Teknologiaren alderdi ilun eta argia

#Soul tech

2023.03.07

BizkaiaTech argitalpen taldea

Ilustrazioa: Raisa Alava

Orain dela denbora asko, gure planetan, orduan oso urrun geratzen zitzaigun errealitate batean…

Ordena berri bat argirantz hurbiltzen ari zen. Mundu teknologikoa jendearen ahotan jartzen hasi zen. Teknologia berri hauekin helduko ziren aurrerapenei eta gizarteari laguntzeko sortutako gailu berriei eta hauek ekarriko zituzten gauza on guztiei buruz hitz egiten hasi zen jendea. Hortik aurrera, aurrerapen hauei buruzko iritzi ezberdinak zituen jendea azaleratu zen.

Batzuk, INDARRAREN ALDE ARGIA defendatzen zutenek, teknologiari ikuspegi positibo bat ematea bilatzen zuten, gizartea eta hau osatzen zuten pertsonak bateratzeko, eta aniztasunezko, errespetuzko eta berdintasunezko mundu batera heltzeko lagunduko zuten aplikazioak sortzeko. Hala ere, mundua mundu denetik izan den bezalaxe, indarrak alde ilun bat du, interesak banatzea bilatzen duen aldea. Alde hau, bere onuretan zentratzen da, gizakien eskubideei kasurik egin gabe. Gainera, ez du momentu batez ere zalantzan jartzen sektore sozialen bat diskriminatzea bere helburuak lortzeko balio badu. Bi alderdi hauen arteko borroka da teknologiari buruzko eztabaidaren oinarria. Eztabaida hau, galdera baten inguruan antolatzen da: Teknologia, onerako edo txarrerako erabiltzen dugu?

ANAKIN IZATETIK, DARTH VADER IZATERA

Erabiltzaileen datu eta hauen tratamenduan zentratzen dira askotan, bereziki azken urteotan, teknologiaren Jedi eta Sith-en arteko eztabaidak. Izan ere, erabiltzaileok, termino eta baldintzak aurretik irakurri gabe onartzeko tendentzia dugu, eta honek, emandako datu horiek guk nahi ez dugun modu batetara erabiltzea ahalbidetzen du. Datu hauekin, guri buruzko profil sozialak, komertzialak eta psikologikoak egiten dituzte askotan.

Datu hauen erabilera ez-legitimoaren adibide batek, etorkizun handia zuen padawan bat du protagonista: Facebook eta Cambridge Analytica. Enpresa honek datuen tratamenduari dagokionez, indarraren alderdi argian egoteko potentzial izugarria zuen arren, justu kontrakoa zen alderdira erori zen, bere erabiltzaileen datuak erabili behar ziren moduan ez baliatzeagatik. Anakin bezala, Facebook heroi izatetik maltzurra izatera igaro zen oso denbora gutxian. Mark Zuckerberg-en konpainiak, Cambridge Analyticari erabiltzaileen milioika datu jarri zizkion eskuragarri. Datu hauekin, eta erabiltzaileen baimenik gabe, milioika profil egitea lortu zuten.

Datu hauek, profil psikologikoak egiteko balio izan zutenak, hauteskundeetarako baliogarriak izan ziren. Horren adibide ditugu Estatu Batuetako hauteskundeak. The New York Times, The Guardian edota ABC bezalako medioen arabera, Donald Trumpek teknologiaren indarra erabili zuen bere alderako. Cambridge Analyticak Facebooken baimenari esker lortutako datuekin, bere aldeko botoak emango zituen jendea eta oraindik botoa nori emango zion ez zekien jendea aztertu zituen. Ikerketa honen ostean eta datu horiek baliaturik, Trumpek sare sozialetan publizitate-estrategia berria sortu zuen. Horren ondorioz, Senatu Galaktikoak bezala, Trumpek hauteskundeak irabazi zituen kanpaina zalantzagarri baten ostean. Honela, Facebook Darth Vader izatera pasatu zen, Anakin bezala. Izan ere, bere etorkizun handiko teknologia hori argiaren eskuetan jarri beharrean, teknologiaren alde ilunaren parte izatera pasatu zen.

Hala ere, Star Wars-eko istorioak erakutsi digunaren arabera, argiak ez du sekula iluntasunarentzako lekurik izango. Horren ondorioz, indarraren bi alde hauen arteko borrokak bizirik dirau. Datuen erabilerak bere Jedi propioak ditu, eta hauek, beraien eskuetan dagoen guztia egingo lukete teknologiaren erabilera egokia bermatzeko. Erabilera arautu, legal eta efiziente batek, aurrerapenak izugarriak izatea eragin dezake. Gainera, benetako laguntza suposatuko luke zeregin neketsu eta ez-intuitiboak aurrera eramateko, prozesu burokratikoak edota tramiteak dira horren adibide.

Indarraren eta datuen erabilera egokiaren adibide argi bat, datuen gobernantza deritzona da. Naboo-tik lurreraino uler daitezkeen hitzetan, datuen gobernantza irizpide batzuk dira, datuen erabilera egokia bermatu eta pertsonen alde jartzen direnak. Prozesu hauek, momenturo, informazioaren pribatutasunaz eta erabilera egokiaz arduratuko dira.

Bizkaian koka dezakegu indarraren alde argian eta datuen erabilera egokian kokatzen den zentroetako bat. Bertan, Jediak datuak irekiak eta seguruak izan daitezen borrokatzen dute, prozesu burokratiko erabilgarriak, intuitiboak eta azkarrak bermatuz. 2016an jaio zen ekimen hau, Bizkaiko Foru Aldundian 01/2016 Foru Araua ontzat eman zuenean. Honen helburua, datu publikoak gizateriaren onerako berrerabiltzea zen lehen momentutik. Hortik aurrera, Bizkaia datuen erabilera egokiaren adibide argi bihurtu da.

ALIATUAK GALAXIA MANTENTZEKO BORROKA HONETAN

Gizakiaren jarduerak kostu handiegia du planetaren etorkizunerako. Egunerokotasunean ikus dezakegu nola gure mundua kutsadura-isuriz mehatxatuta dagoen, eta honek gure espeziea eta inguruan ditugun guztiak arriskuan jartzen ditu. Datuen erabilera argiak, ordea, ingurumen-inpaktua frena dezake. Hainbat iniziatiba daude hau baieztatu dezaketenak, enpresei kontaminatzen duten isuriak kontrolatu eta murrizten laguntzen dietenak. Bill Gates-en Breakthrough Energy da honen adibide argi bat. Hauen helburua, 2050. urterako zero isurira heltzea da.

ERASO INPERIALEKO SOLDADUAREN PATROIA

Otzanak, esanekoak eta pentsamendu propiorik gabekoak, honelakoak dira Lehen Ordenean parte hartzen duten soldaduak. Guztiak bide berdinetik joan beharra dute, eta jarritako arauetatik haratago eginez gero, alde ilunaren traidore bezala kategorizatzen dira. Horrelako zerbait gertatu zitzaion Finn-i. Berak, Lehen Ordenak egiten zituen basakeriak ikusita, alde egitea eta indarraren alde argirantz bide egitea erabaki zuen.

Lehen ordenak duen bide aldaezin horrek, inteligentzia artifizialaren (IA) algoritmoen sorkuntzaren antza du. Imanen eremu oso bat, non indarraren bi aldeen arteko borroka egunez egun hor dagoen. Normaltasun bateratu, global eta ez oso alboratuaren kontzeptua izateak lagundu egiten du argiak IAn duen lekua ikus dezan; normaltasun mugatua sustatzeak, berriz, algoritmoek huts egitea eta pertsonen artean oztopo gehiago sortzea ekarriko du.

Askotan, algoritmoak sortzen dituzten pertsonek, hau da, makinei benetako pertsonen gaitasunak imitatzen erakusten dieten horiek, beraien “normala”ren kontzeptua kontutan hartzeko tendentzia izan ohi dute. Horren ondorioz, makinek askotan soilik “normala” den hori egiten dute, eta horrek jendea diskriminatu, polarizatu eta seinalatu dezake. Teknologiaren erabilera ezegoki honek, lagundu ostean, jendea banantzen du eta hatsaz seinalatzen du algoritmoaren “normal” kontzeptu horren barnean sartzen ez den edonor. Hau gertatu zitzaion Finn-i Lehen Ordena utzi eta Erresistentziara batu nahi izan zenean: seinalatua izan zen alde ilunak inposatu ziona atzean uzteagatik.

Bikolabs-ek egindako ikerketa batean, ondorioztatu zuten sexismoa IAn garrantzi handiena duen joera dela. Izan ere, emaitzetan ikus zitekeen nola gizartean ageri diren diskriminazio-estereotipoak IAn ere bere lekua zutela, programatu zituztenean joera horiek hor zeudelako jada.

Beste adibide bat, Virginia Eubanks, Albany Unibertsitateko irakaslearen eskuetatik heldu zitzaugun. ‘Automating inequality’ (Berdintasun-eza Automatizatzen) deitutako eta berak idatzitako liburuan, frogatu zuen Estatu Batuetako gobernuak aurretik aipatutako joeradun algoritmoak erabiltzen dituztela laguntza publikoak banatzerako orduan. IAko prozesuen heziketa hori datu publiko hutsetan oinarritzen da, eta horrek izugarrizko desberdintasuna eta desabantaila dakar; izan ere, AEBetan, Sistema publikora jotzen dutenak zerbitzu pribatuak ordaindu ezin dituzten pertsonak dira. Horregatik, algoritmoa laguntza horiek eskatzen dituztenen klase eta baliabide-alborapen batetik abiatzen da.

LEHEN ORDENETIK KANPORA EXISTITZEN DEN BIZITZA

Finn-ek, erakutsi zigun kateak apur ditzakegula eta bizitza bat dagoela ezagutzen dugunetik haratago, IA-ren arau zorrotzetan gertatzen den bezala. Irakatsi zigun, Lehen Ordenaren barruan zegoen norbait ere gauza dela indarraren argia ikusteko.

Horregatik, nahiz eta alde iluna hedatu, gai izan behar gara sektore sozial batzuetan algoritmoak nolako bidegabekoak diren ikusteko. Hausnartu eragin beharko liguke gizakiak bazterketa-prozesuan egoteak soilik algoritmo batek datu bat modu diskriminatzaile batean interpretatu duelako. Hainbat faktore garrantzitsu daude jokoan, izan ere. Horren adibide dira haurren zaintzarako eskubidea, laguntza publikoen eskaerak edota pertsona baten gaitasuna lanpostu batetarako.

Ikasketa-prozesu hau normalitatetik haratago doan normalitate batetan oinarritu behar da, datu objektiboagoak baliatuz, diskriminaziorik gabe eta gizarteko pertsona talderik baztertu gabe. Geure burua kontzientziatu beharra daukagu teknologia berriak edota teknologia hauen sortzaileak kontzientziatu al izateko.

Modu berritzaile, anitz eta pertsona arruntekin erlazionatzen den jendearekin lan egiteak duen garrantzia ikusten ikasi beharra daukagu. Izan ere, pertsonetan aurki dezakegu aurretik aipatu dugun argi hori. Castle polizia-telesail famatuan esaten duten bezala, “arrosak ikusten dituen norbait behar dugu; giza-faktorea behar dugu”. Pertsonak dira ereduak, datuak, inteligentziak eta algoritmoak etikoki, moralki eta berdintasuna kontutan izanda sortzeko gai diren bakarrak. Beraz, hauek dira kontutan izan behar dutenak datu batek ezin daitekeela bizitza bat aldatu, jokabide batek ezin dezakeela pertsona baten askatasuna mugatu modu itxi batean interpretatu delako.

Lehen Ordenetik haratago doan bizitza, begirada global batez lortu daiteke, teknologiaz haratago ikusten duen eta arrosak kontutan hartzen dituen lan-talde anitz bat izanez, morala eta etika kontutan izanez eta giza-ikuspegi eta ikuspegi soziala kontutan hartuz.

Teknologiaren argia pertsonetan aurkitzen da. Ez soilik makinei irakasten diegun horregatik, baizik eta hauek erabiltzen ditugun moduagatik. Teknologia, Star Wars-eko Indarra bezala, ez da jendea elkarrengandik aldentzen duena. Benetan argia edo iluntasuna ematen dutenak pertsonak eta hauen boterea dira, guztion eskuetan dago teknologia jendearen zerbitzura jarri edo gure artean hormak eraikitzea aukeratzea. Horregatik, gure eskuetan dago teknologia aurrerapen bezala erabiltzea, denboran atzera ez egitea. Jedi-maisu handi den Qui – Gon Jinn-ek zioen bezala: “Gogoratu, zure ikuspegiak zure errealitatea erabakitzen du”.

Etiketak

  • #tech
  • #emprendimiento
  • #ciencia
  • #colaboración
  • #computación
  • #tecnología
  • #estrategia
  • #futuro

Gehiago kuxkuxeatu nahi izanez gero…

Lerratu gehiago erakusteko