Gazteen II. Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde (2017)

Lanbide Heziketa (LH) laneko kontuekin eta lan-merkatuarekin estuen lotuta dagoen ikasketa-multzoa da, eta, gaur egun, norberaren bizi osoan lantzeko prozesutzat jotzen da.

170 titulu inguru (onarrizko, erdi eta goiko mailetan banatuak) eskaintzen ditu, ikasleek lanbiderako gaitasuna lor dezaten, eta lan kualifikatuak eskuratu.

Lanbide Heziketa Dualaren programak Euskal Autonomia Erkidegoan enpresako eta ikastetxeko irakasteko eta ikasteko prozesuak uztartzen ditu.

Foroari buruz

  • Jasangarritasuna LH-ko ikasketak egiten dituzten pertsonei hurbiltzea.
  • Gazteen artean eztabaida esparru bat zabaltzea ingurumen iraunkortasunaren inplikazioari buruz haien etorkizuneko lan eremuetan.
  • Adituak eta arduradun politikoak gazteekin harremanetan jartzea, hain zuzen ere, enpresen jasangarritasunean aurrera egiteko ahalbidetzen dituzten proposamenak bilatzeko.

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroen ordezkariak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saila eta Eusko Jaurlaritza, INGURUGELA delarik koordinazioaren ardura duena.

  • IHOBE (Gobierno Vasco).
  • TKNIKA (Gobierno Vasco).
  • GARBIKER (Bizkaiko Foru Aldundia).
  • Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).
  • CC.OO. sindikatua.
  • Indumetal Recycling.
  • Innobasque.

Foroa antolatzean eta egitean ingurumen aldetik ekitaldia iraunkorra izan dadin lanean ari gara. Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lanean buru-belarri gaude. Ziurtagiri horrek aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak. Konpromiso horri heldurik, parte hartuko duten zentro guztien lankidetza espero dugu, guztion artean ekitaldi jasangarria gauzatu dezagun

Erantsitako fitxategiak