Laguntzeko gaude

Laguntza behar al duzu?

Deitu 900 840 977telefonora. 365 egunetan, 24 orduz egunean.

Deitu 900 840 977telefonora. 365 egunetan, 24 orduz egunean.

Arreta zentroak

Ez izan beldurrik behar duzun guztia galdetzeko. Gure elkarrizketa erabat pribatua izango da

Eskaintzen diren zerbitzuak

  • INFORMAZIOA ETA AHOLKULARITZA, 24 ORDU/365 EGUNETAN: Sexu-indarkeriari, legeriari eta sexu-indarkeriarekin lotutako baliabideei buruzko informazioa eta orientazioa.
  • SEXU-INDARKERIAKO EGOEREI BURUZKO SENTSIBILIZAZIOA: Sisteman esku hartzen duten eragileetako profesionalei eta herritarrei zuzendutako sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekintzak.
  • SEXU-INDARKERIA ZAINTZEKO SISTEMA BIZKAIAN: sexu-indarkeria motei, biktimen profilari eta baliabideei buruzko datuak biltzea, gure lurraldean sexu-indarkeriari buruzko erradiografia zehatzagoa lortu ahal izateko.
  • 24 ORDU/365 EGUNEKO LARRIALDIETAN ESKU HARTZEA: Aurrez aurreko arreta, online eta telefono bidezkoa, aurretiko hitzordurik behar izan gabe krisietan, 24 orduz.
  • LAGUNTASUNA: Biktimari laguntza fisikoa ematea beharrezko erakunde edo zerbitzu guztietara (osasun-baliabideak, polizia-bulegoak, epaitegia...) eta/edo prozesuan beharrezkoa den beste edozein baliabidetara.
  • BANAKAKO ARRETA PSIKOLOGIKOA: Krisialdietan laguntzea eta emozioei eustea, lehen esku-hartze psikologikoa eginez, gerora arazo psikologikorik sor ez dadin.
  • AHOLKULARITZA SOZIOJURIDIKOA: Biktimari, senideei eta haien ingurukoei prozedura judizialari, salaketa jartzeko izapideei eta beste gai juridiko batzuei buruzko informazio eta aholkularitza juridikoa ematea.
  • GIZARTE ARRETA: Orientazioa, aholkularitza eta dauden gizarte-baliabideetara bideratzea.
  • GARRAIOA: Doako garraioa, biktimen baliabiderako irisgarritasuna bermatzeko.
  • ALDI BATERAKO BIZITEGI-LAGUNTZA LARRIALDIETAN.

Arreta integraleko zerbitzuak

Sexu-askatasunaren berme integralari buruzko irailaren 6ko 10/2022 Lege Organikoaren 36. artikuluan ezartzen den bezala.

  • 24 orduko krisi-zentroak: arreta psikologikoa, juridikoa eta soziala ematen duten zerbitzuak. Etengabeko arretaren eta premiazko jardunaren irizpideei jarraituz, krisietan laguntza eta babesa emango diete biktimei, senideei eta inguruko pertsonei. Zentro horietan, telefono bidezko eta aurrez aurreko laguntza eta informazioa sartzen dira, eguneko 24 orduetan, urteko egun guztietan.
  • Oneratze integraleko zerbitzuak: suspertze psikologikorako eta laguntza sozial, hezitzaile, laboral eta juridikorako diziplinarteko zerbitzuak, epe luzean biktimen errekuperazio psikologikoan laguntzeko eta aipatutako laguntza-premiei erantzuteko lan egiten dutenak.

Kasu guztietan, zerbitzu horiek eskuratzea doakoa izango da, eta biktimen eta hirugarrenen duintasuna, konfidentzialtasuna eta datu pertsonalen babeserako eskubidea errespetatuko dira.

Zerbitzu horiek modu koordinatuan eta lankidetzan jardungo dute Segurtasun Indar eta Kidegoekin, organo judizial eskudunekin, osasun-zerbitzuekin eta zerbitzu soziosanitarioekin, auzitegiko balorazio-unitateekin eta eremu geografikoko biktimei laguntza juridikoa emateaz arduratzen diren erakundeekin eta, hala badagokio, Delituaren Biktimei Laguntzeko Bulegoekin.

Telefono baliagarriak

  • 016

    Eskatu berehalako laguntza edo kontsultatu zure zalantzak. Entzuten dizugu.

  • 112

    Eskatu berehalako laguntza edo kontsultatu zure zalantzak. Entzuten dizugu.

Harremanetarako