Adina, etiketarik gabe: adinkeria erakundeetan, tratuan eta begiradan

  • Noiz

    2026/11/12

  • Ordua

    9:00 - 13:50

Uribe Kosta

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko Bizi-luzetasunaren eta Erronka Demografikoaren zuzendaritza nagusiak antolatu du adinkeriari buruzko jardunaldia, zeina edozein arlo eta gaitasuneko profesionalei, eta orokorrean herritar guztiei zuzenduta dagoen. Jardunaldian, Bizkaiko adinkeriari buruzko monografia bat aurkeztuko da, eta, horrekin batera, prestakuntzarako eta parte hartzeko jarduerak egingo dira, bereizkeria-mota hori ulertu, identifikatu eta prebenitzeko.

Adinkeria adinean oinarritzen den diskriminazio-mota da, eta estereotipoen, aurreiritzien eta diskriminazio-ekintzen bidez adierazten da. Erakundeen funtzionamenduan, pertsona arteko harremanetan eta norberak bere adina eta zahartze-prozesua hautematen duen moduan adieraz daiteke. Nahiz eta inor konturatu gabe gertatu edo normalizatu egin daitekeen, bere ondorioek eragina izan dezakete bizitza pertsonaleko eta sozialeko zenbait arlotan, hala nola parte-hartze sozialean, ongizatean, osasunean eta eskubideen erabileran.

Jardunaldia hasteko adinkeria deskribatuko da. Hala, ezagutu ahal izango dugu zer den, nola funtzionatzen duen, non erakusten den eta zein ondorio dituen. Marko horretatik abiatuta, NICek Bizi-luzetasunaren eta iraupen luzeko zainketen behatokiaren (BZB) esparruan egindako monografia baten emaitzak aurkeztuko dira. Behatoki horrek adinkeriaren analisi kontzeptuala eta Bizkaian duen eraginari eta gertakariei buruzko datuak konbinatzen ditu.

Datu nabarmenen artean dago 50 urtetik gorako bost pertsonatik batek (Bizkaian 100.000 pertsona baino gehiagok) sentitu dutela euren adinagatik baztertu dituztela, eta hamar pertsonatik zazpik sentitzen dutela adinekoak ez direla kontuan hartzen gizartean.

Ondoren, adituek aztertuko dute nola ematen den adinkeria zenbait mailatan —erakundeetan, pertsona arteko erlazioetan eta norberak bere buruarekiko jarreran— eta hausnartuko dute horiek pertsonengan eta gizartean zer-nolako eragina duten. Hausnarketa horren ostean bigarren atal praktiko eta parte-hartzaile bat egingo da, eta helburu izango du egoera zehatzetan adinkeria identifikatzea eta hura prebenitzeko moduak aztertzea.

Adinkeria da ala ez? dinamikaren bitartez, bertaratutakoek eguneroko egoeretan estereotipoak, aurreiritziak eta diskriminazio-praktikak identifikatzeko duten gaitasuna erakutsiko dute, baita kaltegabeak edo asmo onekoak diruditen egoeretan ere. Ariketa horren ostean, tailer bat egingo da arlo ezberdinetatik datozen sei eta zortzi pertsona arteko mahaietan.

Taldeak benetako egoeretan oinarritutako kasu praktikoetatik abiatuko dira aztertzeko adinkeria nola ematen den, zer ondorio dituen eta zer faktorek laguntzen duten hura iraunarazten. Helburua adinkeria identifikatzeaz harago joatea izango da, eta bizitza sozialeko zenbait esparrutan hura prebenitzeko eta horren aurka egiteko neurri zehatzak proposatuko dira.

Jardunaldiari amaiera emateko, tailerrean sortutako hausnarketak eta proposamenak nazioarteko ebidentzian oinarritutako estrategia eta neurriekin lotuko dira, adinkeria murrizteko eta adin guztietako pertsonak barne hartzen eta errespetatzen dituen gizarte baterantz aurrera egiteko.

Programa

Programara sartzeko esteka.

Xehetasunak: Adina, etiketarik gabe: adinkeria erakundeetan, tratuan eta begiradan

Informazioa

Ordutegia

  • 09:00-09:15 Ongietorria.

    NAIARA ARTAZA, NIC

  • 09:15-09:40 Hitzaldi nagusia. Zer da adinkeria: kontzeptua, dimentsioak, mailak eta ondorio nagusiak.

    VÂNIA DE LA FUENTE-NÚÑEZ (ONLINE)

  • 09:40-10:10 Bizkaia zifratan. Bizi-luzetasunaren eta Zainketen Behatokiaren monografiaren aurkezpena: Bizkaiko egoera eta datu nagusiak.

    BIZI-LUZETASUNAREN ETA ZAINKETEN BEHATOKIA · SIIS

  • 10:10-10:40 KAFE-ATSEDENALDIA
  • 110:40-11:30 Adituen arteko solasaldia. Nola gertatzen den adinkeria maila bakoitzean eta zer egin daitekeen. Txanda gurutzatua eta publikoaren galderak.
    • Adinkeria instituzionala: nola diskrimina dezakeen arau, politika edo zerbitzu batek adinagatik, nahi gabe.

      ALBERTO INFANTE, HELPAGE ESPAINIA

    • Pertsonen arteko adinkeria: nola adierazten den tratuan eta eguneroko hizkeran.

      VÍCTOR CARRAMIÑANA, BBK FUNDAZIOA

    • Norberak bere buruari ezarritako adinkeria: nola barneratzen diren estereotipoak eta zer ondorio dituzten.

      ELENA DEL BARRIO, MATIA INSTITUTUA

    MODERATZAILEA: MARIAN GARRIKABEITIA, SILVER FILM FESTIVAL

  • 11:30-12:00 Dinamika: adinkeria ala ez? Eguneroko egoerak baloratzea koloretako txartelekin.

    PUBLIKOA ETA MAHAIKO HIZLARIAK · DINAMIZATZAILEA: MARIAN GARRIKABEITIA

  • 12:00-13:20 Tailerra: adinkeria norberaren ingurunean identifikatzea. Kasuen azterketa profil desberdinak nahasten dituzten mahaietan, eta neurri bat proposatzea mahai bakoitzeko.

    DINAMIZATZAILEA: SIIS

  • 13:20-13:50 Zer daramagu? Adinkeriari aurre egiteko estrategiak eta itxiera. Mahaien proposamenak, MOEren arabera ebidentzia gehien duten estrategiak eta Adinkeriari buruzko Mundu Txostenaren gomendioak.

    SIIS ETA MAHAIETAKO BOZERAMAILEAK

Oharrak

  • Plaza-kopurua: 60 pertsona.
  • Hizkuntzak: euskara eta gaztelania. Tailerra gaztelaniaz egingo da.
  • Azken eguna: 2026-11-11.
  • Nori zuzenduta dago: Jardunaldian parte hartu ahal izango dute edozein arlotatik eta gaitasunetatik datozen profesionalek, baita herritar guztiek ere.

Kokalekua

Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. <span lang="es">Planta</span> 4. Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. <span lang="es">Planta</span> 4

  • Noiz

    2026/11/12

  • Ordua

    9:00 - 13:50

Eta gainera