Egoitza-zentroetako arreta pertsonalizatzea

  • Noiz

    2026/10/27

  • Ordua

    9:00 - 13:30

Uribe Kosta

Uribeko eskualdeko erreferentzia-zentroak (EEZ) «Egoitza-zentroetako arreta pertsonalizatzea» ikastaroa antolatu du. Prestakuntza hori lau prestakuntza-saiotan banatuko da, eta eskualdeko adineko pertsonentzako egoitzei zuzenduta dago.

Jardunaldi horietan, arreta pertsonalizatzeko eredua garatzen lagunduko duten tresnak eta metodologia landuko dira. Horrez gain, prestakuntza-saioetan zehar, egoitza-zentroetan dauden beharrak eta jardunbide egokiak jasoko dira, eta koordinazio soziosanitarioa ere jorratuko da, beharrezkoa baita egoitza-zentroetan bizi diren pertsonen zaintzaren jarraitutasuna bermatzeko.

Prestakuntza teorikoa eta praktikoa, egoitzetan lan egiten duten profesionalei zuzenduta

Lehenengo saioa urriaren 27an egingo da, Urdulizko NICen egoitzan. Bertan, inguruko egoitza-zentroetan arreta pertsonalizatzeko proiektua aurkeztuko da, eta prestakuntza-proiektuaren nondik norakoak azalduko dira. Saio horretan, parte hartzen duten zentroek ekainetik aurrera egindako autodiagnostikoen emaitzak azalduko dira. Halaber, hurrengo saioetarako lan-proposamena aurkeztuko da.

Bigarren saioa azaroaren 3an egingo da, eta zaintzak pertsonalizatzeko eredu berriak dituen tresnak landuko dira. Jardunaldi horretan eduki teoriko eta praktikoak landuko dira taldeka, eta, ondoren, beste guztiekin partekatuko dira. Helburua da egoitzek beren eguneroko lanean izandako esperientzia eta jardunbide egokiak partekatzeko espazioa izatea.

Hirugarren saioan, azaroaren 10ean, adineko pertsonen egoitzetako Arreta eta bizitza pertsonalizatuko plana landuko da. Eduki teoriko eta praktikoak landuko dira taldeka, eta, ondoren, beste guztiekin partekatuko dira.

Azken saioan, azaroaren 17an, Erabakiak eta zaintzak aurretiaz planifikatzea eta koordinazio soziosanitarioa landuko dira.

Saio horietan parte hartzeko, egoitza-zentroak aldez aurretik eman behar du izena.

Xehetasunak: Egoitza-zentroetako arreta pertsonalizatzea

Informazioa

Ordutegia

Urriak 27 – 1. saioa

Ordua: 9:00-11:30

  • 9:00: Parte hartzaileei ongia etorria ematea eta aurkezpena egitea
  • 09:30 - 11:00: Prestakuntza-edukia
  • 11:00 - 11:30: Zalantzak eta galderak
Azaroak 3 – 2. saioa:

Ordua: 9:00-14:00

  • 9:00: Parte hartzaileei ongia etorria ematea eta aurkezpena egitea
  • 9:30 - 11:00: Edukiaren lehenengo zatia
  • 11:00 - 11:30: Atsedena
  • 11:30 - 13:30: Edukiaren bigarren zatia
  • 13:30 - 14:00: Zalantzak eta galderak
Azaroak 10 – 3. saioa:

Ordua: 9:00-13:30

  • 9:00: Parte hartzaileei ongia etorria ematea eta aurkezpena egitea
  • 9:30 - 11:00: Edukiaren lehenengo zatia
  • 11:00 - 11:30: Atsedena
  • 11:30 - 13:00: Edukiaren bigarren zatia
  • 13:00 - 13:30: Zalantzak eta galderak
Azaroak 17 – 4. saioa:

Ordua: 9:00-13:30

  • 9:00: Parte hartzaileei ongia etorria ematea eta aurkezpena egitea
  • 9:30 - 11:00: Edukiaren lehenengo zatia
  • 11:00 - 11:30: Atsedena
  • 11:30 - 13:00: Edukiaren bigarren zatia
  • 13:00 - 13:30: Zalantzak eta galderak

Oharrak

  • Formatua: Aurrez aurrekoa.
  • Izena emateko epemuga: 2026-09-30.
  • Nori zuzenduta dago: Egoitzetako diziplina anitzetako talde profesionalei.

Kokalekua

Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. <span lang="es">Planta</span> 4. Aita Gotzon Kalea, 37, 48610 Urduliz, Bizkaia. <span lang="es">Planta</span> 4

  • Noiz

    2026/10/27

  • Ordua

    9:00 - 13:30

Eta gainera