Itsaso bizia goiburua

Itsaso bizia

Bizitza ez da posible ozeanorik gabe. Bere tenperatura, kimika, korronteak eta biziak berak, Lurra gizadiarentzat bizigarri bihurtzen duten sistemak bultzatzen dituzte. Edaten dugun ura, klima, gure janari asko eta arnasten dugun oxigenoa ere itsasotik datoz. Hala ere, klima aldaketak, gehiegizko arrantzak eta gure espezieak eragindako kutsadurak, kolapso egoerara eraman dute itsasoa eta, horregatik, premiazkoa da gure egunerokoan honi aurre egiteko jardutea.

Ingurumen krisi potolo batean murgilduta gauden honetan, oso garrantzitsua da hurbiltasuna eta ekintzailetza islatzen duten proiektuak eta ereduak izatea.

ITSASO BIZIA proiektua grina honekin jaio da.

Itsaso biziari buruz

ITSASO BIZIA proiektuak euskal gizartea itsas ingurumenaren aldeko ekintzaile bihurtzea du helburu eta, horretarako, hurbileko ereduak eta Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeak gonbidatuko ditu hau bultzatzeko.

Helburu honekin Bizkaiko Foru Aldundiak, MATER Ontzi Museo Ekoaktiboaren laguntzarekin, lehen hezkuntzako bigarren zikloko euskal hezkuntza komunitateari zuzentzen den proiektu hau aurkezten du.

MATER bera, bere 20 urteko esperientziarekin aitzindaria izan da Euskal Herrian ingurumen aldeko ekintzailetzan. MATERek gizartea bera gonbidatzen du elkarrekin aritu, ekintzaile bihurtu eta trantsizio ekologikoan ontziratzera.

MATER eredu da kasu honetan euskal gizartearentzako. Indarrak batuz, ontzi berean, norabide hobe batera eramango gaituen ekintza txiki bezain garrantzitsuak bultzatuz eta itxaropen berdea egunerokotasunean norberak duen botereaz eraikitzen dela azpimarratuz. Gizadiak gauzak aldatzeko gaitasuna duela, alegia, aztarna positiboan lanketa eginez, gure ingurumenarekin bat datorren tokian tokiko garapen iraunkorra bultzatu ahal izango baitugu.

Euskal eskolentzat prestatutako ipuin ilustratu fisikoak dira eta iada Euskadiko eskola guztietan daude, baina irakaslea bazara eta digitalean nahi izanez gero, MATERekin harremanetan jarri bidali ahal izateko info@mater.eus helbidearen bidez.

Baliabide didaktikoak dira online formatuan eta proiektuaren lehen pauso bezala, itsasoa eta honekiko dugun harremana lantzeko bi gai nagusi landuko dira baliabide hauetan: Itsas Kultura eta Itsas Hondakinak.

Erantsitako fitxategiak