Egoitza-zerbitzuari lotutako prestazioa (ZLP)

Zer da?

Foru plaza publiko bat izateko eskubidea aitortuta duten pertsonek egoitza pribatu batean egonaldi iraunkorra edo aldi baterakoa egiteko gastuak ordaintzeko laguntza ekonomikoa.

Baldintzak

  • Foru egoitza batean plaza publiko bat izateko eskubidea aitortua izatea eta plaza librerik ez izatea. Eskubide hori foru agindu baten bidez jakinarazten da.
  • Bizkaiko Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan inskribatutako egoitza pribatu homologatu batean (ez etxebizitza komunitario batean) sartzea.
  • Ordaindutako fakturak epearen barruan aurkeztea.

Fakturak aurkeztea

Noiz aurkeztu behar dira fakturak?

  • Aldi baterako egonaldiagatik: Egoitzan egonaldia amaitu eta hurrengo hilaren azken eguna baino lehen.
  • Egonaldi iraunkorragatik: ordaindutako hilaren hurrengo hilaren azken eguna baino lehen. (Adibidez, martxoan ordaindutako faktura, beranduenez, apirilaren 30ean aurkeztuko da).

Non aurkez daitezke fakturak?

  • Egoitza elektronikoa

    Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa

  • Erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoak

    Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoak, ahal dela aurretik hitzordua eskatuta (hitzordua eskatu edo 94 468 000 telefonoa).

  • Beste batzuk

    39/2015 Legean adierazitako beste leku batzuk (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetza, Eusko Jaurlaritza, udalak, posta-bulegoak...). Eskabidea Gizarte Ekintza Sailera bidali behar da, helbide honetara: Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbo.

Prestazioaren zenbatekoa

Zenbatekoa hauen arabera kalkulatzen da:

  • Zure mendekotasun-gradua.
  • Zure bizikidetza-unitatearen gaitasun ekonomikoa.

Zenbateko hori foru agindu batean jakinarazten da, foru plaza publiko baterako eskubidea aitortzen duena; edo ondorengo berrikuspenetan.

Prestazioaren gehieneko eta gutxieneko zenbatekoak, mendekotasun-gradu eta -puntuen arabera

I. gradua. Menpekotasun moderatua

Atoms
Puntuak Gehienez Gutxienez
25etik 49ra 445,30 € 178,12 €

II. gradua. Mendetasun larria

Atoms
Puntuak Gehienez Gutxienez
50etik 74ra 747,25 € 298,90 €

III. gradua. Mendetasun handia

Atoms
Puntuak Gehienez Gutxienez
75etik 89ra 747,25 € 298,90 €
90etik 100era 833,96 € 333,58 €

Bateraezina

Ohiko galderak

Lotutako gaiak

  • Informazioa jaso mendekotasunaren ebaluazioari eta orientazioari buruz

    Mendekotasunaren ebaluazioa nola eskatzen den jakin.

    Webgunera joan

  • Zaintzaileak

    Zaintzaileen lanari, eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa eskuratu.

    Webgunera joan

  • Zentroen direktorioa

    Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako egoitzak non dauden jakin.

    Webgunera joan

  • Zaintzapp-a

    Baliabideei buruzko informazioa emateko, zure kasua koordinatzen duen pertsonarekin harremanetan jartzeko eta abisuak jasotzeko doako web-aplikazioa.

    Webgunera joan

  • Gizatek

    Laguntza-produktuak erosteko informazioa eta dirulaguntza.

    Gizatek-era sartu

  • etxeTIC

    Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua.

    Webgunera joan