Bizikleta-bideak

Euskadiko EGEF Programa 2021 - 2027

Proiektuaren deskribapena

Bizkaiko Foru Aldundiak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntza izango du bizikleta-bideak hedatzeko proiekturako, EAEko 2021-2027 EGEF Programa 2.8 Helburu Espezifikoarekin kofinantzatuz. Hiri-mugikortasun multimodal iraunkorra sustatzea.

Bizkaiak mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin du, eta, horren barruan, 2023an Bizkaiko Bizikleta Bideen 2023-2035 Lurralde Plan Sektorial berria onartu da, bizikleta bideen 200 kilometro berri baino gehiago eraikitzea aurreikusten duena.

Bizikleta-azpiegiturak garatzea eta bizikleta garraiobide gisa sustatzea garraioko, mugikortasuneko eta lurralde-antolamenduko politiken beharrezko aldaketaren parte da. Horrela, planak bizikleta eguneroko joan-etorrietan ohiko konponbide bihurtzea du helburu.

Planak lurralde osoan bizikleten irisgarritasuna hobetzeko sare bat garatzea jasotzen du, landa-eremuen eta hiriguneen arteko lotura fisiko sendoagoa eta estuagoa izango duena. Bizikletentzako bideek 265,5 kilometro izango dituzte, zazpi ibilbide handitan banatuta: Nerbioi-Ibaizabal-Arratia-Durangaldea, Txorierri-Mungialdea, Eskuinaldea-Uribe Kosta, Ezkerralde-Meatzaldea-Enkarterri, Urdaibai, Artibai eta Bilbo. Zifra horrek esan nahi du 2023ra arte zeuden 162 kilometroak bikoiztu egiten direla. Horiek diseinatzerakoan, kontuan hartu da udal-bideen arteko lotura erraztea eta erabiltzaileak garraio publikoko sarera eta lantokietara, ikasketetara edo aisialdira hurbiltzea. Bizikleten erabilera erraztuko duten beste neurri batzuk ere jarriko dira martxan, hala nola, bizikletentzako aparkaleku seguruak edo erabilera partekatuko sistemak. Sare osoaren herena Aldundiak kudeatuko du, eta udalak arduratuko dira gainerakoez.

Aurrekontuak

  • 28 milioi euroko inbertsioa
  • Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren baterako finantzaketa, 11 milioi eurokoa

Galeria