Mendiak espezie autoktonoekin birpopulatzea

Euskadiko EGEF Programa 2021 - 2027

Proiektuaren deskribapena

Bizkaia lurraldeko mendiak eraldatzeko prozesuan murgilduta dago, helburu bera duten hainbat ekimenen bidez; baso autoktonoak hartzen duen baso-azalera handitzea, naturagune horien kontserbazioaren eta basogintza-sektorearen jarduera ekonomikoaren garapenaren arteko oreka modu iraunkorrean lortzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntza izango du natura kontserbatzeko eta lehengoratzeko jarduerak garatzeko, 2.7 Helburu Espezifikoaren arabera. Natura, biodibertsitate eta azpiegitura berdeen babesa eta kontserbazioa areagotzea, baita hiriguneetan ere, eta kutsadura mota oro murriztea.

Zehazki, Bizkaiko mendiak basoberritzeko ekintzak egingo dira bertako espezieekin, hala nola, lizarrekin, gereziondoekin, basaranekin, urkiekin, gaztainondoekin, pagoekin eta arantzekin, eta gehienak haritzekin.

Aurrekontuak

  • 8,7 milioi euroko inbertsioa
  • Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren baterako finantzaketa, 3,5 milioi eurokoa

Galeria