2023ko Irailaren 15a

IGERIKETA

PARKOURRA

Masterclass saio bikoitza asteburu honetan: larunbatean Igeribideak Ereagan eta igandean Parkour Sopuertan

Larunbatean, irailaik 16, Ereagako igeriguneak Igeribideak proiektuko masterclass saioa hartuko du, eta berriz, igandean, irailak 17, Sopuertak Parkourreko masterclass saio bat hartuko du. Eman izena!

IGERIBIDEAK MASTERCLASS SAIOA EREAGAN

Irailaren 16an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak itsaso zabalean igeri egiteari buruzko Masterclass saio bat antolatuko du Ereagako Igerigunean.

Aipatzekoa da Igeribideak programaren masterclass saioek eduki hauek izango dituztela:

  • Meteo eta Segurtasuna uretan klasea Aketza Sanchezekin: Ingurune urtarraren eta uretarako sarbideen analisia. Meteorologia, oinarrizkoa eta aplikazioak. Korronteak, mareak, olatuak eta haizeak ulertzea eta identifikatzea. Oinarrizko segurtasun-arauak.
  • Traininga; teoria eta praktika Itxaso Alonso eta Iker Iriondorekin: Itsasoan igeri egiteko prestaketa eta entrenamendua. Uretara sartu aurreko gomendioak. Arnasketa irregularrak. Arraunketa eta erritmo- eta kadentzia-aldaketak. Orientazioa uretan. Luzaketak, beroketak eta ariketa espezifikoak.

EREAGAKO IGERIGUNEA

Artikulu honetan, Ereagako Igeriguneari buruzko informazio guztia partekatuko dizuegu. Ereagako Igerigunea Getxon dago. Hiri-hareatza bat da eta dikeak eta portuak mugatzen dute.

Ereagako igeriguneari buruzko webgunean, bideo bat aurkituko duzu igerigune honi buruzko informazio guztia biltzen duena eta gainera, igeri egiten dutenentzako oinarrizko segurtasun-aholkuak partekatzen dituena.

Esteka honetan, Ereagako-igeribideko itsasoaren baldintzak zuzenean kontsulta ditzakezu.

PARKOURREKO MASTERCLASS SAIOA SOPUERTAN

Irailaren 17an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak parkourrekoko masterclass saio bat antolatuko du Sopuertan. Masterclass hau parkourra praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta parkourreko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  • Hastapena (11:00 -12:30): Oraindik parkourra praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  • Hobekuntza (12:30 - 14:00): Parkourrean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Parkourra sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako pertsona guztiek, Sopuertako masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

2023KO PARKOURREKO MASTERCLASS SAIOEN EGUTEGIA

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA