Zer dira eta zein baldintza dituzte

  • Zer dira?

    Bizikidetza eta ostatu iraunkorreko zentroa, etengabeko arreta integrala ematen diena mendekotasun egoeran dauden 14 pertsona baino gehiagori, printzipioz 60 urte edo gehiagokoak, II. edo III. mailakoak.

    Zerbitzu horrek koordainketa sistema dauka. Bizkaiko Foru Aldundiak kostuaren zati bat estaltzen du, eta zuk beste bat, zure ahalmen ekonomikoaren eta zure bizikidetza unitatearen ahalmen ekonomikoaren arabera. Ez duzu inoiz ordainduko kostu osoaren % 90 baino gehiago.

    Egoitza batzuk bizikidetza unitatetan antolatzen dira. Tamaina txikiko unitateak dira, etxe baten antzerakoak. Horietan, eguneroko jarduera esanguratsuetan laguntzen da, eta pertsonek beren bizi proiektuekin aurrera jarraitzeko beharrezko laguntza ematen da.

  • Foru sareko egoitza batera sartzeko baldintzak

    • Eskabidea egiten den unean Bizkaian erroldatuta egotea eta legezko eta benetako bizilekua bertan izatea.
    • 60 urte beteta edukitzea eskabidea aurkezten den egunean.
    • II. edo III. mailako mendekotasun egoera aitortuta izatea.
    • Arreta eskaintzeko Banakako Programaren (ABP) arabera, baliabiderik egokiena egoitza izatea.

Nola lortu plaza iraunkor bat egoitza batean

Mendekotasunaren balorazioa eta ABP

  • Foru egoitza batean plaza bat eskuratzeko, beharrezkoa da mendekotasunaren balorazioa egitea eta II. edo III. mailako aitortza jasotzea.
  • Egonaldi iraunkorreko egoitza zerbitzua onartua izatea Arreta emateko Banakako Programan (ABP).
  • ABPk eskabide gisa balio du, berariaz eskatzen baduzu eta balorazio taldeak berresten badu.
  • ABP adosteko unean ez baduzu adierazten egoitza plaza bat eskatzeko nahia, ondoren eskari bat egin dezakezu, betiere ez bada urtebete baino gehiago igaro.
  • ABPtik urtebete baino gehiago igaro bada, beste ABP bat egiteko eskatu beharko duzu.

Ondare eta ekonomia mailako balorazioa

Bizkaiko Foru Aldundiak:

  • Eskaera egin aurreko bi urteetako dokumentazio ekonomikoa eskatu zuen.
  • Datuak zuzenak direla egiaztatzen du. Agiriren bat falta bada, errekerimendua egingo dizugu, eta 10 eguneko epea izango duzu dokumentazioa aurkezteko.
  • Zure eta zure bizikidetza-unitatearen egoera ekonomikoa eta ondarezkoa ebaluatzen ditu prezio publikoa kalkulatzeko (ordaintzea dagokizun zenbatekoa). Halaber, egoitza pribatu batean sartuta bazaude dagokizun prestazio ekonomikoaren zenbatekoa kalkulatu ahal izango duzu (ZLP zerbitzuari lotutako prestazioa).

Plaza esleitzeko prozesua

Balorazio ekonomikoa egin ondoren, jakinarazpen bat jasoko duzu Foru Aginduarekin.

  • Foru egoitza zerbitzuko plazaren onuradun izaera aitortuko dizugu, eta egoitza pribatu batean sartzen bazara egokitu ahal zaizun ZLP ezarriko dugu, betiere gainerako baldintzak betetzen badira.
  • Plazak lehentasun ordenaren arabera esleitzen dira. Lehentasuna dute maila altuagoko pertsonek, eta, maila berdina izanez gero, gaitasun ekonomiko baxuagoa dutenek.
  • Plaza libre bat dagoenean, telefonoz jakinaraziko dizugu.
  • Bien bitartean, baimendutako egoitza pribatu batean sartu ahalko zara. Kostu hori ordaintzen lagunduko dituzu, zerbitzuari lotutako prestazio baten bidez. Zure bizikidetza unitatearen mendekotasunaren eta gaitasun ekonomikoaren balorazioan lortutako puntuen araberakoa izango da prestazio honekin jaso dezakezun hileko gehieneko zenbatekoa (diru-sarrerak eta ondasun higiezinak baloratuko dira soilik).

Egoitzan sartzea

  • Plaza libre bat dagoenean, telefonoz eskainiko dizugu.
  • Plaza onartzen baduzu, noiz sartuko zaren ezarriko dugu.
  • Plaza onartzen ez baduzu, itxaron zerrendan jarraitu ahalko duzu eta, hala badagokio, zerbitzuari lotutako prestazioa kobratzen jarraituko duzu.
  • Adierazitako egunean justifikatutako arrazoirik gabe joaten ez bazara, plazari uko egiten diozula ulertuko da.

Ohiko galderak

Argibide gehiago

Lotutako gaiak

  • Aldi baterako egoitzak

    Jaso informazioa aldi baterako egonaldiei buruz.

    Joan webgunera

  • Eguneko zentroak

    Jaso informazioa eguneko zentroei buruz.

    Joan webgunera

  • Ohiko galderak

    Ezagutu mendekotasun egoeran dauden pertsonentzako zentroei buruzko zalantzarik ohikoenak.

    Joan ohiko galderetara