Eskualde Garapeneko Europako Funtsa – EGEF

EGEFek aukera emango du Bizkaian, besteak beste, digitalizazio-proiektuak, bizikleta-bideak, baso-suteen prebentzioa eta espezie autoktonoak dituzten mendien birpopulaketa garatzeko, 62 milioi euroko balioarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako inbertsioaren % 40 kofinantzatuz.

Lerratu gehiago erakusteko

Euskadiko EGEF Programa 2021 - 2027

Euskadiko 2021-2027 EGEF Programak Euskal Autonomia Erkidegoaren estrategia jasotzen du, Europar Batasunaren laguntzarekin gizarte-, ekonomia- eta lurralde-kohesioa sustatzeko. Programa honek 2 Helburu Politiko eta 7 Helburu Espezifiko ditu. Bizkaiko Foru Aldundiak bi Helburu Politikoetan parte hartzen du, Helburu Espezifikoetako 4tan sartutako proiektuen bidez. Hain zuzen:

Helburuak

  • 1. Helburu Politikoa. Europa adimentsuagoa, berrikuntzaren, digitalizazioaren, eraldaketa ekonomikoaren eta enpresa txiki eta ertainei emandako laguntzaren bidez.

    1.2. HE. Digitalizazioak herritarrei, enpresei, ikerketa-erakundeei eta administrazio publikoei eskaintzen dizkien abantailak aprobetxatzea. Helburu Espezifiko horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzu publikoak eta administrazio elektronikoa digitalizatzeko jarduerak garatuko ditu. 

    EB lehiakorragoa

  • 2. Helburu Politikoa. Europa ekologikoagoa eta karbonorik gabea, Parisko Akordioa aplikatuko duena eta trantsizio energetikoan, energia berriztagarrietan eta klima-aldaketaren aurkako borrokan inbertituko duena.

    • 2.4. HE. Klima-aldaketara egokitzen laguntzea eta hondamendien arriskua prebenitzea, baita erresilientzia sustatzea ere, ekosistemetan oinarritutako ikuspegiak kontuan hartuta. Aldundiak planteatzen dituen jarduerak baso-suteen prebentzioan oinarrituko dira, klima-aldaketaren ondoriozko arriskuetara egokitzeko. 
    • 2.7. HE. Natura, biodibertsitate eta azpiegitura berdeen babesa eta kontserbazioa areagotzea, baita hiriguneetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea. Helburu espezifiko horren barnean, Bizkaiko mendiak kontserbatzeko eta lehengoratzeko jarduerak sustatuko dira, bertako espezieak berreskuratuz. 
    • 2.8. HE. Hiri-mugikortasun multimodal jasangarria sustatzea, karbono-isuri garbien zero maila duen ekonomia baterako trantsizioaren zati gisa. Aldundiak mugikortasun iraunkorra sustatuko du lurralde osoan, herritarren konektibitatea erraztuko duten bizikleta-bideak garatuz. 

    EB berdeagoa

Finantzaketa-eskaerak

Euskadiko 2021-2027 EGEF Programaren esparruan, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Finantza, Aurrekontu eta ondarearen Zuzendaritza Nagusiak, Funtsak Kudeatzeko Zerbitzuaren bitartez, Bitarteko Erakundea den aldetik, Bizkaiko Lurralde Historikoan eragiketak hautatzeko ardura du.

2021-2027 EGEF funtsak Bizkaian batera finantzatu beharreko eragiketak hautatu eta onartzeko, interes-adierazpenetarako deialdiak egin dira. Hautaketa-metodo hau politika publiko esklusiboen eremu jakin batean (Bizkaiko Foru Aldundiko sailak eta/edo hari atxikitako erakunde eta foru sozietateak) eskumena duten erakunde edo entitate publikoek zuzenean garatutako jardueretarako erabiltzen da.

Erakunde interesdunek finantzaketa-eskaerak egin ahal izango dituzte, eta eragiketak hautatzeko irizpideen arabera ebaluatuko dira. Horretarako, finantzaketa eskatzeko eredua eta eragiketak hautatzeko balorazio-irizpideak ematen dira.

Finantzaketa eskatzeko fitxa bete ondoren, Funtsak Kudeatzeko Zerbitzura bidali beharko da, honako postontzi honen bidez: dg.union.europea@bizkaia.eus.

Proiektuak