Nola sartu zirriborrora

Errenta eta Ondarea 2025 | Apirilaren 15etik ekainaren 30era

  • Errenta/Renta 2025 - Beti zure alde
  • Europar Batasunak Konfinantzatua

Errenta-aitorpena segurtasunez kontsultatu, aldatu eta aurkezteko, zure nortasuna egiaztatu behar duzu.

Egoitza elektronikora sartuta, zeure zirriborroa izapidetu dezakezu, edo beste pertsona batena, ordezkaritzaren bidez.

Nire zirriborrora sartu

Kanal digitalean errenta-zirriborroa kontsultatzeko eta aitorpena aurkezteko, beharrezkoa da aurretik zeure burua identifikatzea identifikatzeko bitarteko elektroniko baten bidez.

Zirriborrora sartutakoan, menu bat agertzen da erabili nahi duzun identifikazio-bitartekoa aukeratzeko: Bak-a, BakQ-a, ziurtagiri profesionala hodeian edo ziurtagiri digitalak.

Zure identifikazio-bitartekoa aukeratuta eta datuak sartuta, zirriborrora sartuko zara.

Bak-a

Baka identifikazio elektronikorako bitarteko bat da; hura erabiltzea gomendatzen dugu erraz eta arin aktibatzen baita. Gainera, Ogasunarekin egin beharreko edozein izapidetan identifikatzeko balio du.

Bak-ik ez badaukazu, aktibazio-kode bat bidali dizugu etxera, Errenta25 eskutitzean.

Bak-a aktibatu

Baliteke zu kasu honetan egotea

  • Badaukat Bak-a

    Bak-a inoiz erabili baduzu aitorpena aurkezteko edo beste izapide batzuk egiteko, berriro erabil dezakezu Bak-a zeure burua identifikatzeko.

    Gogoan izan: Bak-a zure NANak edo AIZak eta zuk aukeratutako pasahitz batek osatzen dute.

  • Ez dut gogoratzen pasahitza

    Bak-a aktibatu bazenuen baina pasahitza gogoratzen ez baduzu, pasahitz berria eska dezakezu.

    Pasahitz berria SMS bidez bidaliko dizugu Bak-a aktibatu zenuenean adierazi zenuen telefono-zenbakira, edo, bestela, mezu elektroniko batean, Bak-a aktibatu zenuenean adierazi zenuen helbidera.

    Pasahitz berria

  • Ez daukat Bak-ik, baina aktibazio-kodea bai (Errenta25 eskutitzean)

    Bak-a aktibatzeko kodea badakar etxean jaso duzun eskutitzak, horrek esan nahi du ez daukazula Bak-ik. Erraz aktiba dezakezu.

    Beharko dituzu:

    • Telefono mugikorra.
    • Errenta-eskutitzeko Bak-a aktibatzeko kodea.
    • NANa edo AIZa eskura izan, haren iraunaldia galdetuko dizugu eta.

    Bak-a aktibatu

  • Ez daukat aktibazio-koderik

    Aktibazio-kodea errenta-eskutitzean bidaltzen da, apirilean. Eskutitza jaso baduzu, baina aktibazio-koderik ez, horrek esan nahi du badaukazula aktibatuta Bak-a edo BakQ-a.

    Errenta25 eskutitza jaso ez baduzu edo aktibazio-kodea galdu baduzu, Bak-a aktibatzeko kode berria eska dezakezu, eta eskutitz bidez bidaliko dizugu etxera, 2-3 egunen barruan.

Identifikatzeko beste bitarteko batzuk

Lortu informazio gehiago BakQ-ari edo erabil ditzakezun beste identifikazio-bitarteko batzuei buruz.

Ordezkaritza: beste pertsona bat sartzea nire zirriborrora

Nahi baldin baduzu beste pertsona bat sar dadin zure zirriborrora, aitorpena aurkeztu dezan zure ordez edo zure izenean egin ditzan errentaren eta ondarearen izapideak, aukera duzu ordezkaritza-gakoa erabiltzeko. 

Apirilean etxera bidali genizun Errenta25 eskutitzak ordezkaritza-gakoa dakar. Gakoa beste pertsona bati emanez gero (senidea, gestoria, aholkularitza...), pertsona hori errenta-zirriborrora sar daiteke, zirriborroa aldatu eta aurkezpena zure izenean egin.

Seme-alaba adingaberik baduzu, haien zirriborroak kontsultatu ditzakezu. Baina zure ezkontidearen edo izatezko bikotekidearen ordezkaritza-gakoa beharko duzu haren zirriborrora sartzeko edo baterako aitorpena aurkezteko.

Zer da ordezkaritza?

Ordezkaritzak aukera ematen du beste pertsona batek zure izenean jarduteko errentaren eta ondarearen izapide guztietan.

Ordezkaritza-gakoa ez zaie bidaliko adingabeei, ez eta hildakoei ere.

Zer gestio egin daitezke ordezkari gisa?

Pertsona batek, beste bat ordezkatzen duenean haren ordezkaritza-gakoa erabiliz, aukera izango du...

  • Errentaren zirriborrora sartzeko, hura aldatzeko eta aurkezpena egiteko
  • Ondare-aurkezpenera sartzeko eta ondare-aitorpena aurkezteko
  • Ondoren errentaren eta ondarearen edozein izapide egiteko

Baliteke izapide hauetakoren bat egin behar izatea

  • Ordezkaritza-gako berria eskatu

    Errenta25 eskutitza jaso ez baduzu edo ordezkaritza-gako berria, behar baduzu, eska ezazu, eta eskutitz bidez bidaliko dizugu etxera, 2-3 egunen barruan.

    Gako berriak zaharra baliogabetzen du eskaera egiten denetik. Orobat, hurrengo egunean kontsultatu dezakezu gako berria, egoitza elektronikoko zure komunikazio-erretiluan.

  • Ordezkari bati sarbidea kendu

    Zure ordezkaritza-gakoa beste pertsona bati eman badiozu eta errebokatzen baduzu, baliogabetuko duzu zure izenean Errenta eta Ondarea 2025eko izapideetara sartzeko eta zu ordezkatzeko emaniko baimena.

    Ordezkaritza-gakoa errebokatu

  • Ordezkari izateari uko egin

    Errenta eta Ondarea 2025 kanpainan beste pertsona baten ordezkari aritu bazara eta haren ordezkari izateari utzi nahi badiozu, «Ordezkaritzari uko egin» aukera balia dezakezu, «Nik ordezkatzen dut» fitxara sartu eta zeure burua identifikatu ondoren. Ordezkaritzari uko egitea «ekintzen» arteko bat da.

    Ordezkaritzari uko egin

Laguntzarik behar duzu?