2015

LGTBI komunitatearekin batera lankidetzan diseinatutako publizitate-kanpainaz gain, askatasun eta aniztasun sexualaren aldeko agiri bat sinatu du Aldundiak. Agiri horretan, komunitate horrentzat aurrerapausoak ekarriko dituzten eskaintzak egin behar izatearen garrantzia azpimarratzen da "hainbat arlotan: landa-gunean eta hari lotutako kultura osoan, esaterako, edota, kirolean, lanean, aisialdian, kulturan, ohituretan… legeriaren arloko aurrerapenekin batera, aurrerapausoak ekarriko dituzten tresnak".

Homofobiaren aurkako kanpaina 2015 kartela

Bizkaiko Foru Aldundiak maiatzaren 17a dela-eta homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobiaren aurkako kanpaina abiarazi du. Kanpaina horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak batzuetan aurreiritzi eta irainen iturri diren LGTBI gaiei buruzko erretorikei aurre egiteko konpromisoa hartzera gonbidatu nahi ditu hiritarrak.

Aldundiak eta Bizkaiko LGTBI kolektiboak urtero lan egiten dute elkarrekin, homofobiaren aurkako kanpaina diseinatzeko eta gizarte osoari mezu bakar bat helarazteko. Urtetik urtera, espazio zehatzetan eragin nahi izaten da, pertsonengan eta kalean zuzeneko eragina duen gai baten inguruko erantzukizunak eta gero eta ikusarazpen eta setsibilizazio handiagoa hartzeko laguntza eta bozgorailua izan daitezen.

Helburua: landa-ingurunea

Aurten, 2015. Urtean, Aldundiak eta LGTBI kolektiboaren proposamena da aniztasun sexualarekiko konpromisoa eta harekiko begirunea Bizkai osora heldu daitezen, eta eragin berezia egingo da udalerri txikienetan eta landa-giroko udalerrietan.

Horretarako, lehen sektorera bideratutako kanpaina bat diseinatu da, Alde batetik, gogoeta bultzatu nahi da, gizarteko eremu batzuetan LGTBI kolektiboa osatzen duten pertsonen aurkako jarrera bereziki bultzatzen duten aurreiritzien inguruan. Eta beste batetik, landa-giroko herritan bizi diren pertsonen edo lehen sektorean diharduten pertsonen eta gay, lesbiana, bisexual, transexual edo intersexualen gainean ezarritako estereotipoak hautsi nahi dira.

Aurpegi ezagun bat, landa-gunearekin lotzen duguna, Iñaki Perurena harri-jasotzailea, da kanpainaren protagonista nagusia, edota Idiazabal gaztaren ekoizlea den Jon Etxebarria, baserriko kelaz egindako hanburgesen ekoizlea den Sandra Lejarza abeltzaina, eta Olga Perez neskatila…

Hurbileko kanpaina

Además de la presentación de la campaña que irá soportada con cuñas de radio e inserciones en los medios de comunicación, así como la cartelería de marquesinas y tranvía, se complementará con la colocación de cubos gigantes con el cartel de la campaña en diferentes pueblos de Bizkaia en los que se celebren ferias relacionadas con el sector primario. La primera será en Zalla con motivo del txakoli eguna el día 10 de Mayo, la segunda en Zeanuri coincidiendo con la feria agrícola-ganadera de San Isidro el 15 de Mayo, el 16 de Mayo se acercará a Bermeo en su Arrain Azoka, para terminar el 17 de Mayo en Derio con la Feria dedicada al primer sector.

Manifiesto

La Diputación Foral de Bizkaia ha aprobado en Consejo de Gobierno el siguiente manifiesto de cara al día contra la homofobia.

SEXU ASKATASUNAREN ETA ANIZTASUNAREN ALDEKO BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN MANIFESTUA

2013ko maiatzaren 17an Homofobia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen dugu. Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi gura du diskriminazio afektibo-sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurkako borrokan duen konpromisoa. Izan ere, diskriminazio horren funtsean aurreiritziak eta ezjakintasuna daude, eta berdintasun printzipioaren aurkakoa da - printzipio horren arabera, pertsona guztiak berdinak gara eta eskubide berberak ditugu, gure orientazio sexuala edo genero-identitatea edozein dela ere.

Egia da azken urteetan aurrerapauso handiak lortu dituztela LGTBI taldeek mendebaldeko herrialde asko eta askotan, berdindu egin baitira zenbait lege eta eskubide. Dena dela, oraindik ere badago zer lortu gizartean, esaterako, orientazio sexualaren ondorioz sortutako indarkeria, munduko hainbat herrialdetan eragiten diena lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta intersexualei.

Gaur egun, joera heterosexual, binarista eta heldua posible den arau bakar gisa aurkezten da, eta gainerako aukerak errudun gisa agerrarazten dira. Mendebaldeko sexualitatearen eskuliburua mugatuta dago, beraz, eta onargarritasun soziala, legitimitate morala eta legezko eskubideak galarazten dizkie gainerako sexu praktikei eta identitateei.

Egoera horren ondorioz, LGTBI taldeen barruan ageri-agerikoa da jendaurrean adierazpen afektibo-sexualak egiteko beldurra. Gay, lesbiana, transexual, bisexual eta transgenero eta intersexualek askotan intimitatean eta sekretupean baino ez dituzte egiten adierazpen afektibo-sexualak eta identitatearekin lotutakoak, mendeetan zehar jasandako errepresioaren beldur.

Gure gizartean, neurri handi batean ez bada ere, non oraindik bizirik dirauten ingurua, bizigiroa eta berezko jarrerei lotutako ezberdintasun kulturalek, beharrezkoa dugu familia eta bikoteen aniztasuna eta horien ereduan goranzko ikusgarritasuna modu positiboan erakutsi eta islatzea.

Garai honetan LGTBI pertsonen bizitzari buruzko diskurtsoa gurutzatu egiten da familiari, fedeari, elizari, gerrari, politikari, osasunari, ekonomiari, kirolei, entretenimenduari eta askoz gai gehiagori buruzko estaldurarekin. Horrenbestez, oraindik beharrezkoa da bizitokia, hiri girokoa zein landa-girokoa izanda, LGTBI gaien inguruko aurkako ikuspuntuak, aurreiritzi eta irain erretorikari aurre egitea, irain eta difamazio-iturri izan ez daitezen.

Horregatik guztiagatik, uste dugu garrantzitsua dela bisibilizazioaz gain herri txikiak eta beraiekin lotutako kultura guztiari; kirola, lana, aisialdia, ohiturak eta abarrei, benetako iritzien trukea eta legealdiaren arloko aurrerapenekin batera, LGTBI kolektiboetarako arrakastatsuak izan daitezen tresnak eskaintzea. Tresna horiek gaiak ikusgai egiten edo modu arduratsuan tratatzen lagunduko dute, herritar batzuen buruan zoritxarrez oraindik bizirik dirauten ideia baztertzaileek eta bitxiek bizirautea eragotzita. Eta tresna horietako bat, duda barik, testuinguruaren ikuspegi batetik, gizarte inguru guztietan enpatia zabaltzea da, eta jarrera homofobo, lesfobo eta transfoboetatik urrunduta, oinarrizko giza eskubideen printzipioekin neurri handiagoan bat datozen jarrerak sustatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak, beraz, berretsi nahi du 2015. urte honetan, aniztasun sexualaren askatasunarekiko bere konpromisoa; jarrera hau, lehen sektoreari lotutako bere politika eta berari eragiten dioten sektore guztietan indar osoz zabalduz. Zeren Bizkaiko Foru Aldundia eraginkorra izan nahi baita berdintasun begirune eta LGTBI kolektiboaren parte diren pertsona guztienganako errekonozimenduan.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader