LIFE+ Ordunte Jasangarria

Azpimarragarria

Zalamako zohikaztegiko eskuorria

Zalamako zohikaztegiko eskuorria (2.253 KB)

 

Layman zabalkunde txostena

Layman zabalkude txostena (5.416 KB)

 

Zohikaztegiak identifikatu, baloratu eta lehengoratzea: egin berri diren ekarpenak

Zalamako zohikaztegiarei buruzko argitalpena

Zohikaztegiak identifikatu, baloratu eta lehengoratzea: egin berri diren ekarpenak (9.410 KB)

 
 
 

Ordunte ezagutu. Basozainaren bidexka

GPX fitxategiak GPS-an kargatzeko

KML fitxategiak Google Earth erabiliz ibilbidea 3D-an ikusteko

 

Ordunte Jasangarria unitate didaktikoa

Jolastu nirekin! eta deskubritu hau eta ORDUNTEri buruzko beste gauza gehiago.

 

Proiektuaren fitxa

Izenburua
Ordunte BGLren kudeaketa jasangarria, esparruaren kontserbazio naturalerako eta bertako baliabideen aprobetxamendurako.
Osoko aurrekontua
2.518.863 €.
Proiektuaren iraupena
64 hilabete (2012ko irailaren 1etik - 2017ko abenduaren 31ra).

Informazio gehiago (Proiektuaren fitxa)

Jarduera eremuak

Zalamako zohikaztegia

Europako habitat arraroenetako eta mehatxuenetako bat da. Zohikaztegi onbrogeniko bat da, euriko uretik eta etengabeko lainoetatik soilik elikatzen dena. Aktibo dago, zohikatza sortzen jarraitzen du, eta 3 hektarea inguruko azalera okupatzen du.

Salduero-Pozonegroko padurak-esfagnalak

Tokiko herritarren artean "urmaleak" izenez ezagunak, guztira 30 hektarea baino gehiago dituzten tesela txikitan daude banatuta. Anfibioen espezie ugarik aukeratzen duten bizilekua dira; horien artean, Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan "arraro" bezala katalogatutako gailurretako uhandrea dago.

Basoak

Pagadi azidofiloak, ameztiak eta haltzadiak. Pagadiak leheneratuko dira pinudi eta eukalipto-basoetan, La Brenako ameztia berreskuratuko da, eta haltzadiak berreskuratzeko lanak egingo dira erreketako ertzetan.

Iratzeak

Ordunteko erreketako burualdeetan, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans iratze espezie paleotropikalak daude kokatuta; biak Batasunaren interesekoak dira, Habitaten Zuzentarauaren arabera, eta kaltebereko espezie bezala daude katalogatuta Euskadirentzat.

  • Ordunte Logoa
  • Life Logoa
  • Natura 2000 logoa
 

Azken eguneratzea: 2018/05/11

Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.