Salduero-Pozonegroko padurak-esfagnalak

Padurak-esfagnalak zohikaztegi hasi berriak dira, normalean muino, magal heze eta enklabe ituruburudunetan garatzen direnak, substratu silizeoen gainean eta klima heze edo hiperhezeetan. Lokatzez betetako inguruneak dira, neurri desberdinekoak, zohikaztegi-landaretza dutenak baina zohikatz-depositurik eratu gabe. Ordunten, hezegune hauek minerotrofikoak dira, hau da, lurpetik sortzen diren urez elikatzen dira.

Bertako herritarrek "urmaelak" deitzen diete Ordunteko padura-esfagnalei; tesela txikitan daude banatuta, guztira 30 hektarea hartuz, bai gailurren eremuan eta bai ur-korrontea duten aldapetan. Mosaiko itxurako landaretza multzo bat osatzen dute, txilardi hezeekin (4240* habitata), txilardi lehorrekin (4030 habitata) eta belardi menditarrekin (6230* habitata).

Padura-esfagnal hauek dira anfibioen espezie ugarik bizitzeko aukeratzen dituzten guneak; horien artean, azpimarratzekoa da gailurretako uhandrea (Triturus alpestris), espezie "kaltebera" bezala katalogatuta baitago Mehatxupean dauden Espezieen Euskal Katalogoan. Eremu hauetako florari dagokionez, berriz, azpimarratzekoak dira Euskadin katalogatutako zenbait espezie, hala nola, Menyanthes trifoliata (galtzeko arriskuan) eta Pinguicula lusitanica (bakana).

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa