Naizu Mauleon

Naizu Mauleon

naizuart

Ilustratzailea eta 2d animatzailea, bere denbora librea irakurtzen, gantxiloa egiten, marrazten edo te katilu batekin bideo-jokoetan jokatzen pasatzen du, andere bat bezala.

Zientzia edo fikzioa?

#Pure tech

Zalantzarik gabe, pelikula bati edo telesail bati begira egunerokotasunetik irtetea existitzen den plazer handienetako bat da. Baina mood-ean sarturik egon behar da. Komedia erromantiko bat ikusteko asmoz bazaude, badakizu negar eta barre egingo duzula neurri berean. Beldurrezko film bat ikustean, badakizu salto pare bat emango duzula. Drama baten kasuan, zinemako argiak piztean begiak malkoz beterik egongo direla ere argi dago. Zientzia-fikziozko pelikula bat ikustera zoazenean, ordea, ez zaude oso ziur zer gertatuko den, izan ere, batzuetan, nahiz eta “fikzioaren” zatia oso gustuko izan, “zientziaren” zatia arraroa edo “aldrebesa” irudituko zaizu agian. DBHko fisikako klasean al nago berriz?

Erakutsi informazio gehiago