Ikuspegi orokorra
Gorbeia da euskal mendien artean ospetsuena eta, batez ere, kontraste-gunea da mazizo karstiko pikoak iparraldean eta hegoaldean, ostera, landareek estaltzen dituzten hareharrizko gailur biribilduak; koniferoak eta larreak Kantauri aldeko isurialdean eta espezie hostotsuek osaturiko baso bikainak Mediterranio aldekoan; lurraldea lortzeko etenik gabeko borrokan diharduten espezie Kantauri aldekoak eta azpi-kantauriarrak faunari dagokionean... eta hori guztia, olagizonen, artzainen eta ikazkinen historia interesgarriaren eszenatoki gisa, lamien, sorginen eta jentilen istorioekin nahasirik.
Aniztasun horrek izugarrizko balioa ematen dio, hala naturari nola ondareari dagokionean, 20.016 Ha dituelarik, Euskal Herrian Parke Naturalik handiena den honi. Hainbat dira parkearen inguruan dauden herrixkak eta baserri-multzoak. Arkitektura tradizionalari eutsi izan zaio eraikin hauetan, baina alde nabarmenak daude bailara batetik beste batera.
Ia 100 kilometroko ibilbidea osatzen duten 500 kobazulo inguru daude Parkean. Ugariak dira haitzulo horien bidetik sorrarazi diren elezaharrak eta denetan famatuena Supelegor da, Anbotoko Damaren, Mariren bizilekuetako bat baitzen. Gainerakoak ikaztegi, izoztegi edo kirikiño (gaztaina-biltegiak) gisa erabili izan dira, beste bizimodu baten isla emanez.
Badira bertan neolitikoko aztarnategiak, baita monumentu megalitikoak ere, gaur egun Gorbeiako larreak zipriztintzen dituzten kortak eta artzain-bordak bezala, artzain-kultura baten adierazgarri direlarik. Gaur egun gutxi dira artzaintzan dihardutenak , baina maiatz aldean ikus ditzakegu ganadua goi-larreetara eramaten, udazkeneko lehendabiziko hotzekin batera egingo dutelarik berriz ere beherantz.
Gorbeiako gailurrean edo Gorbeiaganen gurutzea nabarmentzen da bere ia 17 metroko altuerarekin. Gurutz horren (Gorbegiaganen altxaturiko hirugarren gurutzea da) jatorria Leon XIII Aita Santuak kristau guztiei eginiko gomendio batean dago. XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hasiera Kristo salbatzailearen omenez gogoratzeko gomendioa eman zuen eta beste ekimenak beste zirela, mendirik altuenetan gurutze ikusgarriak eraiki ziren. Bizkaiko mendi bozineroetako bat dugu, eta dei egiten zen bertatik Gernikako Batza Nagusietara abiatzeko.Gorbeiako mazizoa, Kantauriko kostaldearekiko paralelo Euskal Herria zeharkatzen duten mendien atala da. Mendi lerro hau lagungarri gertatzen da Atlantikoko isurialdeko bailarak euritsu izan daitezen, kontuan hartuta bera dela herrialdean ugari diren ipar-mendebaldeko haize hezeek sartzean aurkitzen duten lehendabiziko oztopoa. Gailur-lerro honetatik aurrera, Mediterranio aldeko paisaietarako trantsizioari ekingo zaio, eta nabarmen murriztuko da landare-espezie euro-siberiarren aniztasuna, Mediterranio aldeko espezieak ugalduz doazen heinean.Inguru babestu hauek osatzen duten eskala urrian
trantsizio bioklimatikoaren aztarnak igarri ahal izanagatik ere, Gorbeiako Parkea funtsean lurralde euro-siberiartzat har dezakegu, eta giza aztarnak klimak berak baino gogorrago aldarazi du paisaia.
Parkeko Atlantiko aldeko isurialdearen ezaugarri dira basa-landaketa bikainak, eta horren aldeko faktore bilakatu dira epe laburrean ematen duten errentagarritasuna eta lurren jabetza pribatua. Bailararen tokirik sakonenetan hasi eta 600 metroko garaieraraino, insignis pinua (Pinus radiata) izan da gehien landatu izan den espeziea. Espezie horri Monterreyko Pinura ere baderitzo, eta laurogeita hamargarren hamarkadaren hasieran gaur egun Parkera bilduta dagoen azaleran 2.283 hektarea hartzen zituen.
Altuera-maila horretatik gora, koniferoen hainbat espezie sartu izan dira, eta okupatzen dituzten azaleren tamainagatik, honakoek merezi dute aipatzea: Lawsongo altzifrea (Chamaecyparis lawsoniana), Japoneko alertzea (Larix kaempferi), larizio pinua (Pinus nigra) eta pinu gorria (Pynus sylvestris).
Gaur egungo landare-estalkia nahikoa ezberdin gertatzen da iparraldeko isurialde honetan izan litekeen landarediaren erkatuz gero eta ia erabat desagertu dira bertan hariztiak, oraindik dirauten pagadiak ere, narriatzen ari diren errodal txikiak besterik ez diren bitartean. Hala ere, Itxinako pagadia nabarmentzen da, egundoko edertasuna duen kareharri-paisaian, bai eta Altubeko baso zabala. Azken honetako faunaren eta botanikaren aldeko interesgarritasuna bitxia da, azaleraren zatirik handiena 600 metroko altueratik behera baitago.
Hegoaldeko isurialdean hobeto artatu izan da landare-estalkia, nahiz eta bertan ere antzeman dakiekeen gizakiak paisaian gauzaturiko esku hartzearen aztarnei. Parkeko inguru hauetan deigarri gertatzen da bertako basoaren nagusitasuna, eta pagadiak eta hariztiak lirateke elementurik adierazgarrienak. Troketan eta goialde ezkoetan, lainoa ugari den tokietan, banatzen dira gehienbat pagadiak eta haritz kandudunen hariztiak, berriz, haranen hondoan eta lur azidoetan zabaltzen dira, beti ere ugaritasun handirik gabe eta zatikaturik.
Oso zabalduta dagoen baso-eraketa dugu ametz-haritzena, haritz kandudunen (Quercus robur) edo haritz kandugabeen (Quercus petraea) orbanekiko loturan, osaturikoa. Ameztiak lu lehorretan eta hareatsuetan hazten dira gehien bat, eguzkiak jotzen duen hegietan, eta goi-Mediterranioko lurretako basorik ugarienetakoak osatzen dituzte.
Baso-mota honen hedadura handia eta erkametz-harizti (Quercus faginea) txikiak dira, besteak beste, zalantzarik gabe, uren banaketa antolatzen duten mendien hegoaldeko hegi hauetatik aurrera hasten den Mediterranio alderako trantsizio bioklimatikoaren erakusgarri. Hazkunde ertaineko koniferoen birlandaketaren batzuek osatzen dut baso-paisaia hau, nahiz eta azken landare horien zabalera ez den Parkeko iparraldeko isurialdekoa bestekoa.
Gorbeiako mazizoa. Beraz, funtsean baso den gune babestua dugu eta, bertan, berezko basoek eta birlandaketek lurraldearen %70 inguru hartzen dute. Gainerako azaleran belarra edo zuhaixkak nagusitzen dira. Toki ireki horietan, txilarra, otea eta iratzea nagusitzen dira. Bertan zeuden basoen narriadurak eta koniferoak moztu izanak sorraraziak dira habitat horiek eta, mendi-larreak, berriz, lurraldea mendetan eta mendetan artzaintzarako erabili izanaren emaitza zuzena.
Goi aldeetan, larreen, zelaien eta basoen artean tartekaturik, sarri ikusi ditzakegu haitzak eta harkaitzak, eta hegazti multzo ugari eta bitxientzat garrantzitsu gertatzen dira inguru horiek.
Azkenik, haraneko beheko aldeetan landazabalak aurki daitezke. Habitat horren ezaugarri dira larre, hesi eta basotxo tartekatuak, eta beraien alboan, mazizoko bi isurialdeak janzten dituzten basoetatik jalgitzen diren ibai eta errekastoak.
Gorbeian animalia-espezie asko bizi da. Ornodunen 166 espezie zenbatu izan dira: 99 hegazti eta 36 ugaztun.
Haltzadietan eta ur garbietan bilatzen dute aterpe-lekua Pirinioetan gauzaturiko kalteetatik ihesi, europar bisoiak eta igarabak. Habitat honetan ere aldaketak sartu izanak baina, arazoak sortzen dizkie bizirik irauteko tenorean.
Haitzetara hurbilduz goazela, ikara har dezakegu haitzetako sugandilaren ihesaldi bizkorrarekin, sai zuriaren hegaldi pausatuaz gozatu ahal izango gara, eta lasaitu ederra emango digu haitz zurien kontrako kontrastean hegan ari diren belatxingen jarduerak.

Hiru alde bereiztuko dugu, handi-handian, Gorbeian:
I. Aldea
Hareharrien gainean, gailurrak (Oketa, Pagazurri, Gorbeagane …) eta goialdeetako pagadiei eta behekoetako paraje eguzkitsuetako ameztiei aterpe ematen dieten hegoaldeko isurialdeak.
Ibaiak, Baia eta Zubialde bereziki, haltzadi ederren laguntasunaz gozatzen dira eta, bertan, ur-zozoa, martin arrantzalea, Pirinioetako muturluzea eta igaraba. Balio ekologiko handikoa da Altubeko toki hezea eta, bertan, putzuak, zohikatz-txilardiak eta eratzeko zorian dauden zohikaztegiak, anfibio askoren babestoki batetik, eta Altubeko jatorrizko pagadia osatzen duten lurralde zabalak.
Inguru zabal honetan benetan urria da giza biztanleria iraunkorra eta hori mesedegarri gertatzen da orein handiak bertan bizi daitezen: oreinak, orkatza edota basurdea, eta arrano txikia, gabiraia, antzandobi handia eta okil handia.
II. Aldea
Arratiako bailararantz behera doazen iparraldeko isurialdeko hegi buztintsuek osatuta dago bigarren alde hau. Jatorrizko landaredia hariztiek osatuta eginagatik ere, larreek eta lur landuek hartu dute beren tokia eta, oraintsuago, hainbat koniferoren landaketek. Ipiñaburu, Urigoiti edo Gezala bezalako landa-multzoak dira bertan erakargarriena, paisaiaren eta kulturaren aldetik duten balioa izugarria baita: errotak, burdinolak, dorretxeak …
III. Aldea
Azkenik, kareharriek osatzen duten goialdea genuke. Benetan ikusgarri ageri zaizkigu Aldamin, Hatxuri eta Zanburuko haitz malkarrak eta, denen gainetik, Itxina ederra (1.000 m), non txit toki interesgarriak aurki baititzakegu: Supelegorreko haitzuloa eta Atxularren Begia besteak beste.
Mendi-larreek eta sakabanaturik ageri diren zuhaixkek osatzen dute landaredi nagusia, nahiz eta haitz artean zientzia aldetik arras interesgarri gertatzen diren espezie botanikoak aurki daitezkeen. Gune ireki handi hauetan ez dira falta harrapari sarraskijaleak eta putrea edota sai zuria ikusi ahal dira bertan.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.