Gazteen III. Foroa Bizkaia Iraunkorraren alde (2019)

Bizkaiko zenbait lanbide-heziketako ikastetxetako ikasleak klima-aldaketari buruz hitz egiteko bildu ziren, eta hauek izan ziren Foroaren helburuak:

  • Iraukortasuna lanbide heziketako ikasketak egiten dituzten pertsonei hurbiltzea.
  • Gazteen artean eztabaida esparru bat zabaltzea ingurumen iraunkortasunaren inplikazioari buruz haien etorkizuneko lan eremuetan.
  • Adituak eta arduradun politikoak gazteekin harremanetan jartzea, hain zuzen ere, enpresen iraunkortasunean aurrera egiteko ahalbidetzen dituzten proposamenak bilatzeko.
  • Ateratzen diren proposamenak aurrera eramatea: bai zentruetan, bai kanpoan jarraipena emateko.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan egindako foroa (Euskal Herriko Unibertsitatea, UPV/EHU).

FOROARI BURUZ

  • Iraukortasuna LH-ko ikasketak egiten dituzten pertsonei hurbiltzea.
  • Gazteen artean eztabaida esparru bat zabaltzea ingurumen iraunkortasunaren inplikazioari buruz haien etorkizuneko lan eremuetan.
  • Adituak eta arduradun politikoak gazteekin harremanetan jartzea, hain zuzen ere, enpresen iraunkortasunean aurrera egiteko ahalbidetzen dituzten proposamenak bilatzeko.
  • Ateratzen diren proposamenak aurrera eramatea: bai zentruetan, bai kanpoan jarraipena emateko.

Bizkaiko Lanbide Heziketako zentroen ordezkariak.

Bizkaiko Foru Aldundiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko saila eta Eusko Jaurlaritza, INGURUGELA delarik koordinazioaren ardura duena.

Foroa antolatzean eta egitean ingurumen aldetik ekitaldia iraunkorra izan dadin lanean ari gara. Erronka Garbia ziurtagiria lortzeko lanean buru-belarri gaude. Ziurtagiri horrek aitortzen ditu ekitaldiek ingurumenean eragin ditzaketen inpaktu negatiboak minimizatzeko asmoz diseinuan eta antolakuntzan ingurumen-neurriak txertatzen dituzten ekitaldiak. Konpromiso horri heldurik, parte hartuko duten zentro guztien lankidetza espero dugu, guztion artean ekitaldi jasangarria gauzatu dezagun.