Berri guztiak

Gaurkotasuna
Europar Batzordeak Life+ Ordunte Iraunkorra proiektuaren amaierako txostena jaso du

Asteon entregatu zaio Europar Batzordeari Life+ Ordunte Iraunkorraren Amaierako Txostena, proiektuan egindako 5 urteko lanaren ekintza eta ondorio guztiekin.
Horrekin, LIFE+ Ordunte Iraunkorraren lanaren berezko etapa ixten da, eta orain post-LIFE kontserbazio plana gauzatzeko aldiari ekin behar zaio; horren konpromisoak datozen urteetan zehar garatuko dira.
(2018/07/03)
HAZIko eta Bizkaiko Foru Aldundiko teknikariek Nottingham Trenteko Unibertsitatea bisitatu dute, LIFE Ordunte Iraunkorraren proiektuan hasitako lankidetzan jarraituz.

Bisitatutako ikerketa ildoen barruan askotariko gaiak daude, hala nola zohikaztegiak eta ibaiak lehengoratzea, uholdeen prebentzioa, ekologia, klima aldaketak glaziarretan dituen eraginak… Eta gaiak jarraipena egiteko teknologia berritzaileekin landu dira: datuak teledetekzio bidez hartzea, UAV, TLS eta beste estrategia batzuk, baita ere prozesatzeko hainbat sistema, datuen zehaztasuna eta kalitatea handitzeko.
HAZIren aldetik, LIFE Ordunte Iraunkorra, LIFE Irekibai eta POCTEFA Habios proiektuen planteamenduak eta emaitzak azaldu dira, eta artikulu zientifiko bat idazten laguntzen ari dira, Zalamako estalki zohikaztegiaren lehengoratzeari buruz, Ordunten.
(2018/05/11)
LIFE+ Ordunte Iraunkorraren proiektuak monografiko bat argitaratu du zohikaztegien karakterizazio eta kontserbazioari buruz
LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuak monografiko bat argitaratu du, zohikaztegiak kontserbatzeko eta lehengoratzeko azken azterketa eta esperientziak bilduta. Hamabi ataletan zehar, aditu ezagunek zohikaztegien identifikazioari, deskribapenari, berrezarpenari eta babesari buruzko ekarpenak aurkezten dituzte.
Liburua batez ere Natura 2000 Sareko europar teknikari eta kudeatzaileei zuzenduta dago, habitat honen presentzia dagoen lekuetan, eta bere xedea da lortutako ezagutzak hedatzea, antzeko arazoak dituzten kokaguneetara estrapolatu daitezkeen jarraibideak eman ahal izateko. Argitalpena euskara, ingeles eta gaztelaniaz editatu da, eta hemendik deskarga daiteke.
Zohikaztegiak identifikatu, baloratu eta lehengoratzea: egin berri diren ekarpenak (9.410 KB)
(2018/02/19)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra, 2018ko LIFE programaren egutegi ofizialaren azala
Europar Batzordeak Zalamako zohikaztegiaren irudi bat hartu du 2018ko LIFE programaren egutegi ofizialaren lehen orrialdean jartzeko. Egutegiak helburu dibulgatzailea dauka, eta estatu kide guztietan LIFE proiektuak garatzen dituzten teknikari eta zientzialarien artean banatzen da.
Azaleko irudiak Zalamako zohikaztegian egindako lehengoratze lanak erakusten ditu, eta maiatzean ere erabili zen Europako egutegi hori ilustratzeko, proiektuaren laburpen txiki batekin batera.
(2018/01/11)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuaren amaierako jardunaldiak
LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuak bere garapena burutu du, aurrez ezarritako helburuak beteta. Proiektuaren garapenak Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) horren egoera naturala hobetu du, eta mendi horiek ongi kontserbaturiko ingurune baten berezko ondasunak eta zerbitzuak eskaintzen jarraitzea bermatzen du.
LIFE+ honek 25 milioi euroren aurrekontua izan du, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Europar Batasunak finantzatuta, eta bost urteren buruan amaitu da, jardunaldi batzuen bitartez, zeinetan exekuzioan zehar lortutako esperientziak eta ezagutzak partekatu diren. Jardunaldiak joan den abenduaren 13an egin ziren, Bilbon, eta hilaren 14an, Ordunteko Mendietan, eta, esparru horretan aurkeztu ziren emaitzak, LIFE + proiektuak landu dituen gaiei buruzko ponentziekin, eta Ordunten egindako jardueretako batzuk bisitatu ziren.
Lorpen esanguratsuenak (188 KB)
Ponentziak
- El éxito de los proyectos de restauración ecológica. José María Rey. Ekosistemak Lehengoratzeko Nazioarteko Fundazioa. Alcalako Unibertsitatea. (12.795 KB)
- Management of Natura 2000 sites in Lombardia. Applying the LIFE Integrated framework. Bruna Comini. Nekazaritza eta Basogintza Zerbitzuen Erregio Erakundea. Lonbardiako Gobernua. (6.248 KB)
- Caracterización y restauración de turberas de cobertura. Desde Inglaterra al Cantábrico oriental. Guaduneth Chico. Nottingham Trenteko Unibertsitatea. (16.206 KB)
- Los hábitats y la vegetación de la sierra de Ordunte. Amador Prieto. Aholkulari botanikoa. (2.729 KB)
- Acciones de conservación y restauración del LIFE+ Ordunte Sostenible. Antonio Galera. Ondare Naturalaren Zerbitzua. Bizkaiko Foru Aldundia. (4.591 KB)
- Acciones de seguimiento del LIFE+ Ordunte Sostenible. José María Fernández-García y Ana Gracianteparaluceta. Hazi Fundazioa. (3.233 KB)
- Acciones de comunicación y sensibilización del LIFE+ Ordunte Sostenible. José María Fernández-García y Ana Gracianteparaluceta. Hazi Fundazioa. (2.525 KB)
- Tras el LIFE+, el post-LIFE. Antonio Galera. Ondare Naturalaren Zerbitzua. Bizkaiko Foru Aldundia. (711 KB)
(2018/01/08)
LIFE + Ordunte Iraunkorraren amaierako mintegia

Datorren 2017ko abenduaren 13 eta 14an LIFE + Ordunte Iraunkorraren amaierako mintegia egingo da, proiektuaren gauzapenean lortutako esperientziak eta ezagutzak partekatzeko helburuarekin. Saio teknikoa abenduaren 13an egingo da Bilboko BEAZ eraikinean (Sabino Arana kalea, 8), eta emaitzak ebaluatuko dira, LIFE + egitasmoan landu diren gaiei buruzko ponentzien bidez.
- Baso ekosistemak lehengoratzea
- Zohikaztegiak eta padurak lehengoratzea
- Natura 2000 guneen kudeaketa
- Eragile sozio-profesionalak eta bertako biztanleria sentsibilizatzea
Hilaren 14an landa bisita egingo da LIFE +proiektuko languneetara
Datozen egunetan jardunaldiaren programa eta izena emateko formularioa hemen argitaratuko dugu
(2017/10/20)
Armañoneko Parke Naturaleko eta Ordunteko KBEko Interpretazio Zentroak programa didaktiko berezi bat abiarazi du Ordunteko Mendiei buruz
Ikasturte berri honetan Armañoneko Parke Naturaleko eta Ordunteko KBEko Interpretazio Zentroak programa didaktiko berezi bat abiarazi du Ordunteko Mendiei buruz, Lehen Hezkuntza ikasleentzat. Programaren helburua da Orduntek gordetzen dituen balio naturalak eta bere ekosistema batzuen hauskortasuna ezagutaraztea, eta ingurumenarekiko errespetua bultzatzea.
Ikasleek, gelan Life+ Ordunte Iraunkorraren esparruan diseinatutako Unitate didaktiko digital eta interaktiboarekin lan egin eta gero, Parketxeko ingurumen hezitzaileen laguntzarekin, bertatik bertara aurkituko dituzte ikasgelan landutako edukiak (Natura 2000 Sarea, paisaia, Ordunteko flora eta fauna espezie interesgarriak, zerbitzu ekosistemikoak eta konektibitatea). Azkenik, ikasleek ekintza osagarriekin eta errepasoa egiteko jarduerekin indartuko dituzte ikasitako nozioak.
Interesa duten ikastetxeak zuzenean jar daitezke harremanetan Armañoneko Parke Naturaleko eta Ordunteko Mendietako KBEko Interpretazio Zentroarekin, 946 56 00 79 telefonora deituz.
Hezkuntza Programa berriaren informazio orria (767 KB)
(2017/09/21)
LIFE+ Ordunte Iraunkorrak lankidetzaren inguruko VI. Landa Topaketan parte hartu du

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Munduko Landa Foroak antolatutako Landa Topaketa jardunaldi teknikoen esparruan, LIFE+ Ordunte Iraunkorreko taldea habitat naturalak lehengoratzen duen esperientzia azaltzera gonbidatu zuten. Jardunaldiak Euskadin landa eta natur ingurunean diharduten eragileen eta lankidetza erakundeen topagunea dira. Helburua da ideiak eta proiektuak partekatzea, sinergiak eta beste testuinguru batzuetan errepika daitezkeen hurbilpenak bilatzeko. LIFE+ Ordunte Iraunkorraren ponentzia habitaten kontserbaziora zuzendu zen, ekosistemek eskaintzen dituzten zerbitzuak mantentzeko era gisa, kontserbazioaren eta garapenaren arteko antagonismo tradizionala hausteko asmoarekin.
(2017/07/12)
Eskola lehiaketaren ebazpena: "Ordunte Mendietako KBEa aurkitzen"
Bizkaiko Foru LAdundiko ordezkari batek eta Armañongo Parke Naturalaren eta Ordunte Mendietako KBEaren Interpretazio Zentroko langileek osatutako Epaimahaiak aztertu eta gero, erabaki da sariak ematea "Ordunte Mendietako KBEa aurkitzen" eskola lehiaketan parte hartu duten ikastetxe hauei:
- 1. SARIA: JOSE SIERRA HLHI IKASTETXEA (Turtzioz). Taldeak ikastetxerako arbel interaktibo bat irabazi du, eta bisita gidatu bat Ordunte Mendietan ikasgela osoarentzat.
- AKZESIT SARIA: SAN BARTOLOME HLHI IKASTETXEA (Leioa). Taldeak bisita gidatua irabazi du Ordunte Mendietan ikasgela osoarentzat.
Zorionak!
(2017/07/04)
Europar Batzordeak LIFE+ Ordunte Iraunkorra bisitatu du
.jpg)
Joan den maiatzaren 22an Europar Batzordeak LIFE+ Ordunte Iraunkorra ikuskatzeko bisita hartu genuen; proiektua Bizkaiko Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioak gauzatzen dute. Horrelako bisitak gutxienez behin egiten dira proiektua bizirik dagoen bitartean, eta, bertan, Europar Batzordeak -oraingoan EBko Ingurumen zuzendaritza Nagusiko Dørte Pardo-Lopezek ordezkatuta-, lehen eskutik ezagutu nahi izaten du ekintzen garapen maila eta aurreikusitako helburuen lorpen maila. Bilera teknikoa Armañon-Ordunteko parketxean egin zen, eta landa irteera bat ere egin zen, Zalamako zohikaztegiaren lehengoratzea ikuskatzeko.
(2017/06/12)
Natura 2000 Sarearen Europako Eguna
Joan den maiatzaren 18an tailer bat egin zen Karrantzako Kultur Etxean (Bizkaia), Natura 2000 espazioetako baso kudeaketari buruz; tailerra selbikulturako eta naturagune babestuen kontserbazioko hainbat adituk eman zuten, zeinak Gaztela eta Leon, Madril, Gaztela-Mantxa, Nafarroa eta Euskaditik etorri ziren. Tailerra Europarc-Espainia baso taldearekin lankidetzan antolatu zen. Lantaldea, gaur egun, heldutasunezko ezaugarriak dituzten basoko unaden inbentarioa egiten ari da. Goizeko hitzaldi teknikoetan basoen kontserbazio egoerari buruzko ikuspegi bat eman zen, orokorretik partikularrera, eta biodibertsitateari egiten dioten ekarpena ebaluatzeko eskuragarri dauden tresnak aipatu ziren, kontserbazioari lotutako kudeaketaren helburuez gain. Arratsaldean landa bisita bat egin zen, basoan lehengoratzen ari diren hainbat partzelatara, LIfe+ Ordunte Iraunkorraren esparruan. Tailerrak eragin zuen interesaren erakuslea da izena emateko zenbat eskari jaso ziren, aurreikuspena eta aretoko lekua gaindituta.
(2017/06/12)
Natura 2000ren Europako Eguneko argazki digitalen lehiaketa. Epaimahaiaren Ebazpena

Karrantzako argazkilari batek, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari batek eta Hazi Fundazioaren ordezkari batek osatutako Epaimahaiak hartutako erabakiz, hauek dira aurkeztutako lanetatik beraien sormena, teknika eta osaeragatik lehiaketaren gaiarekin hoberen bat datozenak.
(2017/06/06)
Natura 2000 Sarearen Europako Eguna
Maiatzaren 21ean Natura 2000 Sarearen Europako Eguna izango dela eta, hainbat sentsibilizazio jarduera prestatu dira egun horretarako Karrantzako udalerrian, hori baita LIFE+ Ordunte jasangarriaren proiektuaren jardute eremua.
(2017/05/11)
Eskola lehiaketa abiatu da: "Ordunte Mendietako KBEa aurkitzen". Epea luzatuta maiatzaren 19ra arte.

Joan den ostiralean "Ordunte Mendietako KBE aurkitzen" eskola lehiaketa abiatu zen. Lehiaketaren helburua Bizkaiko ikastetxeen artean Ordunteko balio naturalen dibulgazioa sustatzea eta gazteenek bertako aberastasun paregabea ezagutzea da. Lehiaketa Bizkaiko Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta, "Ordunte Iraunkorra" unitate didaktikoa landu eta gero, Ordunteko Mendiei buruz duten ezagutzaren inguruko lan bat prestatzean datza, izaera artistiko zein zientifikoa izan dezake eta euskarri digitalean izan beharko da.
Lanak maiatzaren 5era arte aurkeztu ahal izango dira, posta elektronikoz admon@hazi.eus helbidean, edo fisikoki (CD, DVD…), Hazi Fundazioan, Granja Eredua z/g, 01192 Arkaute (Araba).
Talde irabazleak arbel interaktibo bat irabaziko du ikastetxearentzat, eta ingurune paregabe horretako bisita gidatu bat ere, ikasgela osoarentzat. Bigarren talde irabazleak akzesit sari bat eramango du, Ordunten bisita monitorizatua egiteko.
(2017/05/19)
Hazik zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioari buruz duen esperientzia erakutsiko du Tallinnen

Europar Batzordeak antolatutako nazioarteko konferentzia baten esparruan, LIFE plataformaren esparruan (http://vivagrass.eu/costing-the-earth/), zeina maiatzean egingo den Tallinnen (Estonia), Haziko Natur Ingurune eta Biodibertsitatearen Arloa gonbidatu egin dute tokiko eremuan zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioari buruz egin dituen lanak erakustera. Hazik hainbat proiektutan landu du gai hori, horien artean egonik LIFE+ Tremedal eta LIFE+ Ordunte Iraunkorra, metodologia berritzaile bat erabiliz, eta, horregatik, beste LIFE batzuen eta Europar Batzordearen beraren arreta bereganatu du. Metodologia horrekin prozedura estandarrak garatu nahi dira, LIFE programak finantzatzen dituen proiektuek zerbitzu ekosistemikoak kontserbatzen eta lehengoratzen egiten duten ekarpena ebaluatzeko. Konferentziaren izenburua da "Lurrari balioa ematen? Zerbitzu ekosistemikoen kontzeptua erabakiak hartzera eramanez", eta Europa osoko 50 LIFE proiekturen ordezkariak elkartuko ditu,administrazioetako eta erakunde zientifiko eta teknikoetako adituekin batera. Ekitaldiaren anfitrioia LIFE+ Viva Grass da (http://vivagrass.eu/): proiektu horrek Baltikoaren inguruko eskualdean larreei elkartutako biodibertsitatea sustatzen du, eta nekazaritza eta abeltzaintza planifikatzeko eta kudeatzeko tresnak sortzen ditu, ustiategien bideragarritasun ekonomikoa ahalbidetzeaz gain.
(2017/04/24)
Nottingham Trent Universityren lehen bisita Zalamako zohikaztegira
2016ko urrian, Bizkaiko Foru Aldundiak -LIFE+ Ordunte Iraunkorraren koordinatzaile onuraduna- Nottingham Trent Universityk (Erresuma Batua) lankidetza hitzarmena izenpetu zuten, Zalamako zohikaztegiaren gaur egungo kontserbazioaren egoerari buruzko ezagutzak zabaltzeko helburuarekin.
Habitat berezi horretan lehengoratze jarduera bat egin da, Life+ Ordunte Iraunkorra proiektuaren esparruan. Teknologia berriak erabiliz, Nottingham Trent Universityko langileek zohikaztegiaren mapa aterako dute, zohikaztegiko erosioa ebaluatuko da lurreko eskanerrarekin, lehengoratutako guneak eta lehengoratu gabeak alderatzeko, loreen katalogazioa egingo da, droneak eta bereizmen handiko irudi infragorriekin, eta eskura dauden datu hidrologikoak analizatuko dira.
Joan den martxoaren 29an eta 30ean egin da lehen bisita datuak bertatik bertara hartzeko. Zalamako zohikaztegiaren balioaren eta egindako errestaurazioaren ondorioak ezagutzeko beharraren ondorioz, ikertzaileen interesa areagotu egin da, eta maiatzean eta uztailean zehar itzultzea espero dute, azterketan sakontzeko.
(2017/04/06)
Trukerako bisita LIFE+Mierara
Joan den abenduaren 1ean, LFE+Ordunte Iraunkorra proiektuaren talde tekniko bat Paseko Mendialdera hurbildu zen, Burgos eta Kantabria artean, LIFE+ Miera proiektuaren kontserbazio ekintzak bertatik bertara ezagutzeko. Proiektua Kantabriako Gobernuaren Natura eta Gizakia Fundazioak bultzatzen du, eta bere asmoa da Miera ibai arroaren eremuan -ibaia jaiotzen den lekutik itsasoratzen den lekuraino- dagoen biodibertsitatearen zaintza bultzatzea. Ekintzak, beraz, habitaten eta espezieen arteko konektibitatea eta haien egoera ekologikoa hobetzera zuzenetzen dira, ibaiaren sistema konexiorako ardatza izanik. Ibaiaren buruan, mendialdeko lurretan, LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuan landutakoen antzeko kontserbazio arazoak daude, tartean direla istingen eta zohikaztegien babesa, baso habitatak leheneratzea eta abeltzaintzaren jarduerarekiko bateragarritasuna lortzea. Horregatik, proiektu bietako lantaldeen arteko esperientzien trukea oso emankorra izan zen.
(2016/12/13)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektua:
lau urteko ibilbidea
Iraunkortasun eta Ingurune Naturaleko ahaldun Elena Unzuetak LIFE+ ‘Ordunte Iraunkorra’-ren aurrerapenak aurkeztu zituen, joan den azaroaren 11n, Europako proiektuaren ekuatorea gainditu delarik. Gutxi gorabehera urtebete bat geratzen da proiektua amaitzeko, eta helburuen betetze maila aski ona da. Ekintza kopuru handi bat amaitutzat jo da, eta zortzi jarduera osagarri baino ez dira falta.
Zohikaztegia leheneratzeari eta istingak babesteari dagokionez, planifikatutako lanak burutu egin dira, baina hobekuntza posible batzuk egitea aurreikusi da. Baso autoktonoa leheneratzeko lanean ari dira, eta lan horiek dagoeneko oso aurreratuta daude, eta dibulgazio ekintzak egiten jarraituko dute, proiektua amaitu arte, Ordunte Kontserbazio Bereziko Eremuko balio naturalak eragile potentzialei eta inplikaturiko sektore sozialei ezagutarazteko, emaitzak jakinarazteko eta LIFE+ tresna finantzarioaren ikusgaitasuna bermatzeko.
(24/11/2016)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra eta Nottingham Trent University lankidetzan
Duela gutxi lankidetzarako protokolo bat sinatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren -LIFE+ Ordunte Iraunkorraren onuradun koordinatzailea den heinean- eta Nottingham Trent Unibertsitatearen (Erresuma Batua) artean, zohikaztegiei buruzko hainbat ikerketa proiektu bideratzeko eta, aldi berean, Zalamako zohikaztegia kontserbatzeko aplikatu daitekeen informazio baliagarria lortzeko. Unibertsitate horretako Ingurumen eta Landa Zientzien Fakultatea Europan aztertzeko eremuak bilatzen ari zen, teknologia deskriptibo eta diagnostiko berriak garatzeko, eta Zalamako zohikaztegiari erreparatu diote, kokaleku horretan zenbait urtetik hona ingurumena leheneratzeko lanetan ari baitira. LIFE+ Ordunte Iraunkorreko kudeatzaileek, Hazi ere tartean dagoelarik, oso harrera ona egin diote aukera horri. Hitzarmenean sartzen dira zohikaztegiko erosioaren mapa eta ebaluazioa egitea, lurreko eskanerraren bidez, loreen katalogazioa, droneak eta bereizmen handiko irudiak erabiliz, eskura dauden datu hidrologikoak aztertzea eta argitalpen teknikoetan parte hartzea. Aplikazio horiek eta sortua informazioak LIFE+ egitasmorako kosturik ez dutela kontuan hartuta, lankidetza hau bi aldeentzako sinergia positiboen eta praktika onen adibidea izan daiteke LIFE+ proiektuak gauzatzeari dagokionez.
(21/10/2016)
Arabako Natur Institutuaren bisita LIFE+ Ordunte Iraunkorrera
Joan den urriaren 8an Arabako Natur Institutuko (ANI) biologo eta naturalisten talde baten bisita jaso genuen; kultur eta zientzi erakundeak Gasteizen du egoitza, azterketa eta ikerketak sustatzen ditu, eta natur ondarearen kontserbazioa ere lantzen du. Institutuko kideek interesa erakutsi zuten LIFE+ Ordunte Iraunkorrak habitatak eta espezieak kudeatzeko sustatzen dituen ekintzei buruz. Bisitan zehar Armañon-Ordunteko parketxera hurbildu ziren, eta bertan Karrantzako paisaia, flora eta faunaren ezaugarri nagusiak begitandu zituzten; ondoren, Lanzas Agudas inguruan eta Balgerriko pagadian basoak leheneratzeko egindako lanak ikuskatu zituzten
(10/14/2016)
LIFE + Ordunteren informazio standa Artzentalesko jaietan
Joan den urriaren 1ean, larunbata, herriko jaiak direla-eta Artzentalesko San Migel auzoan antolatutako nekazari azokan, LIFE+Ordunte Iraunkorrak informazio stand bat muntatu zuen proiektuari buruz, eta informazioa eman zen eta dokumentazioa banatu zen garatutako kontserbazio ekintzen zein emaitzen inguruan.
(2016/10/03)
LIFE+ Ordunte Iraunkorrak Europar Batzordearen urteko jarraipen bisita hartu zuen
Joan den ekainaren 20an, LIFE+ Ordunte Iraunkorrak Europar Batzordeko kanpo taldearen bisita hartu zuen; batzordea LIFE+ proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteaz arduratzen da. Bisita horiek urtean behin egiten dira, eta proiektuaren egoera aztertzen da, egon daitezkeen desbiderapenekin eta hurrengo hilabeteetarako lanerako aurreikuspenekin batera. Bilera Armañon-Ordunte parketxean egin zen, eta Bizkaiko Foru Aldundiko eta Hazi Fundazioko teknikariek ekintzen exekuzio teknikoaren eta finantzarioaren egoera azaldu ahal izan zuten. Ondoren hainbat lursail aztertu ziren, zeinetan basoberritzeak egin diren (Argañeda) edo abeltzaintzako ustiategiak instalatu diren (Salduero).
(2016/07/07)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra IVAPen ikastaro batean aztertu dira
Herri Ardularitzaren Euskal erakundeak "Natura 2000 Sarea Euskadin: esperientzia praktikoak" izeneko ikastaroa antolatu zuen joan den ekainaren 17an eta 28an. Ekitaldiaren gai nagusia Natura 2000 lekuak leheneratzeko eta kontserbatzeko aukerak aztertzea izan zen, izan ere, espazioak kudeatzeko dokumentuak dagoeneko ofizialki onartuta daude, eta orain dagozkien neurriak martxan jarri behar dira. LIFE+ Ordunte Iraunkorra izan zen azterketarako aukeratutako kasuetako bat. Emandako hitzaldiaren ondoren, bertaratutako ikasleek aukera izan zuten eztabaidatzeko proiektuak finantzatzeko bideei buruz, horiek gauzatzeko arazo praktikoei buruz edo tokiko biztanleen eta produkzio sektoreen inplikazioari buruz, eta LIFE+ Ordunte Iraunkorrak horien inguruan lortutako esperientzia oso adierazgarria izan zen.
(2016/07/07)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra Esparc 2016 biltzarrean
LIFE+Ordunte Iraunkorra bi urtean behin egiten den Esparc biltzarraren 2016ko edizioan zan da, Europarc-Españak antolatuta, eta natur gune babestuetan Natura 2000 sarean lan egiten duten kudeatzaile, teknikari eta ikertzaile ugari elkartu ditu. Esparc 2016 joan den ekainaren 7, 8 eta 9an egin da, Guardian (Araba), Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Basquetourren laguntzarekin, eta 150 espezialista inguru elkartu dira bertan. Hazi Fundazioko teknikariek hitzaldi bat eman dute zerbitzu ekosistemikoen ebaluazioari buruz, zeina LIFE+Ordunte Iraunkorraren esparruaren barruan egin den. Gainera, proiektuaren standa erakutsi da, eta horri eta Bizkaiko natur guneei buruzko dibulgaziorako materialak banatu dira. LIFE+ Ordunte Iraunkorraren proposamenek biltzarreko beste parte hartzaile batzuen arreta bereganatu dute eta, esperientziak eta iritziak trukatzea eragin dutelarik, daitekeena da etorkizunean lankidetza eta planteamendu berriak sortu ahal izatea.
(2016/06/14)
LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuan Suediako lantalde baten bisita izan dute
Iragan maiatzaren 26an, LIFE+ Ordunte Iraunkorra proiektuan LIFE+ Coast Benefit proiektuaz arduratzen diren hamar teknikariz osatutako taldearen bisita izan genuen. Aipatu proiektuak basogintza eta abeltzaintzako habitatetan biodibertsitatea leheneratzea du xede eta Suediako hegoaldeko hiru probintziatan ari dira garatzen. Hain zuzen ere, talde suediarraren nahia zen zehatz-mehatz ezagutzea Ordunten inplementatuko leheneratze neurriak, hots, LIFE+ "Ordunte Iraunkorra" proiektuaren esparru barruan hartutakoak, eta zehatzago pagadien eta baso mistoen leheneratzea, lehendik zeuden pinu radiata eta eukalipto landaketak ordezkatuta. Bisita gidatzen Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Naturaleko Zerbitzuko teknikariak eta Hazi Fundaziokoak aritu ziren. Lan saioa egin zuten Armañongo parketxean eta Ordunteko Babes Bereziko Gunean eta, halaber, bertatik bertarako ikuskaritzak Argañeda eta Castañal izeneko parajeetan. Ekitaldiak Bizkaiko eta Suediako lan esperientziak partekatzeko balio izan zuen eta, halaber, Natura 2000 sarerako konpentsazio eta finantzazio erak alderatzeko, eta leheneratzeko teknika alternatiboen inguruan eztabaidatzeko, biodibertsitatea zaintzeko helburuak lortze aldera.
(2016/06/03)
Natura 2000 Sareko Egun Europarra (2016)
(2016/05/26)
Fitxategi hauek ikusteko Adobe Reader doako programa behar duzu.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| modalRenta2025 | Erabiltzailea kenkarien orrian sartu den edo errentaren zirriborroan bi aldiz sartu den identifikatzeko aukera ematen du, kenkariei eta zirriborrorako sarbideari buruzko abisu-leiho modala erakustea saihesteko. | 3 hilabete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.


