EGEF

Europar Batasuna. Eskualde Garapenerako Europar Funtsa (EGEF). Europa egiteko modu bat.

Euskal Herriko Erkidego Autonomorako EGEFen Programa Operatiboa 2007-2013.

Programa Operatiboa, Europar funtsekin batera finantzatu beharreko garapen estrategia bat zehazten duen programazio dokumentu bat da, urte askotarako neurriz osatutako lehentasun ardatz multzo koherentetan antolatuta dagoelarik.

Europar Batzordeak 2007/12/28an hartu Erabakiaren bidez onartu zen, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) esku-hartze komunitariorako Programa Operatiboa. Egin ere, 2007ko urtarrilaren 1etik 2013ko abenduaren 31rako tartean dagokeen programazio aldian, Euskal Herriko Erkidego Autonomoan eskualdeko lehiakortasuna eta enplegua sustatzea helburutzat duen markoaren barrenean.

Euskal Herriarentzako laguntza komunitario gisa onartu diren 240.582.157 €ak ondoko ardatz lehenetsietara bideratuko dira:

  1. Ezagutzaren Ekonomia eta enpresa Berrikuntza zein Garapena.
  2. Ingurumena eta Arriskuen Aurrezaintza.
  3. Baliabide Energetikoak eta Garraio Zerbitzuetara iristeko modua. 
  4. Tokiko eta Hirietako Garapen Iraunkorra.
  5. Laguntza Teknikoa.

240.582.157 € hauetatik, Bizkaiko Lurralde Historikoak 27.505.692 €ko zuzkidura jasoko du, dirutza hori Bizkaiko udalerrien eta Bizkaiko Foru Aldundiaren artean banatuko da, jarraian deskribatzen den eran:

EGEFen Finantza Laguntza jaso duten Bizkaiako Udalerrietako egitasmoen zerrenda
UDALERRIAK EGITASMOAK Inbertsioa €tan EGEF €tan
Leioako udala LEIOANET XXI: Hiri digitala (101,92 KB) 500.002 250.001
Alonsotegiko udala Alonsotegin bizikletan ibiltzeko sarea, I. Ibiltartea, Aisialdi eremua (112,61 KB) 31.802 15.901
Karrantza Ibarreko udala Bertan behera utzitako meatzaritza guneak berreskuratzea (Angela meatzea) (99,99 KB) 500.002 250.001
Portugaleteko udala "La Benedicta" Parkeko proiektua (106,09 KB) 500.002 250.001
Markina-Xemeingo udala Esperanza y Cía., S.A. lantegiaren eraisketa (107,47 KB) 111.220 55.610
Galdakaoko udala Upo mendiko mendi-aterpea handitzea (99,67 KB) 113.816 56.908
Mungiako udala Bizikleta zaleak ibiltzeko kale abegitsuen aldeko plana (100,88 KB) 206.002 130.001
Amorebieta-Etxanoko Udala Amorebietako udal sarea Zubietako Industria Poligonoarekin lotzeko bizikleta bidea (117,41 KB) 500.002 250.001
Arrigorriagako Udala Hiriguneko aparkamendu gomendatuzko sistema mistoa eta bizikleta-erreiarekiko lotura (82,44 KB) 500.002 250.001
Lea Ibarreko mankomunitatea Energia berriztagarrien interpretazio zentroa (96,25 KB) 469.996 234.998
Loiuko Udala Udal instalazioetan eguzki energia darabilten sistema termikoak instalatzea (97,96 KB) 68.020 34.010
Arantzazuko udala Udal ekipamendu sozio-kultural baten egikaritzea (94,60 KB) 447.804 223.902
Bermeoko udala Alde zaharra berpizteko herri egitasmoa (87,34 KB) 500.002 250.001
Orduñako udala Orduña hiriko alde zahar historikoa Birgaitzeko Plan Berezia garatzeko (112,33 KB) 495.002 247.501
Gernika-Lumoko udala Eraikuntzan Teknologia Berriak baliatzeko Ikastetxearen eraikuntza: Madariene baserriaren birgaitzea (98,21 KB) 338.236 169.118

EGEFen FINANTZA LAGUNTZA JASO DUTEN BIZKAIKO FORU ALDUNDIKO EGITASMOAK, ARDATZ ETA GASTU KATEGORIAKA SAILKATURIK

1. ardatza. Ezagutzaren Ekonomia eta enpresa Berrikuntza zein Garapena

1. Ardatzako Egitasmoen zerrenda
GASTU KATEGORIA EGITASMOA Inbertsioa €tan EGEF €tan
02. I+GTko azpiegiturak eta berariazko teknologietan gaitzeko zentroak. Ikerkuntza zentroen eraikuntza eta teknologia mailako garapena Bizkaian (109,78 KB) 23.108.078 11.554.039
07. Inbertsioak, berrikuntzari zuzenean atxikitako enpresetan. Izpiritu ekintzaile eta berritzailearen sustapena eta hartarako bultzada (93,65 KB) 832.848 416.424
13. Hiritarrarentzako zerbitzuak eta aplikazioak. BiscayTIK proiektua (116,69 KB) 11.359.906 5.679.953

2. ardatza. Ingurumena eta Arriskuen Aurrezaintza.

2. Ardatzako Egitasmoen zerrenda
GASTU KATEGORIA EGITASMOA Inbertsioa €tan EGEF €tan
50. Industria guneak zein kutsatutako lursailak birgaitzea. Hondakinei tratamendua emateko zentroak eraikitzea (100,46 KB) 8.062.932 4.031.466

4. ardatza. Toki eta Hiri garapena irraunkorra.

4. Ardatzako Egitasmoen zerrenda
GASTU KATEGORIA EGITASMOA Inbertsioa €tan EGEF €tan
58. Kultur ondarea babestea eta etorkizunerako zaintzea. Bizkaiko ondare historiko-kulturalaren gaineko jarduerak (98,55 KB) 5.881.710 2.940.855

Honen aurreko programazio aldiarekin (2000-2006) erkatuz gero, egitura-funtsen zuzkidurak Bizkaiko Lurralde Historikoari eskaintzen zitzaionari dagokionean, gutxi gorabehera %65eko beherakada izan du. Honen arrazoia, alde batetik, azken urteotan gure Lurraldeak bizi izan duen pizkunde edo goraldi ekonomikoa izan da eta bestetik, Europar Batasunera Estatu berriak gehitu izana. Azken hauek izanik, Europar Erkidegoko baliabide gehienen hartzaile nagusi bihurtu direnak.

Esanak esanda ere, nabarmentzekoa da, epealdi berri honetarako programatu den inbertsio osoaren %66,2a Lisboan Berrikusitako Estrategiaren helburuak bete asmoz bideratu dela, honek I+G+b arloa nahiz informazioaren gizartea bultzatzera eta enpresa ehunduraren lehiakortasuna hobetzera zuzentzen diren ekintzen pisua areagotu egin du.

Fitxategi hauek ikusteko doako programa behar duzu Adobe Reader