Bizkaia, adin guztietarako lurraldea

  • Noiz

    2026/06/04

  • Ordua

    9:30 - 12:30

Uribe Kosta

GEHIENEKO LAGUN-KOPURUA GAINDITUA

Zahartzaroak markatutako eraldaketa demografikoari egin behar dio aurre Bizkaiak. Aldaketa horrek gizarte gisa eragiten gaitu: gaur egun, bizitzaren askotariko etapetan bizi-kalitatea bermatzeko, funtsezkoa da adinarekin lagunkoiak diren inguruneak eraikitzea, nagusi nahiz gazteak kontuan hartuta.

Testuinguru horretan, ardatz estrategikotzat jotzen da adeitasuna, eta horren bidez lotzen dira nazioarteko ekimenak —OMErenak, esaterako—, Euskadi Lagunkoia programa eta “Bizkaia, adin guztietarako lurraldea” programa, zeina tokian-tokian bat egin eta aurrera egiten duen eredua baita, lurralde inklusiboaren ikuspegi partekatua lortzea xede.

Hamar urteko ibilbidea egin ondoren eta udalerriei laguntzeko programaren bitartez, adeitasunaren egoerari buruzko txostena aurkeztu du Bizkaiak, non aurrerapenak, ikasketak eta erronkak jaso baitira. Partekatzeko eta, bereziki, prozesu honetako ahots protagonista nagusiak entzuteko tokia izango da jardunaldia.

Programa

Programara sartzeko esteka.

Xehetasunak: Bizkaia, adin guztietarako lurraldea

Informazioa

Ordutegia

  • 09:30 Bertaratutakoen harrera
  • 09:45 Erakundeen ongietorria

    Naiara Artaza. NICeko Bizi-luzetasunaren eta Erronka Demografikoaren zuzendari nagusia. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila

  • 10:00 Hitzaldi aditua: "Zahartzearekin lagunkoiak diren hiri eta komunitateen OMEren sarea eta programa"

    Yongjie Yon. Zahartze osasuntsuaren arduradun teknikoa, OMEren Europako bulegoa.

  • 10:30 "Bizkaia, adin guztietarako lurraldea" programaren txostenaren aurkezpena

    Joan Barrubes Sol. Antares & Evidenze Health Consulting enpresako bazkidea

  • 11:00 Kafea
  • 11:30 Mahai-ingurua
    • Aitor Urrutia. Bizkaiko zahartze aktiboko eta adeitasuneko politiketan aditua eta ikerlaria. Deustuko Unibertsitatea.
    • Agustín Martínez-Molina. Ikasketa-koordinatzailea, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutua (IMSERSO).
    • Marta Moreno. Eusko Jaurlaritzako Euskadi Lagunkoia Berria proiektuko teknikaria.
    • Maite Zabala. Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko Adeitasuna eta parte-hartzea sustatzeko lantaldearen arduraduna.
  • 12:30 Jardunaldiaren amaiera eta koktela.

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa.
  • Ekitaldi-mota: Irekia.
  • Izena emateko epemuga: 2026ko ekainaren 3a, 23:00etan.

Kokalekua

Aita Gotzon <span lang="eu">Kalea</span>, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.. Aita Gotzon <span lang="eu">Kalea</span>, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia.

  • Noiz

    2026/06/04

  • Ordua

    9:30 - 12:30

Eta gainera