Historiaurrea
Milaka urte igaro dira gizakia Gorbeiako paisaiaren atal izatera pasatu zenetik. Historiaurrean herrialde honetako ekosistemak osatzen zuten izaki bizien artean beste bat baino ez zen arren, eboluzioaren bidez teknologia-gaitasunetan bizi izan zuen garapenari, ikaskuntzari eta kultura-trukeari esker denborak aurrera egin ahala bere onerako antolatuko eta erabiliko zituen baliabideak, paisaian aztarna argia utzirik. Aldaketak eragiteko ahalmen horren zioz bihurtu ziren euskal-kantauriar mendiak gizakiak gain hartutako lurralde.
Kantauri Itsasoa eta Ebroko Sakana banantzen dituzten haranetan eta mendietan gizakia bizi zela erakusten diguten aztarnarik antzinakoenak Behe-Paleolitikoak dira (K. A.ko 200.000-100.000 urte). Harrian baldar landutako tresnak dira. Historiaurrean adituak direnek eta arkeologoek Atxelense aurreratu izenaz ezagutzen duten tipologiaren arabera daude egituraturik lanabes horiek eta, oraindik ezein giza hezurren hondarrik aurkitu ez den hominidoek egindakoak izango lirateke. Garai hartakoak dira Urrunagan aurkituriko materialak, eta hori horrela, baiezta daiteke epealdi hartan bazela gizakirik Gorbeiaren hegoaldean.
Inguru hauetan aurkitu diren lehendabiziko gizaki-hezurren arrastoak Paleolitiko Ertainekoak dira (K. A.ko 100.000-35.000 urte), eta Axlor (Dima) haitzek eratzen duten gunean topatu zituzten. Gazte neandertal (Homo sapiens fossilis) bati legozkiokeen bost hagin dira. Kontinente zaharrean neandertalekin zer jazo zen jakitea, oraindik erantzunik ez duen galdera da. Egia da, izan zirela Kantauri aldeko mendietan bizilekurik bertako kobazuloetan, Lezetxikikoa (Arrasate) esate baterako, Gorbeiatik zuzen abiatu eta bertatik 20 kilometrora, eta era iraunkorrean erabili zituzten, gainera gizakiek, milaka urtez, Goi Paleolitikoan ondo sartuta egon arte (K.a.ko 35.000-8.000 urte) . Orduan, Cromagnon (Homo sapiens sapiens) erakoak ziren herrialdean bizi ziren gizakiak.
Duela gutxira arte ez da aurkitu Gorbeian Goi Paleolitikoan gizakiaren presentzia frogatzen zuen aztarnategirik, Garai horri zegozkion gehienak i.m.g. (itsasoaren mailaren gaineko) 300 m-tik behera zeuden. Mendi hauetako klimaren gogortasunean aurkitu izan da altuera horietatik Cromagnon-eko izakirik izan ez izana. Arrilloreko kobazuloaren barruan egin diren indusketek, baina, frogatu egin dute lantzean behin izaten zirela bertan gizakiak Goi Paleolitikoan zehar, Magdaleniense erako egitura litikoak aurkitu baitira bertan, animalien hezur-hondarrekin batera.
Hormetan eta objektuetan marrazkiak, grabatuak eta margoak agertzea da kultura Magdaleniensearen ezaugarri nagusietako bat. Bolinkoban (Dima) bizi izan zirenek grabatu saila bikaina utzi ziguten. Irudiak eta zeinu geometrikoak aurkitu dira harri, adar eta hezur ataletan.
Arrabako zelaietatik (Orozko) hurbil dagoen Urratxa III haitzuloko aztarnategian, berriz, silexean landutako hainbat lanabes aurkitu dira, bai eta grabatuz jantziriko hezurrak eta hareharrizko errekarri bat, margoturik dagoena. Denak ere, duela 10.000 bat urte, Mesolitikoan zehar garatu zen Paleolitikoaren eta Neolitikoaren bitarteko trantsizio-kultura Aziliarrari dagozkio. Hezur et silex hondarrak ere idoro izan dira, seguruenik garai berekoak izango direnak, Urratxa X aztarnategian. Klimaren aldetiko gogortasuna hainbestekoa izaten ez zenean gizakiak Gorbeia aldera jotzen zuela pentsatzera garamatza horrek guztiak.
Kobazuloen okupazio-etapa horrekin lotuta, Gorbeian lurperatzeko ere erabili izan zirela adierazten diguten arrastoak aurkitu izan dira. Hezur-hondarrak dituzten nekropoliak agertu dira Urratxa IIIan bertan, eta Urratxa I, II, V, VIIIan, bai eta Astepekatun, Itxinako hormetan eta Urkumatxa VIIIan ere.
Biztanle historiko hauek Gorbeiako paisaian utzitako aztarna ez da gehiegizkoa gertatu. Jatekoa erretzeko erabiltzen zuten nonbait sua, eta harrapakinak tranpetaraino joanarazteko. Talde hauen dentsitatea, baina, ez zen handia izango seguruenik.
Atzera egitea duela 10.000 urtetan koka diezaiokegun azken glaziazioaren ondoren, klima gero eta beroagoa zelarik, aldaketa garrantzitsuak gertatu ziren euskal inguruetako landaredian eta faunan. Izotzek atzera egin zuten mendian gora Pirinioetako gailurretaraino, eta ordura arte haranetan bizi izaniko gizakiek aurrea egiteko era izan zuten, klima epelagoetatik zetozen beste komunitate batzuek hartu zituztelarik beraiek hutsik utzitako tokiak. Zati bat goi-mendian aurkitu zuen babestokia eta beste batzuek, berriz, Europako erdialdeko eta iparraldeko tokietara jo zuten.
Gizakiak paisaian utzi zuen lehendabiziko lorratz ikusgarria kultura neolitikoaren eskutik heldu zen. Ekialde Ertaineko tokiren batean duela 8.000 bat urte aurrenekoz praktikaturiko nekazaritzak eta abeltzaintzak milaka urte beharko zituzten Kantauri aldeko mendietan eta haranetan zehar hedatzeko..
Epealdi haren amaieran erabat indarrean zeuden neurri handiko harrizko monumentuen, hau da, megalitoen barruan egiten ziren hileta-erritoak. Ordura arte kobazuloetan ematen zieten lurra hilotzei baina, handik aurrera, dolmenak eta tumuluak erailiko zituzten xede horretarako.
Hainbat dira, eta era askotakoak, Gorbeian aurki daitezkeen hondar megalitikoak. Hamarretik gora dira bertan aurki ditzakegun dolmenak. Tumuluen gainean eraiki zituzten dolmen horietako asko, eta ostilamendu txikiak eta hezurrak aurkitu dituzte barruan. Deigarri gertatzen da gaur egun artzainak ezartzen direneko toki berberetan aurkitu izana aztarna horiek. Gorbeiako artzainen korten erabiltzaileek, larreak ez ezik, apika herriko lehendabiziko artzainak izan zirenek orain dela hiru mila-bost mila urte ireki zituzten esparruak ere bereganatu dituzte oinordetzan.
Metalurgia duela 5.000 urte inguru sustraitu zen Euskal Herrian eta langintza horri esker esku hartuko zuen gizakiak behin betiko paisaian. Inguru hauetan ikertu izan diren aire zabaleko edota kobazuloetako bizilekuetan aurkitu ahal izan denak erakusten duenez, garai hartarako erabiltzen ziren bertan metalak erauzteko eta urtzeko teknika berriak. Gehienak Eneolitikoari edo Brontzearen Aroari dagozkio.
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
_ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
_clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
---|---|---|---|
CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
__Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
__Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
__Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
__Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
_fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
_hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.