
Mendekotasunaren ebaluazioa
Lerratu gehiago erakusteko
Mendekotasuna
Nor dira mendekotasun-egoeran dauden pertsonak?
Eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko laguntza behar dutenak, etengabe, honako arrazoi hauengatik:
- Autonomia fisikoa, mentala, intelektuala edo sentsoriala galtzeagatik.
- Gaixotasunagatik edo desgaitasunagatik.
Mendekotasun-egoera Bizkaiko Foru Aldundiak egiaztatzen du balorazioa egin ondoren.
-
Zertan datza mendekotasunaren ebaluazioa?
Mendekotasunaren balorazioa zerbitzu bat da, zeinean profesional-talde batek baloratu egiten duen pertsonek zer laguntza behar duten beren ohiko ingurunean eguneroko bizitzako oinarrizko jarduerak egiteko.
Mendekotasunaren balorazio-prozesua mendekotasun-gradua zehazten duen ebazpen batekin amaitzen da.
-
Nork eska dezake mendekotasunaren ebaluazioa?
- Mendekotasuna eragiten duen egoeraren batean daudenak.
- Bizkaiko Lurralde Historikoko edozein udalerritan erroldatuta eta bertan legez eta benetan bizi izan diren pertsonak.
- Edo hau egiaztatzen dutenak:
- Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eta
- Eskabidea egin aurreko urtean, egiazko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean edukitzea.
- Adingabeak, edozein dela ere haien jatorri nazionala edo aurretiko administrazio-egoera.
Balorazioa egingo zaion pertsonak berak eska dezake balorazioa, edo, bestela, haren legezko edo borondatezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza duenak.
Ebaluazioa eta orientazio prozesua
Hasierako eskaera
- Hasierako eskaera eskatzailea erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan aurkeztuko da.
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak dokumentazioa bildu eta Bizkaiko Foru Aldundira bidaliko du.
- Balorazio-prozesuak 2 hilabete inguruko iraupena du, eskaera Bizkaiko Foru Aldundian jasotzen denetik aurrera zenbatuta.
Ebaluazioa eta orientazioa
Balorazio-taldea mediku batek edo psikologo batek eta gizarte-langile batek osatzen dute, eta balorazioa eskatzailea bizi den etxebizitzan edo lekuan egiten dute.
Lehenago telefonoz deituko dizute eguna eta ordua adosteko.
Balorazio-taldeak hau egiten du bisitan:
- Pertsonak eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan eta bere ingurunean nola moldatzen den ebaluatzen du.
- Mendekotasun-gradua zehazten du eta zerbitzu eta prestazioen gaineko orientazioa eskaintzen du.
- Pertsonarekin eta haren familiarekin adosten du zer laguntza eta prestazio diren egokienak haren premia eta lehentasunei erantzuteko.
- Arreta eskaintzeko banakako programaren proposamena egiten du, non adostutako baliabideak eta prestazioak jasotzen baitira.
Etxebizitzan bisita egin ondoren, mendekotasun-graduaren eta arreta eskaintzeko banakako programaren behin-behineko emaitza emango diote.
3 urtetik beherako pertsonen mendekotasunaren balorazioa Erakutsi gehiago
Hiru (3) urtetik beherakoen balorazioa Gizarte Ekintzako bulegoetan egiten da, helbide honetan: Uribitarte 15, 1.a, Bilbo.
Eskabidea aurkeztu ondoren, telefonoz deituko dizute eguna eta ordua adosteko.
Ebaluazioan, taldeak hau egiten du:
- 3 urtetik beherako pertsonen egoera ebaluatzen du.
- Mendekotasun-gradua zehazten du.
- Egoera 6 hilean behin aztertzen du, 36 hilabeteko adina izan arte.
- Arreta eskaintzeko banakako programa egiten du, haren premiei erantzuteko prestazio eta zerbitzu egokiekin.
- Arreta goiztiarraren beharra baloratzen du, gurasoek eta tutoreek eskatuta.
Banakako Arreta Programa (BAP)
Arreta eskaintzeko banakako programak pertsonarekin eta haren familiarekin adostutako zerbitzuak eta prestazioak jasotzen ditu, mendekotasun-graduaren eta balorazio-taldearen orientazioen arabera.
I. GRADUA. Mendetasun arina | 25 puntutik 49 puntura. Erakutsi gehiago
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak
EtxeTIC: Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua.
GIZATEK: Laguntza-produktuak erostea eta haiei informazio ematea eta oztopo arkitektonikoak kentzea.
Arreta goiztiarra (6 urtetik beherakoak).
Eguneko arreta
- Eguneko zentroa (40 puntutik aurrera)
- Zentro okupazionala
- Autonomia pertsonala sustatzeko zentroa
Egoitzako arreta
- Aldi baterako egonaldia
- Egonaldi iraunkorra
- Zaintzailearen atsedenerako aldi baterako egonaldia
-
Beste laguntza batzuk
Zaintzaileei laguntza emateko programa (udal baliabidea).
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua (udal baliabidea).
Telelaguntza (Eusko Jaurlaritzak kudeatutako baliabidea).
Adinekoentzako eguneko arreta zentroa (udal baliabidea).
Adinekoentzako ostatua (udal eskumenekoak).
II. GRADUA. Mendetasun larria | 50 puntutik 74 puntura. Erakutsi gehiago
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak
EtxeTIC: Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua.
GIZATEK: Laguntza-produktuak erostea eta haiei informazio ematea eta oztopo arkitektonikoak kentzea.
Arreta goiztiarra (6 urtetik beherakoak).
Eguneko arreta
- Eguneko zentroa
- Zentro okupazionala
- Autonomia pertsonala sustatzeko zentroa
Egoitzako arreta
- Aldi baterako egonaldia
- Egonaldi iraunkorra
- Zaintzailearen atsedenerako aldi baterako egonaldia
-
Beste laguntza batzuk
Zaintzaileei laguntza emateko programa (udal baliabidea).
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua (udal baliabidea).
Telelaguntza (Eusko Jaurlaritzak kudeatutako baliabidea).
III. GRADUA. Mendetasun handia | 75 puntutik 100 puntura. Erakutsi gehiago
-
Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzak
EtxeTIC: Etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua.
GIZATEK: Laguntza-produktuak erostea eta haiei informazio ematea eta oztopo arkitektonikoak kentzea.
Arreta goiztiarra (6 urtetik beherakoak).
Eguneko arreta
- Eguneko zentroa
- Zentro okupazionala
- Autonomia pertsonala sustatzeko zentroa
Egoitzako arreta
- Aldi baterako egonaldia
- Egonaldi iraunkorra
- Zaintzailearen atsedenerako aldi baterako egonaldia
-
Beste laguntza batzuk
Zaintzaileei laguntza emateko programa (udal baliabidea).
Etxez etxeko laguntza-zerbitzua (udal baliabidea).
Telelaguntza (Eusko Jaurlaritzak kudeatutako baliabidea).
Ebazpena eta jakinarazpena
Etxean jasotzen da honako hauek jakinarazten dituen ebazpena:
- Aitortutako mendekotasun-gradua
- Banakako arreta-programa (BAP).
- Balorazioaren irizpena.
Mendekotasun-egoeraren ziurtagiriaren eskabidea
-
Egoitza elektronikoaren
bidez -
Telefonoz
Balorazioaren berrrikuspena
Noiz?
-
Mendekotasun-gradua berrikusteko eska daiteke larriagotzen den kasuan, hobetzen den kasuan edo diagnostikoan akatsa egon den kasuan, osasun-txosten batek hala bermatzen badu.
-
Beste ebaluazio bat etxebizitzan eta beste Banakako Arreta Programa (BAP) bat egin behar da.Balorazio berriaren emaitzak puntuazio edo gradu bera, handiagoa edo txikiagoa ekar dezake.
Non aurkeztu berrikuspen-eskaera?
-
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Eskabidea egiten duen pertsona erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
-
Egoitza elektronikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa
-
Erregistro Orokorra eta Herritarrei Laguntzeko Bulego
Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistroko eta Herritarreganako Laguntza Bideratzeko Bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatu behar da (eskatu hitzordua online edo 944 068 000 telefonora deituta).
-
Beste batzuk
39/2015 Legean aurreikusitako beste leku batzuetan. (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Eusko Jaurlaritzan, udaletan, posta-bulegoetan...), eskabidea Gizarte Ekintza Sailera zuzenduta (Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbo).
Banakako arreta-programa (BAP) aldatzea
Noiz?
-
Arreta eskaintzeko banakako programa aldatzeko eska dezakezu zure egoera pertsonala aldatzen bada eta zerbitzu edo prestazioak aldatu nahi badituzu.
Banakako programa aldatzeko eskatu behar duzu, beti, familia-giroan zaintzeko prestazio ekonomikoa jasotzen bazaude eta:
- Bizilekua aldatzen baduzu.
- Zaintzailea aldatzen baduzu.
- Egoitza batean sartzen bazara.
-
Aurreko BAPen adostutako zerbitzuak eta prestazioak aldatzea dakar.
Non aurkez daiteke BAPa aldatzeko eskaera?
-
Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Eskabidea egiten duen pertsona erroldatuta dagoen udalerriko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan.
-
Egoitza elektronikoa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoa
-
Erregistro Orokorra eta Herritarrei Laguntzeko Bulego
Bizkaiko Foru Aldundiaren Erregistroko eta Herritarreganako Laguntza Bideratzeko Bulegoetan, aurretiko hitzordua eskatu behar da (eskatu hitzordua online edo 944 068 000 telefonora deituta).
-
Beste batzuk
39/2015 Legean aurreikusitako beste leku batzuetan. (Estatuko Gobernuaren Bizkaiko Ordezkariordetzan, Eusko Jaurlaritzan, udaletan, posta-bulegoetan...), eskabidea Gizarte Ekintza Sailera zuzenduta (Ugaskobidea 3-bis, 48014 Bilbo).
Lekualdatzeak
Zer egin behar dut baldin eta...
-
Mendekotasun-egoeran zaude eta Bizkaira etorri zara bizitzera
Erroldatu zaren Bizkaiko udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzura jo beharko duzu:
- Lekualdatzeko eskaera egiteko, eta
- Beste autonomia-erkidego edo lurralde historiko batean aitortutako graduari buruzko ebazpena aurkezteko.
Aitortutako mendekotasun-graduak Estatu osoan du balioa. Hala ere, arreta eskaintzeko banakako programa egoera pertsonal eta sozial berrietara egokitu beharko da. Hori dela eta, pertsonarekin telefonoz deituko zaio etxean bisita bat egiteko, lekualdatzeko eskaera jaso ondoren.
-
Beste autonomia-erkidego edo lurralde historiko batera bizitzera joan behar den
- Mendekotasuna duen pertsonak Bizkaiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuari jakinarazi behar dio, eta
- Bizileku berriaren errolda-ziurtagiria aurkeztu behar du.
- Bizkaiko Foru Aldundiak 60 egun naturalez jarraituko du aitortutako prestazio ekonomikoak ordaintzen.
Ohiko galderak
-
Badaukat zerga-abantailarik mendekotasun-egoeran egoteagatik?
Bai. PFEZn mendekotasunagatiko edo desgaitasunagatiko kenkaria aplika daiteke.
Kenkariaren zenbatekoa aldatu egiten da, zergadunaren mendekotasun-egoeran aitortutako mailaren eta puntuen arabera.
-
Zer egin daiteke balorazioarekin ados ez bazaude?
Errekurtsoa aurkez daiteke, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.
Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, desadostasunaren arrazoiak alegatuta, eta eskatzaileak edo, hala badagokio, legezko edo borondatezko ordezkariak edo egitatezko zaintza duenak sinatuta.
-
Zer dokumentazio erantsi behar zaio eskabideari?
Dokumentazioa elektronikoki aurkeztuko da Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan.
-
Nork sinatu behar du mendekotasunaren balorazioa egiteko eskaera?
Balorazioa eskatzen duen pertsonak, edo, bestela, haren legezko edo borondatezko ordezkaritza edo egitatezko zaintza duenak, egoera hori behar bezala egiaztatzen bada.
Pertsonak ezin badu sinatu eta ordezkaririk ez badu, sinatzeko ezintasuna egiaztatu beharko da osasun-txostenean.
-
Nola eskatu mendetasun-ziurtagiria?
- Egoitza elektronikoaren bidez.
- Telefonoz, 944 066 000 zenbakira deituta.
- Aurrez aurre, erregistroa eta herritarrenganako laguntza bideratzeko bulegoetan.
-
Zer banku-erakunderekin egin ditzaket kudeaketak?
Zerga-bilketan laguntzen duten banku-erakundeak, mendekotasunaren zerbitzu eta prestazioei lotutako kudeaketak egin ahal izateko, 63/2017 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Hemen kontsulta dezakezu entitate laguntzaileen zerrenda: www.bizkaia.eus
Lotutako gaiak
-
Ziurtagiriak eskatzea
Izapidetu mendekotasun-egoeraren txostena Egoitza Elektronikoan.
-
Zaintzaileak
Zaintzaileen lanari, eskubideei eta betebeharrei buruzko informazioa eskuratu.
-
Zentroak
Ezagutu Bizkaiko Foru Aldundiak mendekotasuna duten pertsonen eskura jartzen dituen zentroak.
-
Zaintzapp
Baliabideei buruzko informazioa emateko, zure kasua koordinatzen duen pertsonarekin harremanetan jartzeko eta abisuak jasotzeko doako web-aplikazioa.
-
-
Harremanetarako
-
Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara
Udako ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30ra
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.