Haltzadietan

Mesada Mendikateko Tres Campos erreka (Lanzas Agudas)

Habitat honi dagokionez, bi norabideko ekintzak gauzatuko dira. Alde batetik, Ordunteko baso naturalak leherenatzeari eutsiko zaio, eta, hortaz, erreken ondoko 10 hektareatan lan egingo da haltzadiak leheneratzeko, oso oldarkorrak ez diren jardueren bidez, hala nola, espezie aloktonoen eraztunketa; izan ere, horrek bidea emango du ibaiertzetako landaretza modu pausatuan ordezteko, sortuko diren aldaketa mikroklimatikoak moteltzeaz batera.

Beste alde batetik, ibaiertzetako aldaketa progresibo hori estu lotuta dago Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans espezieek Ordunteko sakanetan izan lezaketen presentziarekin; izan ere, Euskadin oso arraroak diren bi iratze paleotropikal horiek hezetasun eta itzal baldintza hobezinak aurkitzen dituzte erreka horietan, bizirik irauteko.

Baso-lanen aurretik, prospekzioak egingo dira Ordunte BGL (Batasunaren Garrantzizko Lekua)ko sakan batzuetan, bi espezie horien populazio berriak lokalizatzeko xedez. Haltzadiak leheneratzeko baso-lanek kontuan hartuko dute iratze horien balizko presentzia; izan ere, batzuetan pinudiz inguratuta egoten dira, eta inpaktu handia jasan lezakete baldin eta argia eta beroa heltzen bazaizkie bat-batean.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa