Pilar Arnaitz

Pilar Arnaitz

Barrikuntza sukaldaria eta etorkizun amestuen jostuna.

Gaurko erabakiek, biharko mundua josten dute: Aukeratu zure etorkizuna

#Reflections

2073ko apirilak 25

Gaur nire urtebetetzea da. Gorputz osoan kilikliak sentiduz esnatzen naz. Badira bi urte jantzi exomuskularra erabiltzen dodala lo egiteko be. Mono estu bat da, zuntz nanoskopiko adimentsuek zeharkatzen dabena, eta mende bateko nire gorputz hondatuari mugikortasuna emoten deutsana. Badakit erabagi horrek hankaz gora jarri ebala nire muskulu-masari eusteko asmoa, baina nire adineko beste persona batzuk aspaldi hasi ziran horretan, eta, halanda guztiz be, euren autonomiari eutsi eutsen. Dana dala, hondino ez jat gustetan biziteko horren menpe egotearen idea.

Erakutsi informazio gehiago