eta nik, Atenaren figuratik hain urrun egotearen zergatia buruan izaten jarraitzen dut. Honela jarraitzen badugu, Miguel de Unamunok zioen bezala:
“Joan daitezela pikutara lurruna, elektrizitatea eta injektatutako serumak”.
Pentsatzen dut, pixka bat outsiderra izatea (emakumeok zientzian ez al gara honelako zerbait, azken batean?), abantaila ere izan daitekeela. Estatistikan outlierrak duen edertasuna bezala. Bakarrik gauza bat eskatzen dut: lagunduidazu out aurrizkia hitz horretatik kentzen, nik, barruan egon nahi dut eta.
Etiketak
- #cultura
- #ciencia
- #futuro
- #arte
- #educación
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
