Helburuak

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren helburu nagusia da Ordunteko Mendietan Batasunarentzat garrantzizkoak diren habitat eta espezieak kontserbazio egoera onean mantentzea eta/edo leheneratzea, epe luzeari begira; horrekin batera, kontuan hartzen dira eremu horretako behar sozioekonomikoak, bertako baliabideen aprobetxamendu jasangarriaren bidez.

Eskualdeko garapen sozioekonomikoaren elementu endogeno bezala bultzatuko diren alderdiak hauexek dira: zohikaztegia leheneratzea, habitat berezi eta bakarra kontsideratzen baita; abeltzaintzarako jarraibideak, larreen erabilera jasangarriari begira; baso naturalen berreskurapena; eta lekuaren erabilera publikoa.

  • El Hayalgo Las Lagunasko pagadia
  • Behiak bazkan, Ordunteko mendikatean
  • Ordunteko Mendietako erreka

Hala, LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuak helburu hauen alde lan egingo du:

  • Aurrera egitea Zalamako zohikaztegia leheneratzeko bidean (7130* habitata), beraren ingurune perimetrala egonkortuz, ezpondako landaretza berriro jarriz eta bertako hustubideetan dauden inpaktu jakin batzuk zuzenduz.
  • Salduero-Pozonegroko larreetako padurak-esfagnalak babestea (7140 habitata), eremu horretako abeltzaintza-aprobetxamenduarekin bateratuz.
  • Pagadi azidofiloek okupatu lezaketen eremua berreskuratzea, ekoizpen-aprobetxamendu txikiagoa duten pinudiak eta eukalipto sailak ezabatzearen bitartez.
  • Ameztien konplexutasun estrukturala eta beren erresilientzia hobetzea, "basoberatik" "baso garaira" pasatzen lagunduz; izan ere, azken hori irekiagoa da, fuste garai eta sendoak eta askotariko adinekoak ditu, eta haziz birsortzen da.
  • Ibaiertzeko haltzadien leheneratze naturalari laguntzea, ertzetako pinuak ezabatzearen bitartez, tarte bakoitzaren beharrekin bat etorriz.
  • Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua)n kokatuta dauden eta Batasunaren garrantzizkoak diren iratze paleotropikalen espezieak lokalizatzea eta haien inbentarioa egitea, hots, Woodwardia radicans y Trichomanes speciosum espezieak; horrekin batera, oinarrizko irizpideak ezarriko dira haien habitatak leheneratzeko eta mantentzeko.
  • Esparruaren erabilera publikoa bultzatzea, eskualdearen garapen sozioekonomikoari laguntzeko, BGLko baliabide naturalen kontserbazioarekin uztartuz.
  • Ordunte BGLrekin zerikusia duten kolektibo partikularrak eta gizarte osoa leku horretako balio naturalez informatzea eta kontzientziatzea, Natura 2000 Sarean integratzeak duen esanahiaz informatzeaz eta kontzientziatzeaz batera.
  • Ordunte BGLko Batasunaren intereseko habitaten balioa nabarmentzen laguntzea, batez ere basoenak, zohikaztegienak eta habitat higroturbosoenak, hainbat espezialista biltzearen eta elkarrekin lan egitearen bitartez.
  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa