Study Tour: Zahartze > digitala

  • Noiz

    2025/06/25

  • Ordua

    09:30

Bilbao

Joan den abenduan egindako lehenengo Study Tour/Elkarlan Biraren arrakasta ikusita eta, noski, zuen parte-hartzeari esker, beste topaketa bat antolatu dugu. Formatu dinamikoa eta parte-hartzailea izango da, eragileen arteko lankidetza sustatzeko, betiere biztanleriaren zahartzearen erronkan arreta jarrita

Datorren ekainaren 25ean, 09:30ean, hasiko da 2º Study Tour delakoa. GAIA lankide izanda antolatu dugu eta, gainera, sektore teknologikoan erreferentziazko 2 erakundek ere parte hartu dute: NTT Data eta Vicomtech.

Study Tour honen helburua zahartzea sektore digitalera hurbiltzea eta NTT Dataren eta Vicomtechen lan-ildoetarako sarbidea erraztea izango da, baita beren erakundeetatik lantzen ari diren eta jorratu nahi dituzten erronkak ezagutzea ere. Gainera, Zorrotzaurreko Vicomtech instalazio berriak ezagutzeko aukera izango dugu.

Amaitzeko, planteatutako erronketara bideratutako proposamen berritzaileak bilatuko ditugu, sinergia eta lankidetza posibleak identifikatzeko.

Zuen zain egongo gara gure Study Tour 2025 abiarazteko. Eman izena!!

Gorde data!!

QR Study Tour 2025

Xehetasunak: Study Tour: Zahartze > digitala

Oharrak

  • Izena emateko epearen itxiera: asteazkenean, ekainaren 24an, 13:00etan.
  • Nori dago zuzenduta: teknologiaren arloan lan egiten duten pertsona, start-up, enpresa eta erakundeei, zehazki, zahartzaroan edota bietan jarduten dutenei, arlo horietan aplikagarriak diren ezagutza, metodo, garapen edo teknologiekin, betiere lankidetzan aritzeko prest daudenei.

Kokalekua

Uribitarte Kalea, 6, Paseo Uribitarte, 3, 48001 Bilbao, Biscay. Uribitarte Kalea, 6, Paseo Uribitarte, 3, 48001 Bilbao, Biscay

Hizlariak

Hitzaldien bideoak

  • Noiz

    2025/06/25

  • Ordua

    09:30

Eta gainera