Esther Villar Rodríguez

Esther Villar Rodríguez

Informatika-ingeniaria izateaz gain, teknologia kuantikoen taldeko liderra da Tecnalia Research & Innovationen.

Linkedin Esther Villar Rodríguez

Alferretik ikastunera, sustraietatik (STEM) loreetara (STEAM)

#Soul tech

Olentzerori esker, 2022ko abenduaren 25ean TABÚ jolasean aritu ginen. Erlojuaren tiki-takaren presioarekin, “zientzialari” hitza idatzirik zuen txartela altxatu nuen. Berarekin zetozen tabu hitzak “asmakuntza, zientzia, esperimentu eta laborategi” ziren. Ez da erraza izango, pentsatu nuen. TIK-TAK. — Mantala, ikasketak — TIK-TAK. — Gizon zaharra, bizarra, ongi orraztu gabeko ilea — Erantzuna bete-betean eman zuen: Zientzialaria! Nahiz eta puntu bat lortu genuen, biok galdu genuen jokoa momentu horretan.

Zientzialariaren definizio hau, izan ere, 1957an bigarren mailako hezkuntzako ikasle batek emandako definizioa da (Mead y Metraux, 1957).

Erakutsi informazio gehiago