Europako Funtsak

Europako Egitura Funtsak eta Inbertsio Funtsak (EGEF, EGF+…) eta Next Generation funtsak erabiliz Europar Batasunak kohesio-politikaren barruan babestu eta bultzatutako jardueretan Bizkaiko Foru Aldundiak izan duen parte-hartzeari buruzko informazioa. Europar Batasunaren finantza-laguntzarekin garatu diren BFAren proiektuak ezagut ditzakezu, eta albisteetara eta informazio-buletinetara harpidetu.

Egitura-funtsak

Egitura-funtsak Erkidegoko politikaren tresna dira, Europar Batasunaren ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioa indartzeko, hazkunde zentzudun, iraunkor eta integratzailea lortzeko eta Erkidegoko eskualdeen artean dauden aldeak murrizteko.

Egitura-funtsak bideoak

Next Generation Bizkaia

Next Generation Bizkaia gune honetan Next Generation funtsei, BFAk iruzurraren aurka hartutako neurriei, finantzaketa jaso duten proiektuei eta erreferentziako araudiari buruzko informazioa aurkituko duzu.

Videos Next Generation Bizkaia

EBko programak

Urte anitzeko finantza-esparruaren bidez gauzatzen diren Europako finantzaketa-programa ugari daude, eta programa horien helburua EBren politikak babestea da. Laguntzak lortzeko, Europako beste kide batzuekin lehiatu eta programa bakoitzaren baldintza espezifikoak bete behar dira. Hona hemen programa horietako batzuk: CEF, Interreg, LIFE, Horizon Europe, Europa Sortzailea, Erasmus+ edo Europa Digitala.

Bizkaiko Foru Aldundia ere lehiatzen da programa horietan, eta hauek dira batera finantzatutako proiektuetako batzuk.

  • 22-ES-TM-SAFEROAD2PORT

    Bilboko itsas porturako errepideko sarbidea eta Bizkaiko beste azpiegitura garrantzitsu batzuekin duen lotura hobetzea.

    • BFAri emandako laguntza: 5.081.033 €.
    • Banaka hartzen du parte.
    • Proiektua egikaritzen.

    Programa: CEF

    Nora joan

  • 23-EU-TG-SCALE

    Errepide-garraioko eta mugikortasuneko zerbitzu adimendunen belaunaldi berri baterako trantsizioa bultzatzea, Europak arlo horretan duen lidergoa ziurtatzeko.

    • BFAri emandako laguntza: 658.150 €.
    • 68 kidek hartzen dute parte.
    • Proiektua egikaritzen.

    Programa: CEF

    Nora joan

  • HENKO NET

    Etxeko zainketa aringarrien arreta soziosanitarioa hobetzeko berrikuntza eta teknologia digitalak.

    • BFAri emandako laguntza: 117.906,11 €.
    • 9 kidek hartzen dute parte.
    • Proiektua egikaritzen.

    Programa: INTERREG Sudoe

    Nora joan

  • Urban Klima 2050

    Trantsizio energetikoa eta klimatikoa bultzatzea, lurraldearen erresilientzia lortzeko.

    • BFAri emandako laguntza: 38.250 €.
    • 23 kidek hartzen dute parte.
    • Proiektua egikaritzen.

    Programa: LIFE

    Nora joan

  • SHAFE

    Politikak eta praktikak hobetzea, ingurune adimendunak, osasungarriak eta adinekoekin lagunkoiak barne hartuko dituen ikuspegia garatuta.

    • BFAri emandako laguntza: 240.762,50 €.
    • 10 kidek hartzen dute parte eta Bizkaiko Foru Aldundiaren da buru.
    • Proiektua amaituta.

    Programa: INTERREG EUROPE

    Nora joan

  • 24-EU-TG-MATIS 2

    Hainbat tuneletako sistemak eta ekipamenduak berritzeko garraio-sistema adimendunak, segurtasuna, kudeaketa eta energia-efizientzia hobetzeko.

    • BFAri emandako laguntza: 2.033.500 €.
    • 10 kidek hartzen dute parte.
    • Proiektua egikaritzen.

    Programa: CEF

    Nora joan

Aktualitatea

Egon zaitez informatuta Europako funtsen arloko ekimen eta laguntza-ildo nagusiei buruz. Gure newsletter-era harpidetuz gero, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako finantzaketari buruzko berriak jasoko dituzu, baita esparru hori hobeto ulertzeko baliabideak, araudia eta eduki baliagarriak ere. Informaziorik ez galtzeko modu erraza da.

Kontsultatu

Iruzurraren aurkako postontzia

Administrazio honi irregulartasunak, iruzurra, ustelkeria, interes-gatazkak edo Europar Batasunetik datozen funtsen kontura finantzatutako proiektuekin edo eragiketekin lotutako beste jardunbide desegoki batzuk eragin ditzaketen gertaeren berri eman beharko balitzaio, horretarako prestatutako kanala dg.union.europea@bizkaia.eus postontzi elektronikora sartzeko erabili ahal izango da.

Postontzi honetan jasotako komunikazioak protokolo anonimo baten bidez erregistratu eta tratatuko dira, salatzaileen eta ikertuen nortasuna babesteko, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.

Irregulartasunik edo iruzur-susmorik antzemanez gero, administrazio honek konpromisoa hartzen du esku hartzen duten erakundeei eta erakunde interesdunei ahalik eta lasterren jakinarazteko: Iruzurraren Aurkako Koordinazio Zerbitzu Nazionala (SNCA), Iruzurraren Aurkako Europako Bulegoa (OLAF), eta, hala badagokio, fiskaltza eta auzitegi eskudunak.  Prozedurak, nolanahi ere, aplikagarri den Erkidegoko, estatuko edo autonomia-erkidegoko araudiak horretarako ezartzen dituen betekizunak eta betebeharrak beteko ditu.