Errenta/Renta 2024

Errenta eta ondarea 2024

Apirilaren 10etik ekainaren 30era

Europar Batasunarekin batera finantzatua Confinanciado por la Unión Europea

Ondarea eta Fortuna Handiak

Errenta-aitorpenaz gainera, baliteke ondare-errenta ere aurkeztu behar izatea. Zure titulartasuneko ondasunen eta eskubideen aitorpena da.

Egoitza elektronikotik sartu ahal izango zara ondarearen aurkezpen-orrira, zeinak 2024ko datu fiskalak baititu sartuta. Datuak kontsultatu, aldatu edo osatu ahal izango dituzu, eta, ondoren, ondare-aitorpena aurkeztu.

Ondarearen aurkezpenera sartu

Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu. Ez badaukazu, bat emango dizugu: Bak gakoa.

Kasu batzuetan, gainera, Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun Zerga aurkeztu beharko duzu.

Ondarea aurkeztu behar duzu, baldin eta

  • Zure ondasunen edo eskubide ekonomikoen balioa 2.000.000 eurotik gorakoa bada.
  • Zergaren aitorpenaren emaitza ordaintzeko bada.

Ondarearen gaineko zerga eta Fortuna Handien gaineko zerga hiru urratsetan

ONDAREAREN AURKEZPENERA SARTU

Egoitza elektronikoan dagoen ondarearen eta fortuna handien aurkezpen-orrira sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu.

Zeure burua identifikatu ondoren, galdetuko dizugu zein orritara sartu nahi duzun:

  • Zure aurkezpenera.
  • Beste pertsona baten aurkezpenera.

Gogoan izan: beste pertsona baten aurkezpen-orrira sartu ahal izateko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.

AITORPENA EGIN

Identifikatu ondoren, ondarearen aurkezpen-orrira sartu ahal izango zara egoitza elektronikoan. Orri horrek 2024ko datu fiskalak ditu.

Datuak osatu, kendu edo aldatzeko aukera izango duzu, bai eta egoki iritzitako dokumentazioa eransteko ere.

Gogoan izan: beste pertsona baten aurkezpen-orrira sartu ahal izateko, haren ordezkaritza-gakoa beharko duzu.

AITORPENA AURKEZTU

Dena zuzen dagoela egiaztatu ondoren, ondare-aitorpena aurkeztu ahal izango duzu, baita, hala badagokio, fortuna handiena ere.

Aitorpena aurkeztu ondoren, egoitza elektronikora sartuz gero, ondorengo beste izapide batzuk egin ditzakezu, hala nola kopia bat deskargatu edo likidazioa kontsultatu.

Zalantzarik baduzu? Hemen dituzu ohikoenak

  • Ondarearen gaineko zergaren aitorpena 2.000.000 euroren edo gehiagoren ondasunak edo eskubideak dituztenek aurkeztu behar dute, bai eta zergaren aitorpenaren emaitzaren arabera ordaindu behar dutenek ere.

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

    Informazio guztia Araudia atalean dago

  • Fortuna Handien gaineko Aldi Baterako Elkartasun zerga aurkeztu behar dute ondare garbia 3.000.000 eurotik gorakoa duten pertsona fisikoek eta zergaren aitorpenaren emaitzaren arabera ordaindu behar dutenek ere, abenduaren 15eko 9/2023 Foru Arauaren 35. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

    Informazio hau zabalkunderako da, eta irakurketa errazera egokituta dago. Beraz, informazioa emateko baino ez da; ez dauka ondore loteslerik.

    Informazio guztia Araudia atalean dago.

  • Aitorpena aurkeztu ondoren, honako hauek egin ahal izango dituzu

    • Aitorpena kontsultatu.
    • Behin-behineko likidazioa kontsultatu.
    • Aitorpen bati dokumentazioa erantsi.
    • Aurkeztu dudan aitorpenean daturen bat aldatu, zuzentze-idazki baten bidez.
    • Informazio-errekerimenduei erantzun, halakorik balego.
    • Errekurtso bat aurkeztu.
    • Helbideratze-kontua aldatu.
    • Ordaintzeko beste modu batzuk aukeratu.

    Informazio gehiago

    Gogoan izan: aurkezpenaren ondoren izapideak egiteko ere, identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu: Bak edo egoitza elektronikoak onartutako bitartekoetako edozein.

Jarri harremanetan gurekin

  • Errenta kanpaina

    Teléfono

    94 608 3000

    Arreta pertsonalizatua

    Aitorpena aurkeztea, zergei buruzko kontsultak, informazio orokorra, zalantzak argitzea, Bak aktibatzeko laguntza, Bak sistemari buruzko kontsultak.

    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

    Arreta automatikoa

    Aitorpena aurkeztea eta izapide errazak.

    Ordutegia: 24/7

  • Gorabehera informatikoak

    Teléfono

    94 608 3566

    Gorabehera informatikoei buruzko kontsultak

    Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 19:00etara

  • Posta elektronikoz

    Idatz iezaguzu herritarrentzako arreta-formularioaren bidez, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.