Farmerfish

Farmer fish erronka – bioekonomia zirkularrari buruzko tailerra

Bizkaiko ikastetxeetan garatzen den lehen hezkuntzako ikasleentzako ingurumen-hezkuntzako programa da. Arrainak eta landareak elkarrekin bizi diren akuario bat zaintzean datza. Ikasleengan beren ingurune naturalaren sentikortasuna, bai eta ingurune horren ekintzarako eta babeserako aukerak ere, ezagutzeko eta baloratzeko aukera emango dieten gaitasunak sustatzen ditu.

Tailerrari buruz

Helburua da ingurumenaren babesarekin eta garapen jasangarriarekin kontzientziatuta dauden pertsonak prestatzea. Farmer Fish erronkan hainbat kontzeptu ikasten dira: elikagaien zikloa, bioekonomia zirkularra, oreka ekologikoa, iraunkortasuna, labore ekologikoak, uraren kudeaketa iraunkorra, etab.

Bizkaiko lehen hezkuntzako (6-12 urte) ikastetxeetako ikasleentzat.

Erronka horrek berekin dakar akuario hori 8 astez ondo maneiatzea eta jarraipena egitea, zentro bakoitzean zer bilakaera duen ikusteko. Erronkaren funtsezko pieza Farmer Fish Kit-a da, ur-gaineko landareak hazten dituen akuario-sistema bat dena, izaki bizidunak (arrainak eta lotutako landaredia) modu jasangarrian nola erlazionatzen diren ikastea errazteko. Eskolek, tailerrak eta erronkak burutzeko, Zubigune Fundazioko langile espezializatuen laguntza dute. http://www.farmerfish.com

Tailerrak doakoak dira, izena emateko hurrenkeraren arabera, eta ikastetxe bakoitzeko kopurua mugatua da.

Erantsitako fitxategiak