Lidergorako ikastaroa, Zahartzea bizitzea da: Zahartzearen boterea askatzen 2026

  • Noiz

    2026/05/13(e)tik 2026/05/15(e)ra

Bilbao

Ikastaro honen helburua da lidergo gaitasunak indartzea eta OMEren Europako hurrengo estrategia ezartzen laguntzea: «Zahartzea bizitzea da» (2026-2030). Estrategia honako lau ekintza-arlo hauetara bideratuta dago: bizitza osoan zehar osasunaren aldeko prebentzioa, modu osasuntsuan zahartzeko inguruak sortzea, arreta sistemak eraldatzea, eta adinkeriari aurre egitea.

Ikastaroa lankidetzan garatu eta antolatu dute OMEren Europako Eskualde Bulegoak, Bizkaiko Foru Aldundiko Nagusi Intelligence Centrek eta OME/Europako Osasun Sistemen Sailak. Aurrez aurre eta ingelesez izango da, eta gehienez eskualdeko berrogei parte-hartzaile egongo dira.

Izen-ematea.

Xehetasunak: Lidergorako ikastaroa, Zahartzea bizitzea da: Zahartzearen boterea askatzen 2026

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa.
  • Titulazioa: parte-hartze ziurtagiria emango da.
  • Eskabideak jasotzeko epemuga: 2026ko otsailaren 16a.
  • Nori zuzenduta dago: Ikastaroa zuzenduta dago zahartze osasuntsuko politikak eta programak garatzeaz edo ezartzeaz eta iraupen luzeko zaintzez arduratzen diren profesionalei. Beraz, honako sektore hauetako langileei zuzenduta dago, besteak beste: osasuna, gizarte laguntza, etxebizitza, garraioa, hiri-plangintza, hezkuntza, komunikazioa, osasun digitala eta teknologia.

Kokalekua

Ercilla Kalea, 24, Abando, 48011 Bilbo, Bizkaia. Ercilla Kalea, 24, Abando, 48011 Bilbo, Bizkaia

  • Noiz

    2026/05/13(e)tik 2026/05/15(e)ra

Eta gainera