2023ko Irailaren 24a -2023ko Irailaren 24a

PARKOURRA

2023ko Emakumeei Zuzendutako Pakourreko Masterclass saioak: Barakaldo

Irailaren 24an, Bizkaiko Foru Aldundiaren Udal Kirola eta Kirol Azpiegiturak atalak emakumeei zuzendutako parkourreko masterclass saio bat antolatuko du Barakaldon. Genero-ikuspegia zeharkako funtsezko elementutzat hartuta, ekimen honen helburua emakumeen artean kirola sustatzea da, eta, bide batez, diziplina horri eta beste batzuei lotutako genero-estereotipoak eta -rolak eraisten laguntzea. Beraz, masterclass hau parkourra praktikatu nahi duten edo praktikatzen duten eta trebetasun jakin batzuk hobetu nahi dituzten emakume guztiei zuzenduta dago. 

Dinamizazio honek bi fase ditu: hainbat bideo-tutorialak, ariketa mota horiei buruzko azalpenekin, eta parkourreko masterclass saioak, Bizkaiko gazteen eta gazte helduen artean ariketa mota horiek sustatzea helburu dutenak.

Masterclass saioan bi txanda egongo dira. Bat, eskarmenturik ez duten pertsonentzat edo hasiberrientzat; bestea, honelako ariketetan jadanik aritzen direnentzat:

  • Hastapena (10:30-12:00): Oraindik parkourra praktikatzen ez baduzu, noizean behin praktikatzen baduzu edo duela gutxi hasi bazara hau izango da zure aukera.
  • Hobekuntza (12:00 - 13:30): Parkourrean denbora badaramazu eta trikimailu aurreratuak hobetu edo lortu nahi badituzu, hau izango da zure aukera.

Parkourra sustatu nahi duten Bizkaiko 16 urtetik gorako emakume guztiek, Leioako masterclass saioan izena eman dezakete esteka honetan.

Itzuli

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA