Nahia Iglesias

Nahia Iglesias

marrabila

Ilustratzailea eta tatuatzailea, esperimentazio plastikoa eta teknika digitalak uztartzen dituena, kolore eztanda batekin.

STEAM ikuspegitik eraikitako kultura

#Reflections

Bizi garen mundu hau ez da gelditzen. Badirudi denbora eskuetatik joaten ari zaigula eta kultura, presa horretan harrapatuta, itxuragabetzen ari da. Informazioaren eta teknologiaren bizkortasunak markatzen dituzten gaur egungo erritmoek gure inguruarekin eta beste pertsonekin erlazionatzeko era aldatu dute guztiz. Teknologiak zabalpena egiteko eta sortzeko tresna berriak eskaintzen dizkigu, zalantzarik gabe, eta eduki kulturalen kontsumoa bizkortu eta gure arteko harremanak birtualizatu ditu. Partekatutako esperientzien sakontasunak lehengoenak baino txikiagoa dirudi orain, kulturarekin modu jatorragoan lotzen gintuzten eta.

Erakutsi informazio gehiago