2023ko Urriaren 08a -2023ko Urriaren 08a

PARKOURRA

(BERTAN BEHERA) 2023ko Pakourreko Masterclass saioak: Bermeo

EKITALDI HAU BERTAN BEHERA GERATU DA. INFORMAIZO GEHIAGO BERMEOKO UDALAREN WEBGUNEAN.

Urriaren 8an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak parkourrekoko masterclass saio bat antolatuko du Bermeon. Masterclass hau parkourra praktikatu nahi duten edo dagoeneko praktikatzen duten eta trebetasun batzuk hobetu nahi dituzten pertsoneei zuzenduta dago.

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta parkourreko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  • Hastapena (10:30 - 12:00): Oraindik parkourra praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  • Hobekuntza (12:00 - 13:30): Parkourrean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Itzuli

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA