2012

HOMOFOBIAREN AURKAKO KANPAINA BERRI BAT JARRI DU ABIAN BIZKAIKO FORU ALDUNDIAK

Aurtengo kanpainaren ardatza Kirola denez Josu Urrutia Athletic-eko presidentea eta Iraia Iturregi eta Carlos Gurpegi jokalariak agertuko dira.

Maiatzaren 17an Homobofia, Lesbofobia eta Transfobiaren aurkako Mundu Eguna denez, Bizkaiko Foru Aldundiak errebindikatzeko eta informatzeko kanpaina berri bat jarri du abian, sexu orientazioagatiko eta genero nortasunagatiko bazterkeriaren aurka borrokatzeko eta herritarrak sentsibilizatzeko.

Horretarako, eta 2010ean hasitako ekimenari jarraituaz, kanpaina hau antolatu da aurten aniztasun sexualari buruzko erakunde-adierazpenarekin batera. Bizkaiko Foru Aldundiak Udalak eta Mankomunitateak gonbidatu ditu kanpaina honekin eta erakunde-adierazpenarekin bat egin dezaten, Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak apirilaren 24an, asteartean, onartu baitzuen.

Sexu Askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko manifestua

“Homofobiarik ez, No a la homofobia” izenburuarekiko ekimen honen aurtengo ardatza kirola izango da. Bilboko Athletic taldearen lankidetzari esker Josu Urrutia presidenteak, Iraia Iturregi nesken taldeko kapitainak eta Carlos Gurpegik hartu dute parte indarkeria, aipamen edo ekintza homofobo eta transfoboak amaitu daitezela eskatzeko.

Fitxategi hauek kontsultatzeko Adobe Reader dohainiko programa behar duzu, erabili esteka deskargatzeko.