Iñigo Galzacorta

Iñigo Galzacorta

Doktorea Filosofian eta irakaslea UPV/EHUko Filosofia Departamentuan. GAIT disziplina anitzeko ikerketa-taldeko kidea.

Sarearen gizartetik labirinto digitalera: algoritmoak, burbuilak eta arretaren merkatuak

#Soul tech

90. hamarkadan gazteak izan ginenok oraindik gogoan dugu Interneten tupusteko gorakadak izan zuen harrera sutsua. Bat-batean, askatasun espazio berri bat ireki zen gure begien aurrean: informazioa modu horizontal eta globalean isurtzeko lurralde digital bat, garai hartan esfera publikoa osatzen zuten bitartekoak kontrolatzen zituzten talde boteretsu handien bitartekaritza eta zentsuratik urrun zegoena. Goizetik gauera norabide bakarreko komunikazioaren horman arrakala bat zabaldu zela ematen zuen: The Well bezalako foroek, Geocities eta etxean egindako antzeko orrialdeek, edo Wikipedia bezalako elkarlaneko proiektuek ezagutza eta eztabaida publikoa libre eta hierarkiarik gabe ahalbidetuko zuen «sare-gizarte» baten promesa irudikatzen zuten, iraganeko egitura bertikalak desafiatuko zituzten elkarlanerako eta informazioa trukatzeko sareak ehunduz.

Erakutsi informazio gehiago