Aizu, nik ere Goenkale “ikusi” nahi dut!
#Soul tech
2023.10.13 Irakurketa denbora: 10 minutu
BizkaiaTech argitalpen taldea
Ilustrazioa: Josu Jorquera
Atsotitzak dioenez, arin eta ondo, usoak egiten du hegan. Badirudi, orduan, gu ez garela usoak; beleak, galeperrak, okilak… oiloak al gara, akaso? Beste behin, ordea, amorrua eman arren, arrazoia eman behar diogu aspaldidanik ahoz aho darabilgun esaera horri (nork esango luke?). Izan ere, desgaitasun desberdinak gizarteratzeari dagokionez, batez ere hedabideen aldetik, uso izatetik urrun gaude.
Baina ezin dugu uso ez izatea aitzakiatzat hartu. Zerbaiten zain al gaude? Gaur egun, 2023. urtean, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonek ezin dute ETBko westernez gozatu, estatu mailan ematen den publizitatearen % 1a baino ez dago egokituta (zorte pixka batekin), eta autismoa duen eta argiarekiko edo soinuarekiko hipersentikorra den norbait ezin da joan Fito y Fitipaldisen kontzertu batera.
Hala ere, burdina arian-arian zehetzen dela diote hortik, eta, esan dezakegu, burdina lortzeko prozesu hori, hau da, desgaitasuna duen jendea zenbait hedabideren bitartez gizarteratzeko prozesu hori, pitinka-pitinka badoala aurrera.
TELEBISTA, TRADIZIONALA ETA BERRIA
Ondo iruditzen bazaizue, gaur egun jada baliabide tradizionaltzat ezagutzen dugun telebistarekin hasiko gara. Nahiz eta telebista ikusleak galtzen ari den gaur egun (Barlovento Comunicación kontseilarien arabera, estatuan, egunean ordu eta erdi ematen du pertsona bakoitzak telebistaren aurrean, hots, zifra baxuena 1992tik), legeari dagokionez, inoiz baino irisgarriagoa da ikusteko eta entzuteko arazoak dituzten biztanleentzat. Ikus-entzunezko komunikazioaren lege orokorraren arabera, kate publikoek ematen duten edukiaren % 90ak azpitituluak izan behar ditu, eta estatu- zein erkidego-estaldura duten kateen azpitituluen ehunekoa % 75koa da. Horrez gain, edozein katetan ematen den edukiak astean 10 orduz autodeskripzioa izan behar du, gutxienez, eta, astean bi orduz, gutxienez, edukiarekin batera zeinu-hizkuntza eskaini behar da.
Telebistan ematen den edukia, ordea, batzuetan ez da egokia izaten, nahiz eta aipatutako moduan, moldatuta egon. Facilito GKEak identifikatu duen bezala, adimen-desgaitasuna duten erabiltzaileek arazoak izan ditzakete telebistan ematen den edukia kontsumitzeko orduan. Horren ondorioz, horientzat egokitutako telebista-kate bat sortzea pentsatu zuten: webgune baten bitartez (baita YouTube, Facebook eta Instagram bidez ere), eduki egokituak, entretenigarriak eta hezigarriak eskaintzen dituzte behar dituen ororentzat.
Azken urteotan, gainera, zenbait hedabide lekua egiten joan dira hedabide tradizionalen artean. Horietako bat Twitch da: pandemia-garaian hazkunde izugarria izan zuen, eta edozeinek bere etxetik eta baliabide gutxirekin edukia sortzeko aukera ematen du. 2022ko Gabon Zahar gauean, adibidez, telebista-kate handi guztiek egin ez zuten zerbait lortu zuen Ibai Llanosek bere katean: zioten guztia zeinu-hizkuntzan interpretatzen zuen norbait izatea. Sare sozialetan asko goraipatu zen ekintza honek, Ramón García eta Anne Igartiburu (Aupa Bilbo) izan zituen lagun, eta ia milioi erdi ikusle batu zituen kanpaien orduan (nahiz eta, batez bestez, 170.000 ikusle izan zituen). Zer pentsatua ematen du.
SARE SOZIALAK ETA HORIEK ESKAINTZEN DUTEN GUZTIA
Sare sozialek ere badute zeresana gai honetan, izan ere, orokorrean, bideoek azpititulu automatikoak izaten dituzte. Halaber, irudietan ALT jartzen duen botoitxo bat izaten da eta, sakatuz gero, irudiak deskribatzen ditu. Kasu batzuetan, irudi bat igotzerakoan, erabiltzaileak berak idatzi behar izaten du ALT horretan agertuko den testua, eta nahiz eta hori lana izan, oso lagungarria izango da ikusmen-arazoak dituen edozeinentzat, modu horretan, pantaila irakurgailuek irudia deskribatu ahal izango baitute.
Tresna horiez gainera, sare sozialek eskaintzen diguten alderdi ederrenetako bat errepresentazioa da. Influencer-fenomenoak janari- eta arropa-argazkiekin buruko min ugari eragin dizkigun arren, alde polit eta garrantzitsu bat ere badu: errepresentazioa eta ikusgarritasuna. Horien alde egiten du lan bere burua “aniztasun funtzionalaren dibulgatzailetzat” deskribatzen duen Inazio Nievak. Inaziok, bere eguneroko argazkiak igotzeaz gainera, galderei erantzuten die (askotan, garun-paralisiaren ingurukoei), burutik pasatzen zaizkion pentsamenduak aditzera ematen ditu, istorioak kontatzen ditu eta aktibismoa egiten du. Eta Inaziori bezalaxe, beste askori ere beren plataformak laguntzeko erabiltzea bururatu zaie: Cisco Garve, Marta Bustos edo Patrifashion dira horren adibide batzuk. Biziki gomendatzen dizuegu haien sare sozialak kuxkuxeatzea!
ZINEMA ETA TELESAILAK, XXI. MENDEKO OINARRIAK
Errepresentazioari buruz ari garenean ezin dugu ahaztu gure gizartearen oinarri diren zinema eta telesailen mundua. Esanguratsua da, gainera, munduko film ezagunenetako bateko protagonista desgaitasuna duen pertsonaia bat izatea. Ezaguna egiten al zaizu honako esaldi hau?:
“Bizitza bonboi-kaxa bat bezalakoa da, inoiz ez dakizu zer egokituko zaizun”
. Bai, noski! Forrest Gumpi buruz ari gara, adimen-desgaitasuna eta oztopo ugari izan arren, lortu nahi duen guztia lortzen duen pertsonaiari buruz.
Azken aldian desgaitasuna duten pertsonaiak protagonista dituzten gero eta istorio gehiago ikus ditzakegu. Special (Netflix, 2019) izeneko telesailak Ryanen bizitza kontatzen du, hots, garun-paralisiarekin bizi den mutiko gazte homosexual batena. Ryan O’Connell da sortzailea eta protagonista, eta pertsonaia bere bizitza errealean oinarriturik dago. CODA (2021) filmeko protagonista bere familian entzuteko ahalmena duen pertsona bakarra da. Horrez gain, Oscar saria irabazi duen lehen pertsona gorra da Troy Kotsur. Zinemako film arrakastatsuenek, hala nola Marvel faktoriak, superheroi gor bat du bere istorioetan: Lauren Ridloffek Eternals (2021) filmean interpretatzen duen Makkari.
Protagonistak izan ez arren, Pixarren Toy Story 4 filmean adibide txiki asko aurki ditzakegu, hala nola jolasean ari den umetxoetako batek kokleako inplante bat eramatea. Adibide txikia izan arren, asko hitz egin zen horri buruz eta hainbat haurrek lehen aldiz ikusi zuten beren burua pantailan islatuta.
Errepresentazioa garrantzitsua den arren, pantailaren aurrean daudenak pertsonaia horiez gozatzeko gauza ez badira, ez du askorako balioko. La Barraca del Cinek eta antzeko proiektuek, Madrilgo Carlos III unibertsitatearekin batera, eskubide hori aldarrikatzen dute, alegia, zinema eta kultura edozeini hurbiltzea, herri txikiak berriro ere kulturaren erdigunean jartzea. Cinema Paradison (1988) bezala, zinema guztien eskura jartzea, funtsean. Ikusleek azpitituluez eta auto-deskripzioaz goza dezakete telefono mugikorrak erabiliz, ikusteko prozesuan oztoporik sortu gabe. Zenbait ikuskizunetan, zeinu-hizkuntzan aritzen den interpreteren bat ere izan dute.
MUSIKA ETA DANTZAN JARRAITZEKO ESKUBIDEA
Entretenimenduari buruz ari garenez, komeni da musika ere aipatzea. Ba al dakizue nola entzun dezakeen kontzertu bat entzumena galdu duen norbaitek? Nola ikus dezakeen agertokian gertatzen ari dena ikusmena galdu duen norbaitek?
Music For All fundazioak kontzertuak irisgarriak izan daitezen egiten du lan eta galdera horiei erantzuten saiatzen da. Entzumen-arazoak dituztenentzat, adibidez, musikaren erritmoan dar-dar egiten duten txaleko batzuk probatu dituzte. Horiei esker, musika, entzun beharrean, sentitu egin daiteke, entzumena erabili ordez, ukimenaren erabiliz. Horrez gain, audifonoak erabiltzen dituzten pertsonei zuzendutako begizta magnetikoko sistemak ere erabiltzen dituzte. Horiei esker, audifonoetatik soinu garbia sartzen da, inguruko zarata desagerrarazita eta bolumen egokian. Zeinu-hizkuntzako interpreteak ere izan ohi dituzte agertokian eta hori izan ohi da kanten hitzak eta artistak esandakoak interpretatzearen arduraduna. Azken hori Rozalén artista famatuak ere egin ohi du; hain zuzen ere, 2011an kasualitate batek batu zituen artista eta bere interpretea, Beatriz Romero, eta kanta bat batera “abestu” ondoren, haiek diotenez, beti egongo dira elkarrekin agertokietan. Ederra, ezta?
MUSEOAK, HARRO EGOTEKO MODUKO ZERBAIT
Amaitzeko, gure kulturaren parte den beste ezaugarri bati buruz arituko gara, hots, museoez, harro egoteko moduko arrazoi batengatik, gainera. Izan ere, Bizkaian, oztopoak (bisualak, entzumenezkoak eta arkitektonikoak) desagerrarazi dituen estatuko lehen museoa daukagu: Guggenheim Bilbao Museoa. 2003. urtean AENORrek ziurtagiri bat eman zion museoari, mundu osoaren aurrean ziurtatzen zuena museoa guztiz irisgarria zela desgaitasunen bat zuen jendearentzat.
Bilboko Arte Ederren Museoak ere aurrerapenak egin ditu “Ukitzeko artea” deritzon ekimenarekin. Ikusmen-arazoak dituen norbaitentzat oso zaila izan daiteke artelan bat ulertzea, hori argi dago. Argi dago, halaber, El Grecoren Deikundea lana ezin dugula esku hutsez ukitu. Horregatik, 2012az geroztik, museoak artelanen kopiak sortu ditu, behar duen jendeak artelanak ukitu ahal izateko, eta pintzelkada txikienak ere hatz puntekin sentitu ahal izateko.
Gizakienganako fede handiagoa izaten laguntzen diguten kasu horiek irakurri ostean, esan dezakegu, une honetan beleak garen arren, uso bihurtzeko bidean gaudela. Ingurukoen beharrak aztertzen baditugu, behar dutenei ahotsa ematen badiegu eta prozesu guztietan orain arte kanpoan geratu direnak lantaldeetan sartzen baditugu, beleen kolore beltza atzean utziko dugu, eta arin eta ondo hegan egiten lagunduko diguten hegoak haziko ditugu.
Etiketak
- #cultura
- #innovación
- #democratización
- #arte
- #educación
- #discapacidad
Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…
Lerratu gehiago erakusteko
BizkaiaTech, burmuin geldigaitzei zuzendutako teknologiari buruzko aldizkaria, Bizkaiko Foru Aldundiarena.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.
