INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA
Erailketak
-
Barakaldo, 2026ko irailaren 4a (1 erailketa)
Gertaerak:
48 urteko gizon bat erail zuten Barakaldon, sabelaldean eskopeta-tiro batzuk jaso ondoren.
Gertaeraren unean biktimarekin harreman sentimentala zuen emakume baten bikotekide ohia da hilketaren egilea.
Hasiera batean, osasun-langileek artatu zuten biktima, eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten. Han hil zen, zaurien ondorioz.
Egilea ere 48 urtekoa da, eta ibilgailu batean ihes egin zuen. Ertzaintzak Amurrion (Araba) aurkitu eta atxilotu zuen.
Poliziaren esku-hartzean, ustez gertatutakoarekin lotura zuen eskopeta bat aurkitu eta atzeman zen.
Ondoren, egilea espetxeratzeko agindua eman zen.Zigorra:
Ez da epaiketarik egin.
Erantzun soziala:
Ez dakigu deialdi publikorik egin zen gertakariak gaitzesteko edo kondenatzeko.
Epaia:
Ez da epaiketarik egin.
-
Barakaldo. 2025eko abenduaren 21a (1 erailketa)
Gertaerak:
54 urteko emakume bat hilda aurkitzen dute etxeko komunean, hil egin dutela adierazten duten zantzuekin. Poliziak, ikerketa batzuk egin ondoren, biktimaren lankide bat atxilotzen du, 27 urtekoa. Biek parte hartu zuten enpresako Gabonetako afarian. Biktima asfixiaturik hil zen. Ustezko hiltzaileak egun bat geroago entregatzen dio bere burua poliziari. Ustezko giza hilketa eta sexu-eraso delituak leporatzen zaizkio
Erantzun soziala:
Barakaldoko Udalak hilketa gaitzesteko kontzentrazio baterako deia egiten du abenduaren 23rako, 12:00etan, Herriko Plazan, "No a la violencia contra las mujeres. Emakumeen aurkako indarkeriari ez” lelopean. Arratsaldean, Argitan kolektiboak ere kondena-kontzentrazioetarako deia egiten du Barakaldon.
Protesta-elkarretaratzeetarako deia egiten da Euskadiko hainbat herritan.
-
Bilbao. 2025eko maiatzaren 30a (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil zuen Bilbon, emaztea zauritu zuen eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Gizon batek arma zuriz egin zion eraso bere emazteari 2025eko maiatzaren 30eko goizaldean, ostiralarekin, biak beren etxean zeudela. Emakumeak ihes egitea lortu ondoren, bere alaba aitarekin etxean bakarrik zegoela ohartarazi zuen.
Polizia-agenteak etxe horretara joan ziren eta bi gorpu aurkitu zituzten. 13 urteko alabarena, aitak erail zuena, eta gizonezkoarena, bere buruaz beste egin zuena.
Emakumea ospitale batera eraman zuten, lesioak sendatu ziezazkioten.
Zigorra:
Ez da epaiketarik egongo.
Erantzun soziala:
Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu zen, gaitzespen-komunikatu bat idatzi eta 12:00etan udaletxearen aurrean elkarretaratze baterako deia egin zuen.
Arratsaldean, "Erantzunik gabeko erasorik ez" lelopean, Rekalde Zutitzen kolektibo feministak 19:30ean auzoko plazan kondena-elkarretaratze bat egiteko deia zabaldu zuen, eta 500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.
Epaia:
Ez da epaiketarik egongo.
-
Barakaldo. 2025eko urtarrilaren 3a (1 erailketa)
Gertaerak:
2025eko urtarrilaren 3an, ostirala, 84 urteko emakume bat kolpeka erail zuten bere etxean. Semea da susmagarri nagusia, eta berehala atxilotu zuen Ertzaintzak.
Emakumearen erailketa jakin aurretik oihuak eta kolpeak entzun ziren pisuan. Atxilotzean jakin zen ustezko erasotzaileak aurrekariak dituela indarkeria matxistagatik.
Zigorra:
Oraindik ez da epaiketarik izan.
Erantzun soziala:
Gertuen zeuden erakundeek, Udalak eta Aldundiak, erailketa gaitzetsi zuten.Urtarrilaren 4an, larunbata, Barakaldoko Udalak deialdia egin zuen arratsaldean Herriko Plazan elkartzeko emakumearen erailketa gaitzesteko. Bertan, dezenaka lagun bildu ziren.
Bestalde, Argitan kolektiboak urtarrilaren 7an Barakaldoko Bide Onera plazan 18:30etan elkartzera deitu zuen.
Epaia:
Oraindik ez da epaiketarik izan.
-
Etxebarri. 2007ko abenduaren 13a (1 erailketa)
Gertaerak:
21 urteko gizon bat bere amonak hazi zuen. 2007ko abenduaren 13an, emakumea arropa zabaltzen ari zela, gizonak sastada bat eman zion bizkarrean, eta horrek berehalako heriotza eragin zion. Ondoren, egileak berak polizia-zerbitzuekin harremanetan jarri zen gertatutakoa jakinarazteko.
Ebazpen judizialean adierazi zenez, gertaerak jazotzean, delituaren egileak gaitasun kognitibo eta borondatezkoak murriztuta zituen, garapen-nahasmendu baten eta izaera arineko desgaitasun intelektual baten ondorioz.
Zigorra:
Zortzi urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, azpikeriadun erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, buru nahasmenduaren salbuesle osatugabea eta egindako arau-haustea poliziari aitortzearen aringarria izanda, honako zigor honekin: ZORTZI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza bereziko zigor osagarria. Halaber, akusatuak jasaten dituen gaitzetarako egokia den zentro psikiatriko batean sartzea ezarri da segurtasun neurri gisa, zortzi urteko gehieneko aldian. Prozesuko kostuak ordaindu ere egin beharko du.
Epai osoa: Etxebarri. 2007ko abenduaren 13a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2022ko abenduaren 27a (1 erailketa)
Gertaerak:
Abenduaren 28an, goizeko 9:00ak aldera, 44 urteko gizon batek poliziari jakinarazi zion bere bikotekidea erahil zuela. Gertakariak aurreko gauean izan ziren, biek kudeatzen zuten Bilboko establezimendu batean.
Gertakarien ondoren, gizonak lekua utzi eta bere etxebizitzara joan zen. Hurrengo goizean, gertatutakoa jakinarazi zion udaltzaingoari.
Gizonak emakumearen aurka erabilitako indarkeriari lotutako aurrekariak zeuden jasota. Gainera, aurretik ere erasoak gertatu ziren, eta horietako batzuek arreta medikoa behar izatea eragin zuten. Gertakari hauen aurreko hilabetean, emakumea ospitalean ingresatu behar izan zuten jasandako eraso baten ondorioz.
Zigorra:
22 urteko espetxe-zigorra, hilketa delituagatik, bi urteko espetxe-zigorra, ohiko tratu txarren delituagatik, bost urteko zaintzapeko askatasuna, espetxe-zigorra bete ondoren, prozeduraren kostuak ordaintzeko betebeharra, hildako emakumearen alabari 90.000 euroko kalte-ordaina ematea.
Erantzun soziala:
Abenduaren 29an, udalbatzak kontzentrazio isila deitu zuen udaletxeko eskalinatetan. Bertan, udal ordezkariez gain, Aldundiaren ordezkariek, Emakundeko zuzendariak, Boliviako kontsulak eta Boliviako komunitateko kideen ordezkaritza zabalak parte hartu zuten.
Bilboko Udalak Lionel BTren aurkako akusazio partikular gisa jardungo du.
Arratsaldean, mugimendu feministak manifestazio bat deitu zuen, Mariaren Bihotza plazatik abiatu zena, eta 300 pertsonak baino gehiagok parte hartu zuten.
Epaia:
Gizona 22 urteko espetxe-zigorrera eta erabateko desgaitasun-zigorrera kondenatu zuten, hilketa delituagatik. Delitu horretan, ankertasuna eta alebosiaren inguruabarrak aitortu ziren, eta ahaidetasunaren nahiz generoagatiko diskriminazioaren astungarriak aplikatu ziren.
Halaber, bi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, emakumeen aurkako indarkeriaren esparruan egindako ohiko tratu txarren delituagatik. Zigor horrekin batera, sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere ezarri zitzaion.
Era berean, espetxe-zigorra bete ondoren bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri zioten.
Bestalde, prozeduraren kostuak ordaintzera eta hildako emakumearen alabari 90.000 euroko kalte-ordaina ematera kondenatu zuten.
Epai osoa: Bilbao. 2022ko abenduaren 27a [epaian agertzen diren izenak asmatutakoak dira].
-
Barakaldo. 2022ko apirilaren 26a (1 erailketa)
Gertaerak:
90 urteko emakume bat hil zuten Barakaldon. Gertakariak apirilaren 26an izan ziren. Hala ere, ustezko erantzulearen atxiloketa ez zen ekainera arte gertatu.
Erasoaren ondoren, biktimaren semeak ama ospitalera eraman zuen eta lesioak eroriko baten ondorioz gertatu zirela azaldu zuen. Hala ere, ikerketek bertsio horrekin bateragarriak ez ziren zantzuak atzeman zituzten. Geroago, auzitegi-medikuntzako azterketa batek ondorioztatu zuen heriotza eraso baten ondorioz gertatu zela.
Ekainaren 9an, Ertzaintzak semea atxilotu zuen, eta hark gertakarietan izan zuen parte-hartzea onartu zuen polizia-ikerketan zehar.
Zigorra:
Oraindik ez da epaiketa egin.
Erantzun soziala:
Argitan kolektiboak emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu zuen ekainaren 12rako Barakaldoko Bide Onera plazan.
-
Sestao. 2021eko otsailaren 12a (1 erailketa)
Gertaerak:
Sestaoko 57 urteko gizonezko batek emaztea hil du aizkora batekin, eta, ondoren, itsasadarrera bota du bere burua. Emakumezkoak 56 urte zituen. Bi seme-alabak ez ziren haiekin bizi.
Hilketaren berri izan da gizonaren gorpua aurkitzean Ertzaintza familiaren etxera joan denean, gertaeraren berri emateko. Orduan aurkitu dute biktimaren gorpua.
Erantzun soziala:
Hurrengo egunean, larunbatean, Sestaoko Udalak herriko bizilagunaren hilketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu zuen. Ekitaldia El Kasko enparantzan egin zen 12:00etan, eta jende ugari bertaratu zen. Lurraldeko euskal erakunde guztien babesa izan zuen: Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Batzar Nagusiak eta Gobernuaren Ordezkaritza. Barakaldon ere gaitzespen-ekitaldi bat egin zen.
Mugimendu feministak elkarretaratze bat deitu zuen egun berean, leku berean, 18:00etan.
Epaia:
Biktimarioaren heriotzak erantzukizun kriminala azkentzen du eta, beraz, ez da epaiketarik egiten
-
Abanto Zierbena. 2020ko martxoaren 11 (2 erailketak)
Gertaerak:
2020ko martxoaren 11n, 60 urteko gizon batek bere emaztea eta alaba hil zituen. Polizia ez zen eguerdira arte sartu etxebizitzara. Bertan, 56 urteko emakumearen hilotza aurkitu zuen, izara batzuen azpian, eskuak lotuta eta trapu bat ahoan. Goiko solairuan, alabaren gorputz bizigabea zegoen.
Biktimariok egindakoa aitortu zion Santurtziko taberna bateko zerbitzariari eta ahaide batzuei; horiek abisatu zioten poliziari. Gizonezkoa ordu gutxi batzuk geroago atxilotu zuten Portugaleten.
Zigorra:
Justiziak 44 urteko kartzela-zigorra ezarri dio delituaren egileari.
Erantzun soziala:
Egunean bertan, mugimendu feministak dei egin zuen hilketa bikoitzagatik arbuio-elkarretaratzea egitera auzoan bertan, zehazki Maestra Pilar Abin plazan.
Udalak dei egin zuen gaitzespen-elkarretaratzea egitera gertakarien hurrengo egunerako.
Epaia:
Justiziak 44 kartzela-urtera kondenatzen du akusatua, maltzurkeriaz bi erailketa egiteagatik, bi astungarri dituela, ahaidetasuna eta generoa, eta aringarri analogiko bat, aitortza.
Zigorra bete eta gerorako, 10 urteko zaintzapeko askatasuna ezarri zitzaion, bai eta genero-indarkeriari buruzko formakuntza-programetan parte hartzeko betebeharra ere. Gainera, 170.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die biktimen amari eta amamari, eta 40.000 eurokoa biktimaren neba-arreba bakoitzari.
Orobat kondenatu zen akusazio partikularraren epaiketa-kostuak ordaintzera, ez herri-akusazioenak.
Epai osoa: Abanto Zierbena. 2020ko martxoaren 11 [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2018ko irailaren 25a (1 erailketa)
Gertaerak:
2018ko irailaren 24ko goizaldean (astelehena), biktimaren etxetik zetozen kolpe gogorren hotsak entzun ziren. Asteartean (irailak 2), etxebizitzan gertatu ahal izan zenaren inguruan ohartarazten zuen dei bat jaso zuen poliziak. Bertaratutakoan, emakumearen gorpua aurkitu zuten, lepo eginda eta gorputzean zehar bestelako indarkeria zantzuekin.
Ezkontideen bi alabak, 4 eta 2 urtekoak, etxean zeuden, gorpuaren ondoan.
Ertzaintzak biktimaren senarra atxilotu zuen ordu batzuk geroago hilketa leporatuta.
Zigorra:
25 urteko espetxealdia bikotekidea hiltzeagatik; bi urte eta sei hilabeteko espetxealdia bi adingabe (alabak) abandonatzeagatik eta urtebete eta zortzi hilabeteko espetxealdia ohiko tratu txarrengatik.
Erantzun soziala:
Bilboko Udalak gaitzespen adierazpen bat egin zuen eta elkarretaratzea deitu zuen udaletxeko eskaileretan. Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakundek, Gobernuaren ordezkariak, Arartekoak eta Euskadiko Udalen Elkarteak (Eudel) ere publikoki gaitzetsi zuten hilketa eta Bilboko Udalak deituriko elkarretaratzearekin bat egin zuten.
Mugimendu feministak gaitzespen manifestazio bat deitu zuen Atxuri auzoko Enkarnazio plazan (Bilbon) eta Euskadiko puntu ezberdinetan.
Epaia:
Bikotekidearen hilketaren egilea denez, 25 urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion erasotzaileari, ahaidetasun- eta genero-inguruabar astungarriak gertatzen direlako. Kondena-aldi horretan, alabenganako guraso-ahala galduko du, eta ezingo da alabengana 500 metro baino gutxiago hurbildu 35 urtez.
Adingabeak abandonatzearen delituaren egile denez, bi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion.
Ohiko tratu txarren delituaren egile denez, urtebete eta zortzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion.
Eta lesio psikologikoen bi delituren egile denez, zortzi urteko zigorra ezarri zitzaion.
Gainera, alaba bakoitzari 392.000 €-ko kalte-ordaina emango dio, eta akusazio partikular legez jardun duenari 110.000 €-koa. Eta, azkenik, prozesuko kostuak ere ordaindu beharko ditu.
- Epai osoa: Bilbao. 2018ko irailaren 25a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
- Errekurritutako epaia: Bilbao. 2018ko irailaren 25a
-
Sestao. 2017ko irailaren 28a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon bat eta emakume bat lau urte zeramatzaten ezkonduta eta elkarrekin bizi ziren. Irailaren 28ko goizean, gizona polizia autonomikoarekin harremanetan jarri zen babesa eskatzeko, mehatxatuta sentitzen zela adieraziz. Emakumeak gizona bereziki asaldatuta ikusi zuenez, amaginarrebari deitu zion egoeraren berri emateko.
Telefono bidezko elkarrizketan zehar, delituaren egileak jarrera oldarkorra erakutsi zuen emakumearen aurrean, eta, telefonoa kendu ondoren, arma zuri batekin eraso zion.
Polizia-etxera iritsi eta etxebizitzan sartzeko atea indarrez ireki behar izan zutenean, emakumearen gorpua aurkitu zuten. Gizonak bere buruaz beste egin zuen handik gutxira, leiho batetik behera jauzi eginda.
Erantzun soziala:
Erakundeek ekitaldi bat deitu zuten, 15 minutuko isilunea ekarri zuena. Gainera, emakumeen mugimenduak gaitzespen elkarretaratzeak deitu zituen Bizkaian eta Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batzuetan.
Epaia:
Hiltzailearen heriotzak erantzukizun kriminala azkentzen du. Ondorioz, ez da epaiketarik izan.
-
Portugalete. 2017ko urtarrilaren 10a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon bat, emaztearekin eta semearekin banandu ondoren, Portugaletera joan zen amarekin bizitzera. Amak alzheimerraren diagnostikoa zuen eta ia ez zen etxetik ateratzen bederatzi hilabete lehenago izandako eroriko baten ondorioz.
2017ko urtarrilaren 10ean, gizonak lagun bati deitu zion, eta etxera joateko eskatu zion. Iritsi zenean, amaren gorpua aurkitu zuten ohean (pare bat egun zeramatzan hilda), eta bere buruari egindako zauri batzuk zituen.
Zigorra:
Zazpi urteko espetxe zigorra
Erantzun soziala:
Erakundeen aldarrikapena egon zen, “gaitzesteko, baztertzeko, eta biktimari eta familiari mina eta elkartasuna adierazteko”.
Epaia:
Akusatua homizidio-delitu baten erantzule izateagatik kondenatua egin zuten. Kasu horretan, nahasmendu edo alterazio psikikoari lotutako erantzukizunetik salbuesteko inguruabar osatugabea eta senidetasunagatiko astungarria aplikatu ziren. Horren ondorioz, zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, baita zigorra bete bitartean sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere. Halaber, prozesuko kostuak ordaintzera kondenatu zuten.
Epai osoa: Portugalete. 2017ko urtarrilaren 10a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Erandio. 2015eko urriaren 3a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon batek eta emakume batek bost urtez bikote-harremana izan zuten.
2015eko urriaren 3ko arratsaldean, gizonak emakumea Bilboko bere etxebizitzan jaso zuen, eta biak Erandion zegoen etxebizitza batera joan ziren, non gizonaren ama bizi baitzen. Ama etxebizitzatik atera zenean, gizonak emakumeari eraso egin zion, lurrera bota zuen eta, kuxin bat erabiliz, itota hil zuen.
Ondoren, gorpua etxebizitzako gela batera eraman zuen eta bertatik alde egin zuen.
Emakumearen gorpua Ertzaintzak aurkitu zuen bi egun geroago.
Zigorra:
12 urteko espetxe-zigorra. 12 urtez Bizkaian bizi izateko debekua, eta biktimaren familiarengana edo ikaskide ohiengana hurbiltzeko debekua.
Erantzun soziala:
Erakundeek gaitzespen elkarretaratzea deitu zuten emakumearen erailketagatik, eta horretara hainbat erakundetako politikarien ordezkariak eta Bilboko bizilagunak joan ziren.
Horrez gain, emakumeen mugimenduak beste gaitzespen elkarretaratze bat deitu zuen arratsalderako Erandion.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta buru nahasmenduaren salbuesle osatugabea egonda, honako zigor hauekin: HAMABI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta desgaikuntza absolutuko zigor osagarria –zigorrak dirauen bitartean–. Halaber, tratamendu psikiatrikoa jasotze aldera, 15 urtez zentro psikiatriko batean, araubide itxian, sartuta askatasunaz gabetzeko segurtasun neurria ezarriko da; epe hori zenbatuko da zigor osorako. Horrez gain, honako zigor osagarri hauek: HAMABI URTEZ Bizkaiko Lurralde Historikoan BIZI IZATEKO DEBEKUA, eta BIKTIMAREN FAMILIARENGANA edo IKASKIDE OHIENGANA, haien etxeetara, bizilekuetara, lantokietara eta bisitatu ohi dituzten lekuetara 800 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta beraiekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK. Akusatuari 10 urtez zaintzapeko askatasuneko segurtasun neurria ezarri zitzaion, eta, horri jarraikiz, Auzitegi honi jakinarazi beharko dizkio bizileku edo lantoki aldaketak. Halaber, biktimaren familiarengana eta ikaskide ohiengana, haien etxeetara, bizilekuetara, lantokietara eta bisitatu ohi dituzten lekuetara 800 metrotik beherako distantzian hurbiltzeko debekua, Bizkaiko Lurralde Historikoan bizi izateko debekua, eta kanpoko tratamendu medikoari jarraitzeko edo aldizka kontrol medikoaren pean jartzeko betebeharra. Akusatuak prozesuko kostuak ordaindu behar izateko kondenatua egin zuten, akusazio partikularrek sorrarazitakoak barne. Akusatuak biktimaren gurasoetako bakoitzari 60.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, eta biktimaren nebari, berriz, 30.000 eurokoa; zenbateko horiei Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan ezarritako lege-interesa aplikatuko zaie. Sala honek ezin dio aldeko txostenik eman akusaturi egokitu lekiokeen indultuari, epaimahaikideek horren aurkako iritzia baitaukate. Akusatuari arrazoi horrengatik behin-behineko espetxealdian emandako denbora zenbatuko zaio, aurreko beste arrazoi batengatik zenbatu ezean. Akusatuaren egoera pertsonalari dagokionez, aurretik erabakitako behin-behineko espetxealdiari eutsiko zaio, eta, errekurtsoa aurkeztuz gero, ezarritako zigorraren erdira arte luzatutzat jo ahalko da.
Epai osoa: Erandio. 2015eko urriaren 3a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Arrigorriaga. 2015eko abuztuaren 8a (1 erailketa)
Gertaerak:
2015eko abuztuaren 8an, emakume baten gorpua agertu zen Bilbo eta Arrigorriaga artean dagoen Buiako errepidean.
Ertzaintzak biktimaren senar ohia ikertu zuen, eta, ikuskatze aldera autoa ertzain-etxera eramateko eskatu zionean, bere buruaz beste egiten saiatu zen tren bat pasatzen zenean trenbidera bere burua botaz, zainak ebaki ondoren.
Polizia-ikerketaren ondorioz, senar ohia bere emazte ohia hiltzeagatik akusatu eta zigortu zuten.
Zigorra:
25 urteko kartzela, 10 urte zaintzapeko askatasunean, 30 urtetan biktimaren ahaideengana hurbiltzeko debekua, bereziki semeengana.
Erantzun soziala:
Erakundeek elkarretaratzea deitu zuten abuztuaren 20ko 12:00etan. Arratsaldean, Ollargan auzoko bizilagunek elkarretaratzea deitu zuten.
Epaia:
Akusatua emakumearen hilketaren errudun jo zuten. Epaitegiak kontuan hartu zuen delitua genero-indarkeriaren testuinguruan egin zela, eta erasotzailearen eta biktimaren artean bikote-harremana egon zela.
Horregatik, 25 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Gainera, 10 urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko du espetxetik ateratzen denean. Zigorrak irauten duen bitartean, ezingo du kargu edo eskubide publiko jakin batzuk bete.
Era berean, bere bi seme-alaben gaineko guraso-ahala kendu zioten. Halaber, debekatu zioten biktimaren senide hurbilengana hurbiltzea eta haiekin edozein bidetatik harremanetan jartzea 30 urtez. Debeku horrek bereziki eragiten die biktimaren seme-alabei.
Bestalde, kalte-ordainak ordaintzera kondenatu zuten. Biktimaren bi seme-alabetako bakoitzari 200.000 euro ordaindu beharko dizkio, eta biktimaren anaiari 30.000 euro.
Azkenik, prozesu judizialaren kostuak ordaintzera ere kondenatu zuten.
Epai osoa: Arrigorriaga. 2015eko abuztuaren 8a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Abadiño. 2014ko abenduaren 10a (2 erailketak)
Gertaerak:
Biktimagilea eta biktima 28 urte zeramatzaten ezkonduta, eta seme bat zuten.Hilabete batzuk lehenago, emaztearen ama haien etxean bizi izaten hasi zen. Gizona enpresaburua zen, eta eremuko aroztegi bat zuzentzen zuen, egoera ekonomiko ahula zeukana. Epaiketan, arrazoi ekonomikoengatik erailketak egin izanaren hipotesia aztertu zen. Beste datu bat ere argitu zen: urte batzuk zeramatzan beste emakume batekin harremanetan.
Egoera horretan, abenduaren 10ean, biktimagileak emaztea eta amaginarreba hil zituen, eta etxean eta tailerrean egindako eraso baten itxura egin zuen.
Zigorra:
40 urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Erakundeek bi dolu-egun dekretatu zituzten Abadiñon, eta ‘Indarkeriarik ez – No a la violencia’ goiburupean elkarretaratzea deitu zuten. Horrez gain, emakumeen mugimenduak manifestaldi bat deitu zuen, Abadiñoko Matiena auzoko Traña plazatik abiatu zena, eta elkarretaratzea deitu zen biktimaren langile izan zuen enpresan.
Clara Campoamor elkarteak herri-akzio jardun zuen biktimagileaen aurkako epaiketan.
Epaia:
- Akusatua kondenatua egin zuten, azpikeriadun erailketaren delituaren egilea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor hauekin: HEMERETZI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta desgaikuntza absolutua –zigorrak dirauen bitartean–.
- Akusatua kondenatua ere egin zuten, azpikeriadun erailketaren delituaren egilea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor hauekin: HOGEI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta desgaikuntza absolutua –zigorrak dirauen bitartean–.
- Akusatua kondenatua egin zuten, sutearen ondoriozko kalteen delituaren egilea den aldetik, honako zigor hauekin: URTEBETEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–.
- Eta erantzukizun zibil gisa, akusatuak semeari 120.000 €-ko kalte-ordaina eman beharko dio, eta emaztearen neba-arrebetako bakoitzari, amaginarrebaren seme-alabak diren horietako bakoitzari, hain zuzen, 20.000 €-koa.
Halaber, honako kalte-ordain hauek emango ditu: Zuhaitz Maderas y Aluminios SLri, 144.311’56 €; Industrias Mallabiena SLri, 26.828’90 €; eta Generali Seguros SAri, 24.043’26 €. Horrez gain, Zuhaitz Maderas y Aluminios SL eta Zurich Insurance absolbitzen ditut kaltetuen asmoetatik.
- Kondenatuari eragindako kostuak ezartzen zaizkio, akusazio partikularrenak eta auzi-jartzaile zibilarenak barne.
Epai osoa: Abadiño. 2014ko abenduaren 10a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Mungia. 2014ko martxoaren 17a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon batek eta emakume batek bikote-harremana hasi zuten 2012ko martxoan. Urte bereko urrian elkarrekin bizitzen hasi ziren.
Egiaztatutako gertakarien arabera, harremanaren hasieratik bertatik gizonak tratu txarrak ematen zizkion bikotekideari. Beste pertsonengandik isolatuta mantentzen zuen, etxean giltzapetzen zuen eta dokumentu eta objektu pertsonalak kendu zizkion, hala nola pasaportea, osasun-txartela eta telefono mugikorra.
2014ko otsailaren 20an, emakumeak etxebizitza utzi zuen. Ondoren, gela bat alokatu zuen aurreko harreman bateko seme-alabekin bizitzeko.
Gizonak jazarpen etengabearekin erantzun zuen. Azkenean, martxoaren 17an emakumea bizi zen etxebizitzan sartu zen, eta haren bizitza amaitu zuen kable batekin itoz.
Zigorra:
16 urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Erakundeek elkarretaratzea deitu zuten Matxin plazan. Mungiako Udalak delituaren egilearen aurkako epaiketan herri-akzio jardutea erabaki zuen.
Epaia:
Etxebizitza bortxatze delitu baten erantzule gisa zigortu zuten; senidetasunaren erantzukizun penalaren inguruabar aldatzailea tartean zegoen giza hilketa delitu baten erantzule gisa, 13 urteko espetxe-zigorrarekin; eta ohiko tratu txarren delitu baten erantzule gisa, 3 urteko espetxe-zigorrarekin. Horrez gain, zigorra bete bitartean kargu publiko oro betetzeko eta sufragio-eskubidea erabiltzeko desgaitasuna ezarri zitzaion, baita prozesuko kostuak ordaintzeko betebeharra ere. Era berean, biktimaren seme-alaba bakoitzari 100.000 euro eta biktimaren anaiari 50.000 euro ordaintzera kondenatu zuten, kalte-ordain gisa.
Gainera, erantzukizun zibil gisa, Estatuko Administrazioari 51.120,96 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatu zuten, biktimaren heriotzagatik seme-alabei behin-behineko laguntzen kontzeptuan ordaindutako zenbatekoagatik.
Epai osoa: Mungia. 2014ko martxoaren 17a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Barakaldo. 2013ko urriaren 3a (1 erailketa)
Gertaerak:
29 urteko gizon bat bost hilabete zeramatzan emakume batekin eta honen alabarekin (hiru urteko neskato bat) bizitzen. Tarte horretan, gizonezkoa arduratzen zen adingabea zaintzeaz, amak bere lan-jarduera egiten zuen bitartean.
Urriaren 3an, ikastetxeko neskatoa jaso eta supermerkatu batean erosketa batzuk egin ostean, etxera itzuli ziren. Etxebizitzara sartu bezain laster, gizonak oso bortizki kolpatu zuen adingabea hormaren kontra, eta hil egin zuen.
Ondoren, larrialdi zerbitzuetara jo zuen ustezko istripu baten berri emateko, eta neskatoa eskailera batetik erori eta lesioak izan zituela baieztatu zuen. Bertsio horri eutsi zioten hasieran, nahiz eta epaiketaren unean gizonak bestelako azalpena eman zuen, etxetik atera zela argudiatuz eta, itzultzean, indarrez ireki zuela atea, neskatoa nahi gabe joz.
Gertakarien ondorengo tarte batean, gizonak neskatoaren amarekin bizitzen jarraitu zuen.
Auzitegiko medikuen txostenek egiaztatu zutenez, erasotzaileak emandako bi bertsioetako bat ere ez zen bateragarria adingabeak zituen lesioekin, eta horiek izan ziren haren heriotzaren arrazoia.
Zigorra:
18 urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor hauekin: HAMAZORTZI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutuko zigor osagarria, eta eragindako prozesuko kostuak, akusazio partikularrenak barne, ordaintzea.
Akusatuak ere 105.133,53 euroko kalte-ordaina eta 76.460,74 eurokoa eman beharko dizkie hildako umearen amari eta aitari, hurrenez hurren, eta zenbateko horiei Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.
Epai osoa: Barakaldo. 2013ko urriaren 3a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2013ko maiatzaren 25a eta ekainaren 2a (2 erailketak)
Gertaerak:
Gizon batek hiri erdialdeko gimnasio bat kudeatzen zuen. 2013ko ekainaren 2an, polizia autonomikoa ohartarazi zuen emakume batek, ikusi baitzuen gizonak emakume bati iletik helduta arrastaka zeramala establezimenduaren barruan, eta emakumeak laguntza eskatzen zuela.
Polizia iritsi zenean, emakumea aurkitu zuen oinak, eskuak eta lepoa lotuta, eta bihotz‑arnas gelditze egoeran. Suspertze-saioak egin ondoren, ospitalera eraman zuten, eta handik egun batzuetara hil zen jasandako erasoen ondorioz. Gizona bertan zegoen.
Hurrengo egunean, poliziak beste emakume bati zegozkion giza hondarrak aurkitu zituen establezimendu berean.
Zigorra:
38 urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Erakundeek erailketak gaitzesteko deialdia egin zuten udaletxeko eskaileretan. Emakumeen mugimenduak ere hainbat gaitzespen ekitaldi deitu zituen, hala Bilboko Fleming doktorearen plazako elkarretaratzea nola Bilboko herriguneko manifestaldia (ibilbidea gizonaren gimnasioaren aurretik pasatu zen).
Clara Campoamor elkarteak herri-akzio jardun zuen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren bi delituren egile erantzulea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik gabe, honako zigor hauekin: 19 URTEKO BI ESPETXE-ZIGOR, –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza bereziko zigor osagarria, eta honako kalte-ordainketa hauek: 1. ahaideari, 120.000 euro; 2. ahaideari, 120.000 euro; 3. ahaideari, 12.000 euro; 4. ahaideari, 120.000 euro; eta 5. ahaideari, 25.000 euro, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa aplikatuta. Halaber, eragindako prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu.
Epai osoa: Bilbao. 2013ko maiatzaren 25a eta ekainaren 2a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2011ko abuztuaren 22a (1 erailketa)
Gertaerak:
Bikotea 18 urtez baino gehiagoz bizi izan zen elkarrekin, eta hiru seme-alaba izan zituzten. Harremanaren hasieratik, emakumeak mehatxuak, gutxiespenak eta erasoak jasan zituen gizonezkoaren aldetik. 2011ko apirilean, emakumeak salaketa bat jarri zuen. Horren ondorioz, gizonezkoari debekatu egin zitzaion emakumearengandik 500 metrora baino gutxiagora hurbiltzea ekainetik irailera bitartean, baina neurri hori behin eta berriz urratu zuen. Gainera, gizonezkoak emakumearen mugimenduak zaintzen zituen haren ohiturak ezagutzeko.
Abuztuaren 22an, gizonezkoak emakumea itxaron zuen etxebizitzako atarian, bazekielako emakumea iritsiko zela eta une horretan seme-alabak ez zirela etxean egongo. Han, laban batekin eraso egin zion, eta larriki zauritu zuen heriotza eragin arte.
Halaber, gizonezkoak indarkeria erabili zuen seme-alaben aurka bizikidetzan zehar.
Zigorra:
29 urte eta 12 hilabeteko espetxe-zigorra. Halaber, 35 urtez semearekin edozein kontaktu mota izateko debekua. Alabei dagokienez, 40 urtez haiekin edozein kontaktu mota izateko debekua, eta alaba adingabearen gaineko guraso-ahala kentzea.
Erantzun soziala:
Erakundeek deialdia egin zuten; udaletxearen aurreko elkarretaratze bat izan zen, hain zuzen, eta horretara politikarien eta epaileen ordezkariak, konpartsetako kideak eta Bilboko hainbat bizilagun joan ziren.
Udalak herri-akzio jardun zuen Héctor M.R.(r)en aurkako epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren delituaren egilea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor hauekin: HOGEI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutua, eta seme-alaben gaineko guraso-ahala kentzea. Halaber, HOGEITA HAMAR URTEZ SEME-ALABEKIN EDOZEIN KONTAKTU MOTA (harremana, mota guztietako komunikazioak, hurbilketa fisikoa…) IZATEKO DEBEKUA ezarri zioten.
Akusatua kondenatua egin zuten, zigorra urratzearen delitu jarraituaren egilea den aldetik, honako zigor honekin: HAMABI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–.
Akusatua kondenatua egin zuten, famili esparruko ohiko tratu txarren delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor hauekin: HIRU URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia, eta lau urtez armak eduki eta eramateko eskubidea kentzea. Halaber, BOST URTEZ SEME-ALABEKIN EDOZEIN KONTAKTU MOTA (harremana, mota guztietako komunikazioak, hurbilketa fisikoa…) IZATEKO DEBEKUA ezarri zioten.
Akusatua kondenatua egin zuten, alabetako bati eragindako sexu abusu jarraituen delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor hauekin: HIRU URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–. Halaber, BOST URTEZ ALABA HORREKIN EDOZEIN KONTAKTU MOTA (harremana, mota guztietako komunikazioak, hurbilketa fisikoa…) IZATEKO DEBEKUA ezarri zioten.
Akusatua kondenattua egin zuten, beste alabari eragindako sexu abusu jarraituen delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor hauekin: HIRU URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–. Halaber, BOST URTEZ ALABA HORREKIN EDOZEIN KONTAKTU MOTA (harremana, mota guztietako komunikazioak, hurbilketa fisikoa…) IZATEKO DEBEKUA ezarri zioten, eta alaba horren gaineko GURASO-AHALA kendu zioten.
Erantzukizun zibileko bidetik, honako zenbateko hauek bezalako kalte-ordainak eman beharko dizkio alaba nagusiari: ehun eta hogei mila euro (120.000), erailketaren delituaren ondorioz egindako kalteari lotuta; eta beste hogei mila euro, sexu abusuen ondoriozko kalte moralen eta psikikoen kalte-ordainketa gisa. Halaber, alaba txikiari ere ehun eta hogei mila euroko (120.000) kalte-ordaina eman beharko dio, erailketaren delituaren ondorioz; eta beste hogei mila euro, sexu abusuen ondoriozko kalte moralen eta psikikoen kalte-ordainketa gisa. Horrez gain, semeari ehun eta hogei mila euroko (120.000) kalte-ordaina eman beharko dio, erailketaren delituaren ondorioz eragindako kalteari lotuta.
Bostehun metroko segurtasun distantzia ezarri zuten: komunikatzea eta kontaktua izatea debekatzen duten zigor guztiak betetzeko, EZIN IZANGO DA seme-alabengana HURBILDU distantzia hori baino laburragoan, eta distantzia hori ezartzen da seme-alabak dauden edozein lekutatik. Prozesu honetan eragindako kostuen ordainketa ezarri zioten.
Epai osoa: Bilbao. 2011ko abuztuaren 22a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Barakaldo. 2010eko abenduaren 6a (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizon batek bikote harremana izan zuen lau urtez emakume batekin. Tratu txarrak eta hainbat eraso jasan ondoren, emakumeak amaiera eman zion harremanari eta 2010eko azaroan pairatutako indarkeria salatu zuen. Ondorioz, epaileak urruntze-agindua ezarri zion gizonari.
Neurri hori urratuz, abenduaren 6ko arratsaldean, gizonak emakumearen etxera sartzea lortu zuen, aldamio batzuetatik teilaturaino igo eta bezperan prestatutako arnes bat eta sokak erabiliz balkoiraino jaitsi ondoren.
Emakumea bere bikotekide berriarekin, gizon batekin, etxera heldu zenean, erasotzailea ustekabean geletako batetik atera zen eta pertsona horri eraso egin zion, bizkarrean arma zuri batekin jo eta, jarraian, lepoan sastada eman zion. Larri zaurituta, gizonak etxebizitzatik irtetea lortu zuen laguntza eske.
Ondoren, erasotzailea emakumea babestu zen gelara joan zen eta, hainbat ebaki egin eta aurpegian jo ondoren, arma zuria sartu zion eta berehala hil zen. Gertaeren ostean, gizonezkoak ihes egin zuen eta
bere amaren etxebizitzan babestu zen.
Zigorra:
31 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra, eta 10 urtez biktimaren aitarengana eta bikotekide berriarengana hurbiltzeko eta beraiekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Erakundeek deialdi bat egin zuten; elkarretaratzea, hain zuzen.
Barakaldoko Udalak herri-akzio jardun zuen erasotzailaren aurkako epaiketan.
Epaia:
Kondenatua izan zen erailketa-delitu batengatik, eta 19 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, zigorra irauten duen bitartean erabateko desgaikuntzarekin; halaber, erailketa saiakera-delitu batengatik, 12 urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, kasu honetan ere erabateko desgaikuntzarekin.
Era berean, ezarri zitzaion biktimaren senideekin eta beste pertsona kaltetu batekin komunikatzeko eta haiengana hurbiltzeko debekua, 500 metro baino gutxiagora, 10 urtez.
Halaber, kondenatuari prozedurako kostuak ordaintzea ezarri zitzaion, akusazio partikularrarenak barne.
Erantzukizun zibilaren kontzeptuan, kondenatuak kalte-ordain ekonomikoa ordaindu beharko du honako zenbateko hauetan:
- Biktimaren senide baten alde: 130.000 euro
- Beste pertsona kaltetu baten alde: 90.000 euro
Epai osoa: Barakaldo. 2010eko abenduaren 6a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2010eko uztailaren 25a (1 erailketa)
Gertaerak:
Bikoteak denbora bat zeraman harremanean. Gizonezkoa, 42 urtekoa, emakumearen aurka indarkeria jarraitua erabiltzen zuen. Gertakariak baino hilabete batzuk lehenago, urruntze-agindu bat ezarri zen haren aurka, emakumeak poliziaren aurrean aurkeztutako salaketa baten ondorioz. Hala ere, agindua ez zen bete, biak gizonaren amaren etxebizitzan bizi baitziren.
Uztailaren 25ean, emakumearen amaren etxean afaldu ondoren, bizi ziren etxebizitzara itzuli ziren. Bertan eztabaida hasi zen, eta gizonezkoa emakumea fisikoki erasotzen hasi zen. Auzokide batzuek oihuak eta kexuak entzun zituzten, eta emakumea azkenean hil egin zen jasandako erasoen ondorioz.
Zigorra:
20 urte eta 11 hilabeteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Erakundeek erailketa gaitzesteko elkarretaratzea egin zuten.
Bilboko Udalak herri-akzio jardun zuen gizonaren aurkako epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren eta nagusitasun-abusuaren larrigarriak egonda, honako zigor honekin: HOGEI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta desgaikuntza absolutuko zigor osagarria –zigorrak dirauen bitartean–. Akusatua kondenatua egin zuten ere, zigorra urratzearen delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor honekin: HAMAIKA HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria –zigorrak dirauen bitartean–.
Akusatuaren ama kondenatua egin zuten, zenbait delitu eragozteko eginbeharra ez betetzearen delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor honekin: urtebeteko espetxe-zigorra eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria –zigorrak dirauen bitartean–.
Akusatuaren anaia kondenatua egin zuten, zenbait delitu eragozteko eginbeharra ez betetzearen delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor honekin: urtebeteko espetxe-zigorra eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria –zigorrak dirauen bitartean–.
Akusatua absolbitu zuten irainen faltatik, nahiz eta hori leporatu zitzaion. Erantzukizun zibileko bidetik, hirurogei mila euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren amari, hirurogei mila euroko beste kalte-ordain bat biktimaren alaba bati, eta hirurogei mila euroko kalte-ordaina biktimaren beste alabari; zenbateko horiek lege-interesa sorraraziko dute, epaia irmoa den unetik aurrera. Akusatua kondenatua egin zuten kausa honetan eragindako kostuen 3/5 ordaintzera, haren ama eragindako kostuen 1/5 ordaintzera eta akusatuaren anaia gainerako 1/5 ordaintzera. Ondorio horretarako egiten den kostuen tasazioan, kausa honetan gauzatu ziren akusazio partikularrarenak eta herri-akusazioarenak ere sartuko dira.
Epai osoa: Bilbao. 2010eko uztailaren 25a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Barakaldo. 2010eko otsailaren 8a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon bat amarekin bizi zen duela hilabete emaztearengandik banandu zenetik. Otsailaren 8an, semeak 15 labankada eman zizkion amari, eta hil egin zuen.
Zigorra:
16 urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Erakundeek deialdi bat egin zuten biktimaren erailketa gaitzesteko. Gainera, emakumeen mugimenduak elkarretaratzeak deitu zituen Euskal Herriko hainbat herritan.
Barakaldoko Udalak herri-akzio jardun zuen erasotzailaren aurkako epaiketan.
Epaia:
Epaimahaiak akusatuari buruz eman duen erruduntasun epaia kontuan hartuta, akusatua kondenatua egin zuten, azpikeriadun erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta aitortzaren eta mozkorkeriaren aringarriak egonda, honako zigor honekin: HAMASEI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutuko zigor osagarria. Halaber, prozedurako kostuak ordaindu beharko ditu. Akusatuak hogeita hamar mila (30.000) euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimaren seme-alabetako bakoitzari.
Epai osoa: Barakaldo. 2010eko otsailaren 8a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira] ficticios]
-
Gernika-Lumo. 2009ko martxoaren 23a (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
48 urteko gizon batek eta 44 urteko emakume batek lau seme-alaba zituzten, eta horietatik bi etxebizitza berean bizi ziren.
2009ko martxoaren 23an, eztabaida gogorra izan zuten bien artean. Egoera amaitu zen gizonak emakumea erail zuenean. Erasoan zehar, bi urteko seme-alabetako batek, 19 urteko alabak, amari laguntzera jo zuen, eta une horretan egileak larri zauritu zuen.
Zigorra:
23 urteko espetxe-zigorra. Gainera, 20 urtez semearengana hurbiltzeko debekua eta 10 urtez berarekin komunikatzeko debekua. Alabari dagokionez, 37 urtez berarengana hurbiltzeko debekua eta 27 urtez berarekin komunikatzeko debekua.
Erantzun soziala:
Erakundeek erailketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu zuten.
Clara Campoamor elkarteak herri-akzio jardun zuen delituaren egilearen aurkako epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren delituaren eta saiatutako giza hilketaren delituaren egilea den aldetik, zigor erantzukizuna aldatzen duten aitortzaren aringarria eta ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor hauekin: HAMASEI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutua; HOGEI URTEZ SEME-ALABENGANA, haien etxeetara edo beraiek dauden edozein lekutara 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUA eta HAMAR URTEZ horiekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA, erailketaren delituagatik. Saiatutako giza hilketaren delituagatik, berriz, ZAZPI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia; HAMAZAZPI URTEZ BIKTIMARENGANA, haren etxera edo bera dagoen lekura 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUA eta HAMAZAZPI URTEZ berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA. Halaber, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu, akusazio partikularraren kostuen bi herenak barne, eta biktimari 35.900 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eragindako lesio eta ondorioengatik, eta beste 20.000 eurokoa ere, amaren heriotzagatik; zenbateko horiei Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa aplikatuko zaie. Horrez gain, semeari 55.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio amaren heriotzagatik, eta zenbateko horri Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa aplikatuko zaio. Akusatuaren behin-behineko espetxealdiari eustea erabaki da, epaia irmoa ez den bitartean, Prozedura Kriminalaren Legearen 504. 2 artikuluan ezarritako gehieneko mugara arte.
Epai osoa: Gernika-Lumo. 2009ko martxoaren 23a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Santurtzi. 2008ko urriaren 5a (1 erailketa)
Gertaerak:
2008ko urriaren 5ean, bikote baten esparruan, gizon batek eta emakume batek eztabaida gogorra izan zuten, emazteak gizonari eskatzen zion diru-kopuru baten ondorioz. Liskarrean, gizonak lepotik heldu zion bere ezkerreko besoaz, eta ito egin zuen. Ondoren, etxetik irten, eta maleta handi bat erostera joan zen. Handik gutxira, gizonak lagun bati deitu zion bikotekidearen gorpua eramateko laguntza eskatzeko, trafiko istripu bat simulatze aldera. Laguna etxera heldu zenean, hildako emakumea ikusi zuen, baita bikotearen bi urteko alaba ere, dena ikusten ari zena.
Zigorra:
14 urte eta zazpi hilabeteko espetxe-zigorra, eta bost urtez alabarekin bizitzeko, hurbiltzeko eta komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Erakundeek erailketaren gaitzespen elkarretaratzea deitu zuten.
Emakumeen mugimenduak gaitzespen elkarretaratzeak deitu zituen beste herri batzuetan: Getxo, Azpeitia, Zarautz, Errenteria, Tolosa, Arrasate, Iruña, Gasteiz edo Bilbo.
Santurtziko Udalak herri-akzio jardun zuen epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, gauzatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen ahaidetasunaren larrigarria egonda, eta gauzatutako lesioen delituaren egilea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen inguruabarrik gabe, honako zigor hauekin: – giza hilketaren delituagatik, HAMABI URTE ETA ZAZPI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutuko zigor osagarria; – lesioen delituagatik, BI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean–, sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia. Halaber, akusatuari BOST URTEZ ALABARENGANA, haren etxeetara edo bera dagoen beste edozein lekutara 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO ETA BIZITZEKO DEBEKUAK ezartzen zaizkio, baita berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA ere. Erantzukizun zibilari dagokionez, alaba kaltetuari 200.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio haren lege ordezkariaren bidez kalte moralengatik, eta 11.000 eurokoa ere bai lesio psikikoengatik. Akusatuari eragindako prozesuko kostuak ezarri zaizkio, herri-akusazioari dagozkionak izan ezik.
Epai osoa: Santurtzi. 2008ko urriaren 5a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2007ko martxoaren 23a (1 erailketa)
Gertaerak:
Domingo Ll.(e)k eta P.S.(e)k, hurrenez hurren 76 urte eta 74 urte zituztenek, semea eta alaba zituzten, familiaren etxetik kanpo bizi zirenak. Gizonak urte batzuk zeramatzan erretiratuta.
Martxoaren 23ko goizean, auzokideek eztabaida bat entzun zuten, gizonak P.S.(e)k arma zuri batez emaztea hil zuenean amaitu zena. Ondoren, berak bere burua zauritu zuen bularrean.
76 urteko gizon bat eta 74 urteko emakume bat ezkonduta zeuden, eta etxetik kanpo bizi ziren seme bat eta alaba bat zituzten. Gizona duela urte batzuk erretiratuta zegoen.
Martxoaren 23an, goizean, inguruko bizilagunek eztabaida bat entzun zuten etxebizitzan. Egoera amaitu zen gizonak emakumea arma zuri batekin erail zuenean. Ondoren, gizonak bere burua zauritu zuen bularraldean.
Erantzun soziala:
Erakundeek elkarretaratzea deitu zuten udaletxearen aurrean.
Epaia:
Ez dago epairik, delituaren egilea 2008ko abuztuaren 9an hil baitzen eta ezin izan baitzen epaiketa egin.
-
Basauri. 2006ko uztailaren 3a (1 erailketa)
Gertaerak:
27 urteko gizon batek eta emakume batek bikote harremana izan zuten zortzi urtez. Gertaeren unean, emakumeak harremanari amaiera emateko borondatea adierazi zuen.
Ebazpen judizialean jasotakoaren arabera, emakumeak bere lagunei adierazi zien gizonak etengabe kontrolatzen zituela bere sakelako telefonoa eta lan ordutegia, eta horrek larritasun sentsazioa sortzen ziola. Era berean, mehatxuak eta erasoak jasan zituela esan zuen.
Bestalde, gizonaren senideek epaiketan adierazi zutenez, entzun egin zioten, emakumeak harremana bukatzen bazuen, bere buruaz beste egingo zuela mehatxu eginez. Horrez gain, biktimaren lankide batek adierazi zuen, noizbait, akusatuak hilko zuela esan zuela, berak harremana behin betiko etetea erabakitzen bazuen.
Uztailaren 3an, emakumeak etxera joango zela esan zion gizonari, bere gauzak jasotzera. Gizonak etxetik alde egiteko eskatu zion anaiari, liskarrak saihesteko asmoz. Emakumea iritsi zenean, eztabaidan hasi ziren biak geletako batean. Eztabaidan ari zirela, gizonak sukaldeko labana bat hartu eta emakumea hil zuen, eta, ondoren, bere burua zauritu zuen.
Zigorra:
17 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra. Halaber, 20 urtez biktimaren amarengana hurbildu eta berarekin komunikatzeko eta hura bizi den herrian bizitzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Erakundeek elkarretaratzea deitu zuten hurrengo eguneko 19:00etan, Arizgoitiko plazan. Horrez gain, manifestaldi bat deitu zen, eta guneko sindikatuek 10 minutuko lanuztea deitu zuten.
Basauriko Udalak eta Clara Campoamor elkarteak herri-akzio jardun zuten erasotzailaren aurkako epaiketan.
Epaia:
- Akusatua kondenatzen dugu, erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor honekin: HAMAZAZPI URTE ETA SEI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA eta honako zigor osagarri hauek:
- Desgaikuntza absolutua, zigorrak dirauen bitartean.
- HOGEI URTEZ biktimaren ama bizi den udalerrira joateko edo bertan BIZITZEKO DEBEKUAK.
- Edonon dagoela ere, HOGEI URTEZ BIKTIMAREN AMARENGANA 100 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUA, baita bizilekura, lantokira edo bisitatu ohi dituen lekuetara HURBILTZEKOA ere.
- HOGEI URTEZ biktimaren amarekin edozein komunikabide edo baliabide informatiko edo telematiko erabilita idatziz, ahoz edo begiz KOMUNIKATZEKO DEBEKUA.
- Halaber, biktimaren amari 90.000 euroko kalte-ordaina ordaintzeko zigorra ezartzen diogu.
- Askatasunez akusatua absolbitzen dugu etxeko ohiko tratu txarren delitutik, nahiz eta hori leporatu zitzaion.
- Kondenatuak prozedurako kostuen erdia ordainduko du.
Epai osoa: Basauri. 2006ko uztailaren 3a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
- Akusatua kondenatzen dugu, erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor honekin: HAMAZAZPI URTE ETA SEI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA eta honako zigor osagarri hauek:
-
Barakaldo. 2006ko maiatzaren 28a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon bat eta emakume bat ezkonduta zeuden, eta 21 urteko seme bat zuten. Maiatzaren 28an, bien gorpuak Barakaldo udalerrian eremu ireki batean aurkitu zituzten.
Polizia-ikerketa ofizialaren ondorioen arabera, gizonak emakumearen aurka tiro egin zuen, eta ondorioz emakumea hil zen; ondoren, gizonak bere buruaz beste egin zuen.
Erantzun soziala:
Emakumeen mugimenduak elkarretaratzeak deitu zituen Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat herritan: Bilbo, Durango, Amorebieta, Donostia, Zarautz, Tolosa, Azpeitia eta Gasteiz.
Epaia:
Hiltzailearen heriotzak erantzukizun kriminala azkentzen du. Ondorioz, ez da epaiketarik izan.
-
Bakio. 2005eko urriaren 15a (1 erailketa)
Gertaerak:
Erailketa gertatu baino urte batzuk lehenago, biktima eta erasotzailea bikote izan ziren. 2005eko urriaren 15ean, bere etxean zegoela, hamahiru mezu jaso zituen bere telefonoan emakumeak. Mezu horiek bere bikotekide ohiarenak izan ziren, eta etxetik atera zen, amari lagun batekin geratuko zela esanez. Hala ere, bere bikotekide ohiarekin geratu zen, eta berarekin haren kotxean joan zen jenderik gabeko leku bateraino. Han, gizonak mehatxu egin zion aizto batez, eta hori erabilita 14 sastada sartu zizkion.
Zigorra:
32 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra. Halaber, 21 urtez familiarengana hurbildu eta berarekin komunikatzeko eta herrian bizitzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Urriaren 18an gaitzespen elkarretaratze bat deitu zen Barrikako Udaleko plazan, eta horra bai herriko pertsonak bai hurbileko herrietakoak joan ziren.
Epaia:
Kondenatua egin zuten erailketa-delitu baten arduradun gisa, eta 18 urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, zigorra irauten duen bitartean erabateko desgaikuntzarekin, eta, horrez gain, biktimaren bizilekuari dagokion udalerrian bizitzeko edo hurbiltzeko debekua 25 urtez.
Era berean, ezarri zitzaion biktimaren senideekin edozein bitartekoren bidez komunikatzeko debekua, bai eta haiengana 500 metro baino gutxiagora hurbiltzekoa ere.
Sexu-eraso delitu batengatik, 14 urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, zigorra irauten duen bitartean erabateko desgaikuntzarekin, eta biktimaren bizilekura hurbiltzeko eta haren familia-ingurunearekin harremanetan jartzeko edo 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua, 21 urtez.
Halaber, kondenatuari prozedurako kostuak ordaintzea ezarri zitzaion, akusazio partikularrarenak barne, eta kalte-ordain ekonomikoa honako zenbateko hauetan:
- Biktimaren amaren alde: 200.000 euro
- Biktimaren aitaren alde: 200.000 euro
- Ahizpa baten alde: 60.000 euro
- Anai baten alde: 40.000 euro
- Beste anai baten alde: 40.000 euro
Epai osoa: Bakio. 2005eko urriaren 15a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Barakaldo. 2005eko urriaren 12a (1 erailketa)
Gertaerak:
41 urteko gizon batek eta 38 urteko emakume batek osatutako bikotea elkarrekin bizi ziren 1999tik. 2005eko urriaren 12an eztabaida bizia hasi zen bi pertsonen artean. Une horretan, gizona zutik zegoen eta emakumea sofa batean eserita; une horretan, gizonak bortizki jo zuen buruan.
Kolpeen ondorioz, emakumea lurrera erori zen. Erreakzionatzen ez zuela ikusita, gizonak sofan jarri eta lotara joan zen.
Hurrengo goizean, goizean goiz atera zen lanera, baina ez zen emakumeaz ohartu. Lanetik itzultzean, emakumeak jarrera bera zuela ikusi zuen, eta osasun zerbitzuekin jarri zen harremanetan.
Iritsi baino lehen, gela odolez eta okadaz garbitu zuen. Azkenean, 38 urteko emakumearen heriotza
baieztatu ahal izan zuten soilik.
Zigorra:
12 urte, sei hilabete eta bat eguneko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Barakaldoko Herriko Plazan deialdi instituzional bat egin zen; elkarretaratzea, hain zuzen.
Barakaldoko Udalak herri-akzio jardun zuen erasotzailearen aurkako epaiketan.
Epaia:
Epaimahaiko Auzitegiak emandako epaia ikusita, akusatua kondenatua egin zuten, giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, nagusitasun-abusuaren larrigarria egonda, honako zigor honekin: HAMABI URTE, SEI HILABETE ETA EGUN BATEKO ESPETXE-ZIGORRA, desgaikuntza absolutua –zigorrak dirauen bitartean–, eta kostuen ordainketa. Gainera, erantzukizun zibileko bidetik, hildakoaren gurasoei ehun eta hogei mila euroko kalte-ordaina eman beharko die, eta, ahizpetako bakoitzari, berriz, hogeita hamar mila eurokoa.
Epai osoa: Barakaldo. 2005eko urriaren 12a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Durango. 2005eko urtarrilaren 15a (1 erailketa)
Gertaerak:
Emakume batek eta gizon batek lau urtez izan zuten harremana, eta alaba bat izan zuten elkarrekin. Etxebizitzan, gainera, emakumearen 11 urteko seme bat bizi zen, aurreko harreman batekoa. Emakumeak aurretik salatu zuen gizona jokabide bortitzengatik.
2004ko uztailaren 22an, gizona kondenatua izan zen emakumearengandik urruntzera, egun batzuk lehenago egindako eraso baten ondorioz. Urte bereko irailean, berriz ere kondenatua izan zen urruntze-agindua ez betetzeagatik eta mehatxuak egiteagatik. Urtarrilaren 15ean, biek ospakizun batean egin zuten topo, eta eztabaida bat izan zuten neurriak oraindik indarrean zeudenean.
Ondoren, gizona emakumearen etxebizitzara joan eta labanarekin erasotu zuen. Emakumeak kalera irtetea lortu zuen bere burua babesteko, eta hurbileko establezimendu batean sartu zen; bertan, larrialdi zerbitzuei deitu zieten. Hala ere, jasandako zaurien ondorioz hil zen.
Zigorra:
17 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra. Eta 25 urtez bien alabarengana zein emakumearen semearengana hurbiltzeko eta horiekin komunikatzeko debekuak ere bai.
Erantzun soziala:
Erakundeek gaitzespen elkarretaratzea deitu zuten.
Durangoko Udalak eta Clara Campoamor elkarteak herri-akzio jardun zuten gizonaren aurkako epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatzen dut, erailketaren delituaren egilea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta kaltearen konponketaren aringarria egonda, honako zigor honekin: HAMABOST URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, desgaikuntza absolutua –zigorrak dirauen bitartean–, eta, HOGEI URTEZ, edonon daudela ere, ADINGABEENGANA eta haien etxera eta ikastetxeetara 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta horiekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK; tratu txarren delituaren egilea den aldetik, BI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–; bost urtez armak eduki eta eramateko eskubidea kenduko zaio, eta BOST URTEZ ADINGABEENGANA eta haien etxera eta ikastetxeetara 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta horiekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK ezarriko zaizkio; zigorra urratzearen delituaren egilea den aldetik, berrerortzearen larrigarria egonda, bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–. Bide zibiletik, 86.516,46 euroko kalte-ordaina eman beharko die adingabeei, eta zenbateko hori ordainduko zaio adinez nagusiak izan arte haien lege ordezkaritza daukanari.
Epai osoa: Durango. 2005eko urtarrilaren 15a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Basauri. 2004ko abenduaren 12a (1 erailketa)
Gertaerak:
Gizon bat eta emakume bat ezkonduta zeuden eta gutxi gorabehera 30 urtez elkarrekin bizi izan ziren. Gizona duela gutxi erretiratuta zegoen, eta emakumeak garbiketa arloan egiten zuen lan. Komunikabideetan jasotako informazioaren arabera, emakumeak hilabete batzuk lehenago banantze edo dibortzio prozedurak hasita zituen.
2004ko urriaren 12an, gizonak emakumea arma zuri batekin eraso zuen, eta ondorioz emakumea hil egin zen. Ondoren, gizonak bere buruari zauriak eragin zizkion, baina bere bizitza ez zen arriskuan egon.
Erantzun soziala:
12:30ean elkarretaratzea deitu zen Arizgoiti auzoan ‘Emakumeen aurkako erasorik ez-Ni una más’ goiburupean. Arratsaldean, deialdi instituzionala egon zen; manifestaldi bat, hain zuzen. Horrez gain, sindikatuek 10 minutuko lanuztea deitu zuten abenduaren 16rako.
Basauriko Udalak F.G.M.(r)en aurkako epaiketan herri-akzio jardutea erabaki zuen.
Epaia:
Ez zen epairik egon; izan ere, kasua artxibatu egin zen, ondoren agertutako dementziagatik. Erasotzailea Zaldibarko Zentro Psikiatrikoan ospitaleratuta egon zen 2008ko abenduaren 3ra arte.
-
Santurtzi. 2004ko azaroaren 23a (2 erailketak / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2004ko azaroaren 23ko gauean, 16 urteko gazte batek su eman zion txabolari. Han, berak eta bere lagunek gaua igaro ohi zuten, giltzarrapo batekin atea itxi eta atearen kontra sofa bat jarri ondoren, irteera eragozteko. Barruan hiru lagun zeuden, horietako bat erasotzailearen bikotekidea izandakoa. Barruan zeuden hiru pertsonetatik, 20 urteko mutil batek bakarrik lortu zuen ihes egitea, oso gaizki zaurituta. 16 eta 17 urteko bi neskak kiskalita hil ziren.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Egilea adingabea zenez, babes berezia dago. Hori dela eta, ez da epaia argitaratu.
-
Barakaldo. 2004ko urriaren 11 (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Urriaren 11ko goizaldean, gizon batek 42 urte zituenak, arreba txikia hil zuen hemeretzi sastada sartuta, eta modu berean amari eraso egin, eta larri zauritu zuen.
Zigorra:
15 urteko espetxe-zigorra
Erantzun soziala:
Urriaren 12an, asteartean, hildako emakumearen hileta egin zen.
Epaia:
Akusatua zigortu zen, gauzatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor hauekin: HAMAR URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta desgaikuntza absolutua –zigorrak dirauen bitartean–; eta, saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, BOST URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–; halaber, bost urtez amarengana 500 metrotik beherako distantzian hurbiltzeko eta berarekin edozein baliabideren bidez komunikatzeko debekuak, eta instantzia honetan eragindako kostuen ordainketa, erantzukizuna aldatzen duten ahaidetasuna eta droga-mendekotasuna egonda. Halaber, kondenatua egin zuten amari 17.000 euroko kalte-ordaina ematera eragindako lesioengatik, 250.000 eurokoa ondorioengatik, eta 36.000 eurokoa arreba hiltzeagatik; beste arrebari ere 24.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio ahizpa hiltzeagatik. Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikulua aplikatu behar da.
Epai osoa: Barakaldo. 2004ko urriaren 11 [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2004ko irailaren 27a (1 erailketa)
Gertaerak:
21 urteko gizon batek eta 25 urteko emakume batek bikotea eratu zuten eta bi urtez elkarrekin bizi izan ziren. Irailaren 27an emakumeak eta lagun batek gizonarekin topo egin zuten, eta, ordu jakin batean, denak joan ziren emakumearen etxera. Hara iritsitakoan gizonak elkarrekin oheratzeko esan zion bikotekide ohiari, baina emakumeak uko egin zion. Errefusatze horren ondorioz gizonak aizto bat hartu eta emakumea sastakatzen hasi zen. Lagunak erasoa saihesteko ahaleginak egin bazituen ere, emakumea hil zuen.
Zigorra:
22 urte, sei hilabete eta egun bateko espetxealdia eta hildako emakumearen oinordekoei 180.303,60 euro ordaintzea.
Erantzun soziala:
Bilboko Emakume Taldeen Koordinakundeak hilketaren aurkako manifestazioa deitu zuen, "Erasorik ez, erantzunik gabe" lelopean. Mila pertsona inguruk, gehienak emakumeak, parte hartu zuten Arriaga plazatik abiatu zen ekitaldian.
Epaia:
Ahaidetasun-astungarriarekin batera maltzurkeriaz eta ankerkeriaz egindako hilketa delituagatik, 22 urte, sei hilabete eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, eta prozesuko kostuak ordaintzera eta hildako emakumearen legezko oinordekoei 180.303,60 euroko kalte-ordaina ematera kondenatu zen.
Epai osoa [epaian agertzen diren izenak ez dira egiazkoak]
-
Bilbao. 2004ko otsailaren 3a (1 erailketa)
Gertaerak:
33 urteko bikotekideak bost aldiz salatu zuen 36 urteko gizon bat tratu txarregatik; bikotekide hori denbora batez Bizkaiko Foru Aldundiaren harrera-etxebizitzan bizi izan zen. Gizona bi aldiz atxilotu zuten, eta, 2003ko abuztuan, epaile batek 500 metroko urruntze-agindua eman zuen, lehen hilabetean urratu zuena. Neurri horren ordez 1.000 metroko beste urruntze-agindu bat ezarri zen. Hala ere, elkarrekin bizitzeari ekin zioten berriro eta azaroan emakumeak salaketak erretiratu zituen.
2004ko otsailaren 3an, gizonak eragindako lesioengatik emakumea Basurtuko Ospitalean artatu zuten eta bi egunera azken indarkeria-gertakaria gertatu zen. Une horretan haurdun zegoen, zortzi hilabeteko, eta berriro erasoa jasan ondoren, erasotzailearengandik ihes egin nahian, leihoko leiho-ertzera irten zen eta erori egin zen. Handik gutxira hil zen, Basurtuko Ospitalean.
Zigorra:
21 urte eta sei hilabeteko espetxealdia eta alabarekiko guraso-ahalaz gabetzea.Erantzun soziala:
Erankundeek kontzentrazioa deitu zuten udaletxearen eraikinaren aurrean. Emakumeen mugimenduak gaitzespen-elkarretaratzeak deitu zituen arratsaldean.Epaia:
Akusatuari hamabi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, legearen aurkako atxiloketarekin batera egindako giza hilketa delituagatik; bost urteko espetxe-zigorra abortu delituagatik eta bi urteko espetxe-zigorra derrigortze delituagatik. Alabarekiko guraso-ahala kendu zitzaion eta sortutako kostuak ordaintzera eta kondenaren aldian sufragio pasiborako eskubidea galtzera kondenatu zuten. Era berean erantzukizun zibilaren bidetik alabari 39.000 euroko kalte-ordaina ematera kondenatu zuten.
Probintzia Auzitegiaren epaia [epaian agertzen diren izenak ez dira egiazkoak]
Auzitegi Gorenaren epaia [epaian agertzen diren izenak ez dira egiazkoak]
Erailketa-saiakerak
-
Berriz, 2026ko apirilaren 6a (2 erailketa-saiakerak)
Gertaerak:
Apirilaren 6an, goizeko lehen orduan, 48 urteko gizon batek 38 urteko emaztea sastakatzen du bere lau seme-alaben aurrean. Seme-alabak eta bizilagun bat erasoa eragozten saiatzen dira. Horren ondorioz, alaba nagusia, 15 urtekoa, zauriturik ateratzen da. Osasun-langileek azkar esku hartzen dute, eta emakumearen bizitza salbatzea lortzen dute.
Erantzun soziala:
Berrizko Mugimendu Feministak deituta, ehunka emakume irmo manifestatzen dira Berrizko kaleetan, “Erasoen aurrean, autodefentsa feminista” lelopean, herriko emakume baten aurka egindako hilketa saiakera gaitzesteko.
Protesta-elkarretaratzeetarako deia egiten da Euskadiko hainbat herritan.
-
Getxo. 2026ko urtarrilaren 31a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2026ko urtarrilaren 31n, gizon batek arma zuri batekin eraso egin zion bikotekide izandako emakume bati, Getxon. Emakumeak harremana amaitzeko borondatea adierazi ondoren gertatu zen erasoa.
Ondorioz, Emakumeak zauri larriak jasan zituen, eta ospitale batera eraman zuten, laguntza medikoa jasotzeko. Polizia-indarrek gizona atxilotu zuten.
Erantzun soziala:
Getxoko Udalak gertaerak gaitzetsi zituen jendaurrean, eta dei egin zuen indarkeria matxista gaitzesteko elkarretaratze bat egiteko.
-
Lezama. 2026ko urtarrilaren 22a (2 erailketa-saiakerak)
Gertaerak:
2026ko urtarrilaren 22an, gizon batek arma zuri batekin eraso egin zien bikotekide ohiari eta haren lagun bati, Lezamako udalerrian, aparkaleku batean. Bi emakumeak zauriturik geratu ziren erasoaren ondorioz.
Hurrengo egunean aurkitu zuten gizona, eta polizia-indarrek atxilotu zuten. Gertakariak indarkeria matxistaren esparruan ikertzen ari dira.
-
Bilbao. 2025eko uztailaren 5a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2025eko uztailaren 5ean, Bilboko auzo batean, gizon batek eraso larria egin zion bikotekideari elkarrekin bizi ziren etxean. Erasoan zehar, itotzen saiatu zen; horren ondorioz, emakumeak konortea galdu zuen.
Jarraian, gizona sukaldera joan zen arma zuri bat hartzera, min egiteko, baina une hartan etxean zegoen hirugarren pertsona batek esku hartu zuen erasoak jarrai zezan saihesteko. Polizia-indarrek gizona atxilotu zuten.
-
Bilbao. 2025eko ekainaren 25a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2025eko ekainaren 25ean, Bilboko auzo batean, gizon batek urruntze-agindu bat urratu zuen, eta bikotekide ohiaren etxera sartu zen, indarra erabiliz. Bertan, eraso egin zion fisikoki; ondorioz, bizilagunek esku hartu zuten, emakumea laguntza eske ari zela entzun eta gero.
Ondoren, gizona bere etxebizitzara joan zen arma zuri bat hartzera, erasotzen jarraitzeko ustezko asmoarekin. Horretarako aukera izan aurretik atxilotu zuen poliziak.
-
Bilbao. 2025eko maiatzaren 30a (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil zuen Bilbon, emaztea zauritu zuen eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Gizon batek arma zuriz egin zion eraso bere emazteari 2025eko maiatzaren 30eko goizaldean, ostiralarekin, biak beren etxean zeudela. Emakumeak ihes egitea lortu ondoren, bere alaba aitarekin etxean bakarrik zegoela ohartarazi zuen.
Polizia-agenteak etxe horretara joan ziren eta bi gorpu aurkitu zituzten. 13 urteko alabarena, aitak erail zuena, eta gizonezkoarena, bere buruaz beste egin zuena.
Emakumea ospitale batera eraman zuten, lesioak sendatu ziezazkioten.
Zigorra:
Ez da epaiketarik egongo.
Erantzun soziala:
Bilboko Udaleko Bozeramaileen Batzordea bildu zen, gaitzespen-komunikatu bat idatzi eta 12:00etan udaletxearen aurrean elkarretaratze baterako deia egin zuen.
Arratsaldean, "Erantzunik gabeko erasorik ez" lelopean, Rekalde Zutitzen kolektibo feministak 19:30ean auzoko plazan kondena-elkarretaratze bat egiteko deia zabaldu zuen, eta 500 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.
Epaia:
Ez da epaiketarik egongo.
-
Bilbao, 2022ko abenduaren 10 (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
30 urteko emakume batek eta 29 urteko gizon batek bikote-harremana zuten, eta Bilboko etxebizitza partekatu batean bizi ziren.
2022ko abenduaren 10ean, emakumeak harremana amaitzeko erabakia zuela jakinarazi zion gizonari. Horren ondorioz, eztabaida bat sortu zen, eta eztabaida horretan gizonak emakumea mailu batekin erasotu zuen, buruan eta eskuetan zauri larriak eraginez.
Jasandako lesioen ondorioz, emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, eta bertan egoera larrian ingresatu zuten.
Etxebizitzan bizi zen pertsona batek gertatutakoa entzun eta poliziari abisua eman zion. Gizonak lekutik alde egin zuen, baina handik gutxira aurkitu eta atxilotu zuten.
Zigorra:
Hiru urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Horrez gain, debekatu egin zitzaion emakumearengandik 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin edozein bide erabiliz komunikatzea 13 urtez.
Era berean, bederatzi urtez tratamendu medikoa jasotzeko internamendu-neurria ezarri zitzaion.
Erantzun soziala:
Ez dago jasota kasu hau gaitzesteko deialdi publikorik egin zenik.
Epaia:
Gizona hilketa-saiakera delitu baten egiletzat jo zuten, eta ahaidetasunaren astungarria aplikatu zitzaion.
Gainera, prozeduraren kostuak ordaintzera kondenatu zuten.
Epai osoa: Bilbao, 2022ko abenduaren 10 [epaian agertzen diren izenak asmatutakoak dira].
-
Galdakao. 2022ko azaroaren 9a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizon batek eta emakume batek egitateak gertatu baino zazpi hilabete lehenago ezagutu zuten elkar. Emakumea banandu berria zen eta bost urtetik beherako bere bi umeekin bizi zen. Bikote-harremana eta bizikidetza hasi ostean, gizona etengabe aritu zen emakumea kontrolatzen eta menderatzen eta harekin indarkeriaz jokatzen, mespretxuak, isekak eta eraso fisikoak barne.
Azaroaren 9an, goizaldeko ordu bata inguruan, eta emakumea hiltzeko asmoz, gizonak su eman zion etxeari, biktima logela batean lotan zegoela bere ume adingabeekin. Geroago, su eman zion emakumearen ibilgailu bati, zeina etxearen aurrean aparkatuta baitzegoen; sugarrek eraikinaren fatxadari eragin zioten.
Zigorra:
Gizona emakumearen aurka egindako delitu hauengatik kondenatu zuten:
- Saiakuntza-graduko giza hilketa delituagatik, 15 urteko espetxe-zigorra, eta biktimarengana, haren etxera, lantokira edo maiz joaten den lekuetara hurbiltzeko debekua, distantzia 500 metrotik beherakoa bada; gainera, edozein bitarteko erabiliz 16 urtean harekin komunikatzeko debekua.
- Ohiko tratu txarren delituagatik, 30 hilabeteko espetxe-zigorra.
- Sexu-abusuaren delituagatik, zazpi urte eta egun bateko espetxe-zigorra.
- Tratu txarren delituagatik, 51 hilabeteko espetxe-zigorra.
- Sexu-erasoaren delituagatik, 9 urteko espetxe-zigorra.
- Halaber, iseka-delitu jarraituagatik kondenatu zuten.
Gainera, biktimari kalte-ordain ekonomikoa eman beharko dio erantzukizun zibilarengatik.
Erantzun soziala:
Ez dakigu deialdi publikorik egin zen gertakariak gaitzesteko edo kondenatzeko.
Epaia:
Hilketa-saiakera delituagatik, 15 urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion. Horrez gain, zigorra bete ondoren, bost urteko zaintzapeko askatasuna ezarri zioten, eta debekatu zitzaion emakumearengandik 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin edozein bide erabiliz komunikatzea 16 urtez.
Emakumearen aurkako indarkeriaren esparruan egindako ohiko tratu txarren eta tratu txarren delituengatik ere espetxe-zigorra ezarri zitzaion.
Sexu-abusu delituagatik, zazpi urte eta egun bateko espetxe-zigorra ezarri zitzaion.
Sexu-eraso delituagatik, bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion.
Gainera, emakumeari 280 euroko kalte-ordaina ematera kondenatu zuten, lesio fisikoengatik, eta 14.000 eurokoa, eragindako kalte moralagatik.
Probintzia Auzitegiaren epaia: Galdakao. 2022ko azaroaren 9a [epaietan agertzen diren izenak asmatutakoak dira]
Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia: Galdakao. 2022ko azaroaren 9a [epaietan agertzen diren izenak asmatutakoak dira]
-
Santurtzi. 2022ko urriaren 30a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
37 urteko gizon bat goizeko lehenengo orduan iritsi zen etxera, eta, bikotekidearekin eztabaidan aritu ondoren, mehatxu egin zion leihotik behera botako zuela seigarren solairutik, eta hura hiltzen saiatu zen, lepoan arma zuriz zaurituz. Pisukide batek esku hartu zuen, eta, horri esker, erasoa ez zen larriagoa izan.
Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman zuten.
Zigorra:
Akusatua zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorrera kondenatu zen, homizidio delitua saiakera-mailan egiteagatik; tratu txarren delituengatik, komunitatearen aldeko lanen hainbat zigor ezarri zitzaizkion, guztira 220 egunekoak; ohiko tratu txarren delituagatik, urte bateko eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion; horrez gain, bederatzi urtetik gorako epean biktimarengana hurbiltzeko edo harekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaion; eta biktimari 12.000 euroko kalte-ordaina ematera ere kondenatu zen.
Erantzun soziala:
Santurtziko Berdintasun Batzordeak (erakundeek eta herritarrek osatua) deia egin zuen hurrengo egunean udaletxearen aurrean bost minutuko elkarretaratzea egiteko, «Santurtzin, eraso matxistarik ez» lelopean. Bizilagunez gain, herriko alkatea eta Emakundeko zuzendaria ere bertaratu ziren.
Epaia:
Akusatua bere bikotekidea hiltzen saiatzeagatik kondenatu zuten. Halaber, ohiko tratu txarren delituagatik zigorra ezarri zioten, baita tratu txar puntualengatik lau zigor ere. Era berean, irain eta mehatxu delituagatik kondenatu zuten, eta, azkenik, biktimari diru-kopuru jakin bat kalte-ordain gisa ordaindu behar ziola ezarri zen. Bederatzi urtetik gorako epean, ezin izango da biktimarengana hurbildu, ezta harekin inolako bitartekoren bidez harremanetan jarri ere.
Epai osoa: [epaian agertzen diren izenak fikziozkoak dira]
-
Portugalete. 2022, uztailaren 28 (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Uztailaren 28ko goizaldean, 40 urte baino gehiagoko emakume bat bere etxetik erori zen, Portugaleteko Buenavista auzoan. Ertzaintzak bikotekidea atxilotu zuen, 44 urteko gizonezkoa, homizidio-delitua gauzatzen saiatzea leporatuta, emakumea erortzea eragin zuelako susmoa baitzegoen.
Emakumea ospitalean ingresatu zuten zauri larriekin. Arreta medikoa behar izan bazuen ere, haren bizitza ez zen arriskuan egon.
Zigorra:
Oraindik ez da epaiketarik egin.
Erantzun soziala:
Portugaleteko Udalak gertaera gaitzesteko adierazpen publiko bat egin zuen, eta hurrengo egunean deitutako mobilizazioarekin bat egin zuen.
-
Barakaldo. 2022ko ekainaren 24a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2022ko ekainaren 24aren goizaldean, ostirala, gertaerak gertatu ziren Barakaldoko etxebizitza-blokeko bizilagunek Ertzaintzari deitu zioten laguntza eskatuz biktimak egin zituen oihuak entzutean. 40 urteko gizon bat, biktimaren bikotekide ohia eta seme-alaben aita zena, eskailera-buruan emakumea labanaz hiltzen saiatzen ari zen.
Bizilagunek eskuoihalez lagundu zioten biktimari odol-galerari eusten saiatzeko, ospitalera eraman zuen anbulantzia iritsi arte. ZIUn sartu zen. Polizia erasotzailearen etxera joan zen, aldez aurretik berak deitu eta egilea zela aitortu ondoren.
Zigorra:
Oraindik ez da epaiketa egin.
Erantzun soziala:
Barakaldoko Udalak eta Argitan kolektiboak elkarretaratzeak deitu zituzten ostiral, larunbat eta astelehenerako, azken egunetan udalerrian gertatu ziren eraso matxista horren eta beste batzuen aurka.
-
Bilbao. 2022ko apirilaren 30a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Apirilaren 30ean, 02:00ak aldera, sute bat piztu zen Bilboko Atxuri auzoko lonja batean. Bikote batek eta emakumearen alabak, adingabeak, okupatuta zuten lonja eta ohiko etxebizitza moduan erabiltzen zuten. Familia-unitateko hiru kideak, eta beste bi bizilagun, ospitaleetan artatu zituzten. 28 urteko emakumeak izan zituen erreduren larritasuna zela eta, Gurutzetako Ospitaleko Erredura Handien Unitatean sartu zuten. Erredurez gain, emakumeak zauriak zituen, horietako batzuk buruan, eta sutearen aurretik eraso egin ziotela susmatu zuten.
Ertzaintzak egindako ikerketa luzearen ondorioz, 36 urteko gizona atxilotu zuten, bikotekidea hiltzen saiatzea egotzita.
Aurtengo urtarrilean bertan erasotzaileak beste emakume bat harrapatu zuen kotxez, bikotekidearen laguna dena.
Zigorra:
Hilketa saiakeragatik 18 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta, horrez gain, 28 urtez debekatu zioten biktimarengana hurbiltzea eta harekin komunikatzea. Bestalde, Justizia Administrazioaren aurkako delituagatik 2 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, eta sekretuak ezagutarazi eta zabaltzeko delituagatik urtebeteko espetxe-zigorra, beste zigor batzuen artean.
Erantzun soziala:
Bilboko Udalak gertakariak gaitzetsi zituen eta akusazio partikular gisa aurkeztuko zela iragarri zuen.
Epaia:
Emakumearen hilketa-saiakeragatik 18 urteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Gainera, 28 urtez debekatu zitzaion biktimarengana hurbiltzea edo harekin harremanetan jartzea. Justizia Administrazioaren aurkako delituagatik, 2 urte eta 4 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Sekretuak ezagutarazi eta zabaltzeko delituagatik, urtebeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Espetxe-zigorra bete ondoren, 5 urteko zaintzapeko askatasuna ere ezarri zioten.
Bestalde, 600.000 euroko kalte-ordaina ordaintzera kondenatu zuten biktimari; 93.329 euro, sua gertatu zen lonjaren jabeari; eta 90.793 euro, jabeen erkidegoari.
Auzitegi Nagusiaren epaia: Bilbao. 2022ko apirilaren 30a: epaian agertzen diren izenak fikziozkoak dira.
Epai osoa: Bilbao. 2022ko apirilaren 30a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2022ko otsailaren 13a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2019an, gizon batek eta emakume batek bikote-harremana izan zuten sei hilabetez, gutxi gorabehera. Harremana eten ondoren, emakumeak errentan hartua zuen etxebizitzan bizitzen utzi zion gizonari, hark ez baitzuen beste bizilekurik. Alabaina, bizikidetza higatuz joan zen apurka-apurka, eta emakumeak, orduan, etxetik alde egiteko eskatu zion gizonari.
2022ko otsailaren 13an, emakumea etxera itzuli zen bere inguruko jende-talde batekin, aurretik beste leku batean hasitako ospakizun bati jarraipena emateko. Gizona ospakizunera batu zen, baina emakumeak haren jokabidea txarretsi zuen. Orduan, gizona irainak botatzen hasi zitzaion; sukaldera joan, aizto bat hartu eta gorputzeko bizi-ataletan eraso zion.
Zigorra:
Gizonari zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten saiakuntza-graduko giza hilketa delituagatik, bai eta biktimarengana, haren etxebizitzara, bizilekura, lantokira, ikastegira edo sarritan joaten den beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua ere, distantzia bostehun metrotik beherakoa bada.
Berebat, biktimarekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaion, hamazazpi urtez, edozein bitarteko edo prozedura erabiliz, dela informatikoa, telematikoa, idatzizkoa, ahozkoa edo bisuala. Gainera, epaiketa-kostuak ordaintzera kondenatu zuten, akusazio partikularrarenak barne.
Erantzun soziala:
Ez dakigu deialdi publikorik egin zen gertakariak gaitzesteko edo kondenatzeko.
Epaia:
Ebazpen judizialak zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zion gizonari, saiakuntza-graduko giza hilketa delituagatik, genero-arrazoiengatiko inguruabar astungarriarekin, bai eta horrek berekin dakarren desgaikuntza-zigorra ere kondenak iraun bitartean sufragio pasiboko eskubidea baliatzeko.
Biktimarengana hurbiltzeko debekua ere ezarri zen, arestian adierazitako moduan, bai eta hamazazpi urtez komunikatzeko debekua ere.
Gainera, askatasunaz gabetzeko zigorra betetakoan zaintzapeko askatasunaren neurria ezarri zitzaion kondenatuari, bai eta genero-indarkeriaren arloko prestakuntza-programa batean parte hartzeko betebeharra ere, erabakitzen den aldian zehar.
Azkenik, kondenatuak 10.120 euroko kalte-ordaina eman behar zion biktimari, legez aurreikusitako interesak aplikatuz, eta, gainera, epaiketa-kostuak ordaindu beharko ditu.
Probintzia Auzitegiaren epaia: Bilbao. 2022ko otsailaren 13a / Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia: Bilbao. 2022ko otsailaren 13a [epaietan aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Berriz. 2021ko uztailaren 26a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Uztailaren 26an, 19:00etan, 27 urteko gizonezko bat bere bikotekidea aizto batekin hiltzen saiatu zen Berrizko belodromoaren inguruan. Erasoaren ondoren, gizona tokitik urrundu zen, eta bien aste batzuetako haurra eraman zuen, emakumea zaurituta utziz.
Bizilagun batzuek Ertzaintzari deitu zioten eta gertatutakoaren berri eman zuten. Larri zauritutako emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman zuten helikopteroz.
Biktimak erasotzailea “jazarpenagatik” salatu zuen.
Zigorra:
Zazpi urteko espetxe-zigorra, biktimarengana hurbiltzeko eta harekin komunikatzeko debekua 17 urtez, eta 74.036 euroko kalte-ordaina ordaintzeko betebeharra.
Erantzun soziala:
Uztailaren 27an Berrizko talde feministak manifestazio zaratatsua egin zuen herrian zehar, erasoa gaitzesteko. Ondoren, elkarretaratzea egin zuten 15 minutuz Urtiaga Plazan “Emakumeen Kontrako indarkeriari ez! Aski da! leloarekin. Elkarretaratze horretan herritar askok eta agintari batzuek hartu zuten parte.
Epaia:
Akusatua hilketa-saiakera delitu baten egiletzat jo zuten, erantzukizun osoz, eta ahaidetasunaren astungarria aplikatu zitzaion. Horren ondorioz, zazpi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, baita sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere, zigorrak iraun bitartean. Era berean, debekatu zitzaion emakumearengandik eta haren seme-alabengandik 500 metro baino gutxiagora hurbiltzea, eta harekin edozein bide erabiliz komunikatzea, 17 urtez.
Gainera, prozeduraren kostuak ordaintzera kondenatu zuten, akusazio partikularraren gastuak barne. Halaber, zaintzapeko askatasuna ezarri zioten.
Bestalde, emakumeari 74.036 euroko kalte-ordaina ematera ere kondenatu zuten.
Epai osoa: Berriz. 2021ko uztailaren 26a [epaian agertzen diren izenak asmatutakoak dira].
-
Amorebieta-Etxano. 2021eko urtarrilaren 15a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Biktimak eta erasotzaileak 10 hilabeteko harremana izan zuten, eta 2020ko abenduan harremana amaitu zen, tratu txarragatik. Ordutik, behin baino gehiagotan eraso zion bide publikoan, baita haren etxean ere, biktima bere gauzak jasotzera joan zenean, hark hitz eman baitzion ez zuela berriz joko.
Hala ere, etxean zegoela, jotzen hasi zitzaion, eta 11 zentimetro luzeko sukalde-aizto batekin eraso zion sabelaldean eta sorbaldan. Erasotzailearen pisukide batek erasoa gehiagora joatea eragotzi zuen.
Gertakari horien ondorioz, 500 metroko erradioan urruntzeko kautelazko neurria ezarri zitzaion. Neurri hori ez zuen bete, eta biktimari hainbat dei eta larderiazko mezurekin jazartzeaz gain, behin-behineko espetxealdia agindu zuen epaitegiak.
Zigorra:
Erasotzaileari sei urte eta hilabeteko kondena ezarri zitzaion tratu txarrak eman, jazarpena egin, urruntze-neurria hautsi eta homizidioa gauzatzen saiatzeagatik.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Delituaren egilea kondenatu zuten sei hilabeteko espetxe-zigorra tratu txarren delituagatik, urtebete eta zazpi hileko espetxe-zigorra jazarpen-delituagatik eta urruntze-neurria urratzeagatik, eta lau urteko espetxe-zigorra homizidio-delitua gauzatzen saiatzeagatik; era berean, 14 urtez debekatu zitzaion 500 metrotik behera hurbiltzea harengana.
Gainera, 6.000 euro ordaindu behar zizkion biktimari.
Epai osoa: Amorebieta-Etxano. 2021eko urtarrilaren 15a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Zaldibar. 2020ko abenduak 17 (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2020ko abenduaren 17an, 54 urteko gizon bat emakumeari bizitza kentzen saiatu zen, emakumeak harremana amaitzeko erabakia hartu zuela jakinarazi ondoren. Une hartan, emakumea biek zuten bi urteko semea eskolara eramateko prestatzen ari zen, eta gizona jarrera oldarkorra erakusten hasi zen.
Egoera horren aurrean, emakumea komunean babestu zen. Hala ere, gizonak barrura sartzea lortu zuen atea behartuta. Ondoren, sukaldera eraman zuen eta laban batekin eraso egin zion.
Erasoaren ondorioz, emakumeak zauriak jasan zituen. Geroago, egoera baretzen saiatu zen harremanarekin jarraitzeko asmoa azalduz.
Handik gutxira, gizonaren senide batzuk iritsi ziren, eta erasoaren arrastoak garbitzen saiatu ziren. Era berean, Ertzaintzari deitu zioten, eta erasoaren ondorioak egiaztatu ahal izan zituzten.
Gertakari horien aurretik, emakumeak salaketa bat aurkeztua zuen gizonaren aurka, baina geroago erretiratu egin zuen.
Zigorra:
Sei urteko espetxealdia, homizidioaren delituagatik, saiakera-graduan, eta biktimarengana 100 metrotik beherako distantziara hurbiltzeko edo 14 urtean harekin edozein bitartekoz komunikatzeko debekua. Biktimari 27.000 € ordainduko dizkio.
Espetxe zigorra bete ondoren, genero-berdintasunaren arloko prestakuntza-ikastaro batean parte hartu beharko du erasotzaileak.
Erantzun soziala:
Zaldibarko talde feministak herritarrei dei egin die hurrengo egunean udaletxearen aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera, erasoa gaitzesteko.
Epaia:
Sei urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion bikotekidearen aurkako homizidioaren delituagatik, saiakera-graduan, ahaidetasun- eta genero-astungarriak eta kaltea konpontzeko aringarria kontuan hartuta (27.000 €, erantzukizun zibilaren arloan). Ezin izango du sufragio pasiboa baliatu espetxeratzeak irauten duen bitartean, eta bere bikotekidea ezin izango du 100 metrotik beherako distantziara ikusi espetxeko kondena bete ondorengo 14 urteetan.
Gainera, zaintzapeko askatasun-zigorra ezarri zitzaion kartzela-zigorraren ondoren, eta, epe horretan, genero-berdintasunari buruzko prestakuntza-ikastaro bat egin beharko du.
Epai osoa: Zaldibar. 2020ko abenduak 17 [epaian agertzen diren izenak ez dira benetakoak]
-
Durango. 2020ko urriaren 7 (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2020ko urriaren 7an, senar-emazte batzuk familiaren etxebizitzan zeudela, gizonak eztabaida bat hasi zuen emaztearekin, emaztearen desioak eraginda, haien artean zuten harremana amaitzeko. Emaztea gela batean babestu zen hiru seme-alabekin, baina butano bonbona batekin atea bota eta 13 zentimetroko xafla zuen aizto batekin eraso zion. Emakumea erasoa indargabetzen saiatu zen, eta bizia salbatu zuen ilobaren esku-hartzeari esker. Iloba ere etxean bizi zen, eta labana kendu zion erasotzaileari.
Zigorra:
Bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zaio, eta, epe berean, sufragio pasiboko eskubidea egikaritzeko desgaikuntza berezia, bai eta biktimari 66.520 euroko kalte-ordaina ordaintzera ere, eragindako lesio eta kalte moralengatik.
Espetxean zigorra bete eta ondorengo 10 urteetan –zaintzapeko askatasunean egongo da– ezin izango da biktimarengandik 500 metro baino gutxiagora egon.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Senarrari bederatzi urteko espetxe-zigorra ezarri zioten, emazteari 66.520 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko diote, eta ezin izango da 500 metro baino gutxiagora hurbildu espetxean kondena bete eta ondorengo 10 urteetan.
- Epai osoa: Durango. 2020ko urriaren 7 [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
- Errekurritutako epaia: Durango. 2020ko urriaren 7
-
Bilbao. 2019ko irailaren 29an (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Emakumeak eta gizonak harreman sentimentala zuten, baina ez ziren elkarrekin bizi. 2019ko irailaren 29an, 23:30ean, ohean elkarrekin zeudela, gizona emakumea eskuarekin itotzen saiatu zen.
Emakumeak askatzea lortu zuen eta lekutik irten zen. Ondoren, ospitale batean artatua izan zen jasandako zauriengatik.
Zigorra:
Bi urteko gartzela-zigorra, biktimarengana bost urtez hurbiltzeko debekua eta 2.210 euroko kalte-ordaina ematea.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erantzun sozialik egon zen.
Epaia:
Erasotzailea kondenatu zuten, giza hilketa delituaren egile den eta haren zigor-erantzukizuna duen aldetik —ahaidetasun-inguruabar astungarriarekin eta garrantzi handiko mozkortasun-inguruabar aringarriarekin—, bi urteko espetxe-zigorrera, zigor erantsi honekin: sufragio pasiboko eskubidearen desgaikuntza berezia, kondenak dirauen artean; halaber, beste zigor erantsi hauek ere ezarri zitzazkion: batetik, biktimarengana 300 metrotik beherako distantziara hurreratzeko eta haren etxebizitzara, lantokira edo hura joan ohi den beste edozein tokitara hurreratzeko debekua, eta, bestetik, biktimarekin komunikatzeko debekua, bi kasuetan, BOST URTERAKO; horrez gain, prozesuko kostuak ezarri zitzaizkion, akusazio partikularrarenak barne eta biktimari 2.210 euroko kalte-ordainagatik.
-
Portugalete. 2019ko uztailaren 4a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Uztailaren 4an, eguerdian, Portugaleten, 64 urteko gizonezko batek bere emaztea jo zuen buruan borra batez eta aizto bat sartu lepoan. Gertaerok bikotearen bizilekuan izan ziren. Emakumea, erasoari ihes egin eta auzokide baten etxean babesa hartu ostean, ospitalera eraman zuten.
Zigorra:
Zazpi urteko espetxealdia eta hamabost urtez biktimarekin edozein motatako harremana izateko eta harenagana hurbiltzeko debekua. Horrez gain, 30.000 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio guztira biktimari, hainbat kontzepturengatik.
Erantzun soziala:
Portugaleteko Udalak dei egin zuen gaitzespen-elkarretaratzea egitera herriko Plaza del Solarren.
Epaia:
Kondenatu zuten, erailketa delitu-saiakera baten egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren inguruabar larrigarriarekin, delitua genero arrazoiengatik egin izanaren larrigarriarekin eta mozkor egotegatiko aringarri oso kualifikatuarekin, ZAZPI URTEKO ESPETXE ZIGORRA betetzera. Kondenak dirauen bitartean sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza bereziko zigor osagarria izango du, eta, horrekin batera, debekatuta izango du hamabost urtez biktimarengana, bere etxera, bere lantokira edo bisitatzen dituen ohiko tokietara 500 metro baino gutxiagoko distantziara hurbiltzea, bai eta harekin komunikatzea ere, edozein bitarteko edo prozedura erabiliz, eta harekin idatzizko, ahozko edo ikusizko harremanak izatea. Horrez gain, prozeduraren kostuak ezarri zitzaizkio, akusazio partikularrarenak barne.
Askatasunaz gabetzeko zigorra bete ondoren, akusatuari zaintzapeko askatasunaren neurria ezarri zitzaion bost urtez, eta ohiturak galtzeko tratamendu medikoa jasoko du.
Auzipetuak 1.020 euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari jasandako lesioengatik, 3.800 eurokoa ondorioengatik eta 25.000 eurokoa kalte moralengatik.
Epai osoa: Portugalete. 2019ko uztailaren 4a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Santurtzi. 2018ko azaroaren 11 (2 erailketa-saiakerak)
Gertaerak:
Emakumea eta gizona ezkonduta zeuden, eta emakumearen 28 urteko semearekin bizi ziren. Aurretik, emakumeak salaketa bat aurkeztua zuen gizonaren aurka, tratu txarrak, mehatxuak eta iraintzeak bezalako jokabideengatik.
Azaroaren 11n, goizeko 9:00ak aldera, gizonak laneko gai baten inguruko eztabaida bati ekin zion, eta jarrera erasokorra izan zuen emakumearen aurrean. Emakumearen semeak jokabide hori kritikatu zuen. Orduan, gizonak laban bat hartu eta modu larrian eraso zien bai semeari bai emakumeari.
Zigorra:
Hamar urte eta egun bateko espetxealdia, giza-hilketaren saiakera-mailako delitu baten egile gisa, eta zazpi urte eta sei hilabeteko espetxealdia, giza-hilketaren saiakeraren delitu baten egile gisa, nagusitasun-egoeraz abusuaren larrigarria edo astungarria tartean dela, bai eta emakumeari 8.500 euro eta beronen semeari 33.000 euro ordaintzea ere.
Erantzun soziala:
Santurtziko Udalak, “erabateko eta aho batezko gaitzespena” agerturik, dei egin zuen bost minutuz elkartzera Udaletxe aurrean.
Emakundek ere gaitzetsi zituen erasook (ez dut aurkitu Aldundiaren gaitzespenaren berririk).
Epaia:
Erasotzailea hamar urte eta egun bateko espetxe-zigorra eta zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra betetzera kondenatu zuten, hilketa-saiakera baten erantzule den aldetik, eta zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra betetzera, beste hilketa-saiakeragatik. Halaber, emakumeari 8.500 euro eta beronen semeari 33.000 euro ordaintzera kondenatu zuten.
Kondenaren hiru laurdenak betetakoan, espetxe zigorraren ordez lurralde nazionaletik kanporatzeko zigorra ezarriko da, eta, behin kanporatuta, ezin izango da itzuli hamar urteko epean.
Erasotzailea ezin izango da Santurtzin bizi edo Santurtzira joan, eta ezin izango da biktimen ingurura, biktima horien bizilekuaren ingurura, lantokiaren ingurura edo 500 metrotik beherako distantziara dagoen beste edozein tokitara hurbildu. Eta ezin izango da biktimekin komunikatu zigorrak irauten duen bitartean eta haren ondorengo 10 urteko epearen barruan.
Epai osoa: Santurtzi. 2018ko azaroaren 11 [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Sestao. 2018ko apirilaren 23an (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2018ko apirilaren 23an, 40 urteko gizon bat emakume baten etxebizitzara joan zen, aurretik webgune baten bidez harekin harremanetan jarri ondoren, elkartze bat adosteko.
Etxebizitzan sartzean, gizonak aurpegia estalita zeraman identifikatua ez izateko, eta arma bat zuen. Behin barruan, emakumea hiltzeko mehatxua egin zion, eta hainbat sexu-eraso egin zizkion.
Ondoren, emakumeari bizitza kentzen saiatu zen hainbat bide erabiliz. Emakumeak bere burua defendatzea lortu zuen, eta saiakera ez zen gauzatu.
Azkenik, gizonak etxebizitza utzi zuen mehatxuak eta bestelako larderia-ekintzak egin ondoren.
Zigorra:
Sei urteko espetxealdia arma erabiliz egindako sexu-erasoagatik, urtebete eta sei hilabeteko espetxealdia giza-hilketa saiatzeagatik, 720 € bortxa-delituagatik, 60 € lesioen delituagatik.
Erantzun soziala:
Ez dakigu Sestao udalerrian erreakzio sozialik egon zen.
Epaia:
Akusatua arma erabiliz egindako sexu-eraso delitu baten egiletzat jo zuten. Mozorrotzearen astungarria eta buru-nahasmenduaren aringarria aplikatu zitzaizkion, baita kaltearen ordainaren aringarria ere, oso kualifikatutzat hartuta. Horren ondorioz, sei urteko espetxe-zigorra, sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia eta zortzi urteko zaintzapeko askatasuna ezarri zitzaizkion. Era berean, debekatu zitzaion biktimarengandik 300 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin edozein bide erabiliz komunikatzea.
Hilketa-saiakera delitu baten egiletzat ere jo zuten. Kasu horretan, mozorrotzearen astungarria eta buru-nahasmenduaren nahiz kaltearen ordainaren aringarriak aplikatu zitzaizkion. Horren ondorioz, urtebete eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, baita sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere. Horrez gain, hiru urtez debekatu zitzaion emakumearengandik 300 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin edozein bide erabiliz komunikatzea. Prozeduraren kostuak ere ordaindu behar izan zituen.
Hertsatze delitu baten egiletzat ere jo zuten. Delitu horretan, buru-nahasmenduaren aringarria eta kaltearen ordainaren aringarri oso kualifikatua aplikatu zitzaizkion. Horren ondorioz, sei hilabeteko isuna ezarri zitzaion, eguneko 4 euroko kuotarekin. Gainera, bi urtez debekatu zitzaion biktimarengandik 300 metro baino gutxiagora hurbiltzea eta harekin zuzenean edo zeharka edozein bide erabiliz komunikatzea. Prozeduraren kostuak ere ordaindu behar izan zituen.
Lesio delitu baten egiletzat ere jo zuten, eta 15 eguneko isuna ezarri zitzaion, eguneko 4 euroko kuotarekin.
Erantzukizun zibilaren kontzeptuan, emakumeari 7.000 euroko kalte-ordaina ematera ere kondenatu zuten.
Epai osoa: Sestao. 2018ko apirilaren 23an [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2017ko uztailaren 9a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Emakumeak eta gizonak harreman bat izan zuten 2014tik 2017ra. Denbora horretan, 19 urteko gizonak kontrola eta nagusitasun psikologikoa erabili zituen emakumearen aurka. Ez zuen onartzen emakumearen erabaki batzuk, hala nola janzteko modua, ezta 2017ko apirilean emakumeak proposatutako harremanaren amaiera ere.
Une horretatik aurrera, emakumeak eraso jarraituak jasan zituen gizonaren aldetik. 2017ko uztailaren 9an, gizona emakumeari bizitza kentzen saiatu zen. Lehenik, eraso fisiko larria egin zion, eta ondoren labanarekin zauriak eragin zizkion arrisku handiko gorputz-ataletan.
Erasoaren ondoren, gizonak etxebizitza utzi zuen, emakumea hilda zegoela pentsatuta. Hala ere, emakumeak atalondora iristea eta auzotarrei laguntza eskatzea lortu zuen.
Zigorra:
Zortzi urte eta bost hilabeteko askatasun-gabetzea, besteak beste.
Erantzun soziala:
Zorrotzako auzokide-elkarteak eta Zorroztuz Bazterkeriaren Aurkako Plataformak hurrengo egunean kontzentrazioa deitu zuten, eraso hori kondenatzeko, honako lelo honen pean: ‘Ni una más sin respuesta. Erasorik ez!’.
Epaia:
Akusatua ohiko tratu txarren delituaren erantzule izateagatik kondenatu zuten. Horren ondorioz, sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, baita epe bererako sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere. Gainera, bi urtez emakumearengana hurbiltzeko eta harekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaion.
Familia-esparruko hiru tratu txar delituetako bakoitzarengatik eta familia-esparruko mehatxu delituarengatik, 40 eguneko komunitatearen aldeko lanak egitera kondenatu zuten. Horrez gain, bederatzi urtez emakumearengana hurbiltzeko eta harekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaion.
Homizidio-delituagatik, zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, baita epe bererako sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere. Era berean, bederatzi urtez emakumearengana hurbiltzeko eta harekin edozein bitartekoren bidez komunikatzeko debekua ezarri zitzaion.
Familia-esparruko derrigortze-delituagatik, 56 eguneko komunitatearen aldeko lanak egitera kondenatua egin zuten, eta bi urtez emakumearengana hurbiltzeko nahiz harekin edozein bitarteko edo prozeduraren bidez komunikatzeko debekua ezarri zitzaion.
Erantzukizun zibilaren kontzeptuan, biktimari 4.000 euroko kalte-ordaina ematera kondenatu zuten eragindako lesioengatik, eta 15.000 eurokoa lesio horien ondorioengatik.
Epai osoa: Bilbao. 2017ko uztailaren 9a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Barakaldo. 2015eko abenduaren 4a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
44 urteko gizon bat bere bikotekidearekin, 29 urteko emakume batekin, bizi zen auzoko etxebizitza batean, Barakaldon. 2015eko abenduaren 4ko goizaldean, eztabaidatzen hasi ziren, eta gizonak hiru sastada sartu zizkion abdomenean bikotekideari, 34 zentimetro luze zen aizto bat erabilita.
Biktimak berak deitu zion Ertzaintzari, odol-arrastoa kentzen eta bere zauriak ezkutatzen saiatzen ari zela.
Polizia heldu zenean, haren egoera egiaztatu zuen, eta emakumea ospitalera eraman zuten modu urgentean; han, operazio kirurgikoa egin zioten eta bertan geratu zen 2016ko urtarrilaren 26ra arte.
Zigorra:
Bost urtean askatasunaz gabetzeko zigorra, komunitate terapeutiko itxiko zentro batean. Biktimarengana hurbildu edo harekin komunikatzeko debekua, 16 urtean. Askatasunaz gabetzeko zigorra, 5 urteko espetxealdia. 6.520 € ordaintzea erantzukizun zibila dela eta.
Erantzun soziala:
Ez dakigu deialdi publikorik egin zen homizidio-saiakuntza gaitzesteko.
Epaia:
Akusatua homizidio-saiakera delitu baten erantzule izateagatik kondenatua egin zuten. Kasu horretan, substantzia toxikoekiko mendekotasunari lotutako erantzukizunetik salbuesteko inguruabar osatugabea aplikatu zitzaion. Horren ondorioz, askatasuna kentzen duen segurtasun-neurri gisa, Komunitate Terapeutiko itxi batean sartzea agindu zen, desohitzeko helburuarekin, gehienez bost urterako. Horrez gain, emakumearengandik gutxienez 500 metrora egoteko debekua eta harekin edozein komunikazio-bitartez harremanetan jartzeko debekua ezarri zitzaizkion, 16 urterako. Era berean, bost urteko espetxe-zigorra eta zigorra bete bitartean sufragio pasiborako eskubidea kentzea ezarri zitzaizkion.
Erantzukizun zibilari dagokionez, biktimari 360 euro ordaintzera kondenatu zuten ospitaleratuta egondako egunengatik, 2.160 euro aldi baterako ezintasun-egunengatik eta 1.000 euro lesioek utzitako ondorioengatik. Kalte moralagatik, gainera, 3.000 euroko kalte-ordaina ezarri zitzaion.
Halaber, prozesuko kostuen erdia ordaindu behar izan zuen; gainerako kostuak ofizioz deklaratu ziren.
Epai osoa: Barakaldo. 2015eko abenduaren 4a [epaian agertzen diren izenak ez dira benetakoak]
-
Bilbao. 2015eko azaroaren 3a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Azaroaren 3an, erasotzailea emaztearen logelara joan zen labana handi batekin, eta, hiltzeko asmoz, hainbat labankada eman zizkion. Labana kendu eta balkoira irtetea lortu zuen, eta handik laguntza eskatu zuen.
Emakumeak gertatutakoaren berri eman zuenean, jasandako eraso berria ez ezik, ezkondu bitartean jasan zituen beste indarkeria- eta tratu txar batzuk ere kontatu zituen.
Zigorra:
3 urteko espetxe-zigorra, 56 egunez komunitatearen aldeko lanak egin beharra, eta 15 eguneko etengabeko lokalizazioa. Halaber, 16 urtez eta 1 egunez Bizkaian sartzeko eta biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Nahiz eta manifestaldi publikorik ez deitu, udal mailako politikako ordezkariek gaitzespen adierazpenak egin zituzten.
Epaia:
Akusatua hainbat delituren erantzule izateagatik kondenatu zuten. Delitu guztietan kaltea konpontzeagatik oso kualifikatutzat jotako inguruabar aringarria aplikatu zen.
Hiltzen saiatzeko delituari dagokionez, generoagatiko astungarria, senidetasunagatiko astungarria eta nahasmendu mentalari lotutako inguruabar analogiko aringarri oso kualifikatua aplikatuta, bi urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion. Horrez gain, zigorrak iraun bitartean sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ezarri zitzaion, bai eta biktimarengandik gutxienez 1.000 metrora egoteko betebeharra, Bizkaian sartzeko debekua eta harekin komunikatzeko debekua ere, 12 urterako. Neurri horien betearazpena GPS sistemaren bidez kontrolatu behar zen.
Ohiko tratu txarren delituagatik, urtebeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, baita sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitasun berezia ere, zigorrak iraun bitartean. Era berean, biktimarengandik gutxienez 1.000 metrora egoteko betebeharra, Bizkaian sartzeko debekua eta harekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaizkion, hiru urterako. Neurri horien betearazpena GPS sistemaren bidez kontrolatu behar zen.
Familia-esparruko lesio-delituagatik (tratu txarrak), 56 eguneko komunitatearen aldeko lanak egitera kondenatu zuten. Horrez gain, biktimarengandik gutxienez 1.000 metrora egoteko betebeharra, Bizkaian sartzeko debekua eta harekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaizkion, sei hilabete eta egun baterako. Neurri horien betearazpena GPS sistemaren bidez kontrolatu behar zen.
Irain-delitu arinagatik, 15 eguneko kokapen iraunkorreko zigorra ezarri zitzaion, biktimaren etxebizitzatik bereizitako eta urrundutako beste helbide batean bete beharrekoa. Horrez gain, biktimarengandik gutxienez 1.000 metrora egoteko betebeharra, Bizkaian sartzeko debekua eta harekin komunikatzeko debekua ezarri zitzaizkion, sei hilabeterako. Neurri horien betearazpena GPS sistemaren bidez kontrolatu behar zen.
Halaber, prozesuko kostuak ordaintzera kondenatu zuten. Era berean, biktimari 20.000 euroko kalte-ordaina eman behar zion jasandako lesioengatik, ondorio fisikoengatik eta ondorio psikologikoengatik, legezko interesak gehituta.
Epai osoa: Bilbao. 2015eko azaroaren 3a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2014ko urtarrilaren 14a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Harreman bat izan zuten, emakumeak 2010eko apirilean gizona tratu txarrengatik salatu zuen arte. Ordutik aurrera, gizonari urruntze-agindua eta komunikatzeko debekua ezarri zitzaizkion, eta neurri horiek luzatzen joan ziren; oraindik indarrean zeuden 2013ko abenduaren hasieran berriro emakumearekin bizitzen hasi zenean.
2014ko urtarrilaren 14an, goizaldeko 2:45ean, emakumea lo zegoela, gizona hiltzen saiatu zen, lepoa bi eskuekin estutuz.
Zigorra:
Hiru urte eta hiru hilabeteko espetxe-zigorra, eta lau urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Giza hilketa saiakera-delitu baten egile penalki arduradun gisa kondenatu zuten. Delitu horretan, erantzukizun penalaren inguruabar aringarria eta ahaidetasunaren inguruabar astungarria aplikatu ziren. Horrez gain, kondena haustearen delitu jarraituagatik ere kondenatu zuten.
Giza hilketa saiakera-delituagatik, bi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Horrez gain, zigorrak iraun bitartean sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitze berezia ezarri zioten. Era berean, debekatu zitzaion Antoniarengana 500 metro baino gutxiagoko distantziara hurbiltzea eta harekin edozein bitartekoren bidez harremanetan jartzea lau urtez. Halaber, prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatu zuten.
Kondena haustearen delitu jarraituagatik, bederatzi hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zioten. Zigorrak iraun bitartean sufragio pasiborako eskubidea erabiltzeko desgaitze berezia ere ezarri zioten, eta prozesuaren kostuak ordaintzera kondenatu zuten.
Epai osoa: Bilbao. 2014ko urtarrilaren 14a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Trapagaran-Valle de Trápaga. 2013ko urriaren 9a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Bikoteak hiru seme-alaba zituen. Urte batzuetan ezkonduta egon ziren, baina bananduta zeuden eta jada ez ziren elkarrekin bizi.
Urriaren 9an, gizona bere bikotekide ohiaren etxean sartu zen. Han, eraso egin zion, likido sukoiz batez busti zuen eta pospolo piztuak jaurti zizkion. Sua emakumearen gorputzean piztu zenean, erasotzaileak etxea utzi zuen.
Biktimak sutan zegoen arropa kentzea lortu zuen eta egongelan su hartu zuten objektuak itzali zituen. Ondoren, etxetik atera zen laguntza eskatzera.
Cruceseko Ospitalera eraman zuten. Bigarren graduko erredurak zituen gorputzaren %14an. Han 20 egunez egon zen ospitaleratuta.
Erasotzailea egun berean atxilotu zuten.
Zigorra:
Bederatzi urteko espetxe-zigorra. Halaber, 17 urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak, eta 10 urtez seme-alaba adingabeengana hurbiltzeko debekua.
Erantzun soziala:
Emakumeen mugimenduak gaitzespen ekitaldi bat deitu zuen urriaren 10erako.
Epaia:
Akusatua kondenatu zuten, saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta buru nahasmenduaren aringarri soila egonda, honako zigor hauekin: BEDERATZI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria. Halaber, prozedurako kostuen ordainketa ezartzen zaio, akusazio partikularraren kostuena barne.
Honako zigor osagarri hauek ezarri ziren: HAMAZAZPI URTEZ BIKTIMARENGANA, haren etxera eta lantokira 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUA eta berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA. Halaber, HAMAR URTEZ bikotearen SEME-ALABA ADINGABEENGANA, haien etxera, lantokira edo ikastetxera HURBILTZEKO DEBEKUA ezartzen da.
Akusatuak ere honako kalte-ordain hauek eman beharko zizkion biktimari: 1.800 euro, ospitaleratuta emandako egunengatik; 25.200 euro, ezgaituta sendatzeko emandako egunengatik; 20.000 euro, ondorio fisikoengatik; 15.000 euro, ondorio psikikoengatik; eta 110 euro, kalte materialengatik. Halaber, “Axa Seguros” erakundeari 436 euroko kalte-ordainagatik.
Epai osoa: Trapagaran-Valle de Trápaga. 2013ko urriaren 9a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2010eko abenduaren 31 (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Bikotea osatu zuten, emakumeak tratu txarren ondorioz salatu arte. 2010eko azaroan, emakumearengandik 500 metrotik beherako distantzian ez hurbiltzeko eta berarekin ez komunikatzeko zigorrak ezarri zizkioten gizonari. Baina, abenduaren 18an, emakumearen etxera itzuli zen.
Abenduaren 31n eztabaida bat izan zuten. Gizonak sukaldeko aizto bat hartu, eta egongelara joan zen, emakumea bertan baitzegoen logela bat alokatuta zeukan beste gizon batekin. Erasotzailea aiztoa sartzen saiatu zen, baina emakumeak hori saihestea lortu zuen, eta oreka galarazi zion. Une hori aprobetxatuta, maizterrak gizona atxiki zuen, emakumeak etxetik ihes egiten zuen bitartean. Hala eta guztiz ere, gizonak emaztea eskaileretan harrapatu, eta aiztoa sartu zion sabelaldean.
Zigorra:
Bost urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra, eta 10 urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, kautela-neurri bat urratzearen delituaren eta saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, buru nahasmenduaren salbuesle osatugabea egonda, honako zigor hauekin: sei hilabeteko espetxe-zigorra, eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia, kautela-neurri bat urratzearen delituagatik; halaber, bost urteko espetxe-zigorra, –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutua, eta, hamar urtez biktimarengana, haren etxera, bizilekura, lantokira eta bisitatu ohi dituen lekuetara 500 metrotik beherako distantzian hurbiltzeko eta berarekin edozein baliabideren bidez komunikatzeko debekuak, saiatutako giza hilketaren delituagatik. Horrez gain, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu, eta Benitari 5.080 euroko kalte-ordaina eman beharko dio lesioengatik eta 15.000 euroko beste bat, aldiz, ondorioengatik. Zenbateko horiei Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluko interesa aplikatuko zaie. Bost urteko gehieneko aldian akusatuari zentro psikiatriko batean sartzeko neurria ezartzen zaio. Zigorra betetzeko, arrazoi horrengatik askatasunez gabetuta eman duen denbora ere zenbatuko zaio.
Epai osoa: Bilbao. 2010eko abenduaren 31 [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Barakaldo. 2010eko abenduaren 6a (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizon batek bikote harremana izan zuen lau urtez emakume batekin. Tratu txarrak eta hainbat eraso jasan ondoren, emakumeak amaiera eman zion harremanari eta 2010eko azaroan pairatutako indarkeria salatu zuen. Ondorioz, epaileak urruntze-agindua ezarri zion gizonari.
Neurri hori urratuz, abenduaren 6ko arratsaldean, gizonak emakumearen etxera sartzea lortu zuen, aldamio batzuetatik teilaturaino igo eta bezperan prestatutako arnes bat eta sokak erabiliz balkoiraino jaitsi ondoren.
Emakumea bere bikotekide berriarekin, gizon batekin, etxera heldu zenean, erasotzailea ustekabean geletako batetik atera zen eta pertsona horri eraso egin zion, bizkarrean arma zuri batekin jo eta, jarraian, lepoan sastada eman zion. Larri zaurituta, gizonak etxebizitzatik irtetea lortu zuen laguntza eske.
Ondoren, erasotzailea emakumea babestu zen gelara joan zen eta, hainbat ebaki egin eta aurpegian jo ondoren, arma zuria sartu zion eta berehala hil zen. Gertaeren ostean, gizonezkoak ihes egin zuen eta
bere amaren etxebizitzan babestu zen.
Zigorra:
31 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra, eta 10 urtez biktimaren aitarengana eta bikotekide berriarengana hurbiltzeko eta beraiekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Erakundeek deialdi bat egin zuten; elkarretaratzea, hain zuzen.
Barakaldoko Udalak herri-akzio jardun zuen erasotzailaren aurkako epaiketan.
Epaia:
Kondenatua izan zen erailketa-delitu batengatik, eta 19 urte eta 10 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, zigorra irauten duen bitartean erabateko desgaikuntzarekin; halaber, erailketa saiakera-delitu batengatik, 12 urteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, kasu honetan ere erabateko desgaikuntzarekin.
Era berean, ezarri zitzaion biktimaren senideekin eta beste pertsona kaltetu batekin komunikatzeko eta haiengana hurbiltzeko debekua, 500 metro baino gutxiagora, 10 urtez.
Halaber, kondenatuari prozedurako kostuak ordaintzea ezarri zitzaion, akusazio partikularrarenak barne.
Erantzukizun zibilaren kontzeptuan, kondenatuak kalte-ordain ekonomikoa ordaindu beharko du honako zenbateko hauetan:
- Biktimaren senide baten alde: 130.000 euro
- Beste pertsona kaltetu baten alde: 90.000 euro
Epai osoa: Barakaldo. 2010eko abenduaren 6a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Mungia. 2010eko abuztuaren 23a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Bikoteak lau urte pasatxo zeramatzan ezkonduta. Ia harremanaren hasieratik, gizonak tratu txarrak eman zizkion emazteari.
2010eko abuztuaren 23an, indarkeria gertaera horietako batean, gizona emaztea hirugarren solairuko leihotik botatzen saiatu zen. Kristalak eta leihoko markoaren zati bat kalera erori ziren, baina emakumeak gizonak bera ez botatzea lortu zuen, berari gogor helduta. Oihuek senide batzuk alertatu zituzten, hurbil bizi baitziren, eta, halaber, delituaren egileak amore ematea eragin zuten.
Zigorra:
Sei urte eta 24 hilabeteko espetxe-zigorra. Halaber, askatasunaz gabetzeko zigorrak betetzeko aldian ez ezik, beste zortzi urtez ere biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten honako zigor hauekin:
- Saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria egonda, LAU URTEKO ESPETXE-ZIGORRA.
- Ohiko tratu txarren delituaren egile erantzulea den aldetik, BI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA.
- Tratu txarren delituaren egile erantzulea den aldetik, BEDERATZI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA.
- Tratu txarren delitu berriaren egile erantzulea den aldetik, BEDERATZI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA.
- Tratu txarren delituaren egile erantzulea den aldetik, SEI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA.
Delitu horiek guztiak epaian zehaztu dira, eta, gainera, honako zigor hauek dakartzate berekin:
- Bi urtez armak eduki eta eramateko debekua.
- Ezarritako espetxe-zigor guztiek dirauten bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza.
- Askatasunaz gabetzeko zigorrak betetzeko aldian ez ezik, beste 8 URTEZ ere biktimarengana (etxea, lantokia eta bisitatu ohi dituen lekuak –adibidez, senideen etxeak, aisia-lekuak eta abar–) bostehun metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK. Epaiketak sorrarazitako kostuak ordaindu beharko ditu, eta biktimari hirurehun euroko kalte-ordaina emango dio, erantzukizun zibilagatik.
Epai osoa: Mungia. 2010eko abuztuaren 23a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Portugalete. 2009ko uztailaren 28a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Delituaren egileak 23 eta 20 urteko bi alaba eta 19 urteko seme bat zeuzkan. Egun batean jakin zuen alaba txikiak mutil-laguna zeukala, eta hori lotu zuen gordeta zeukan dirua desagertu izanarekin.
Uztailaren 27an, kalera joan zen arratsaldeko lehenengo orduan, eta gauerdia pasatu arte ez zen itzuli. Alaba nagusiak atean aurkitu, eta alkoholdun edariak edan zituela konturatu zen. Gizonaren jarrera oldarkorrak bultzatuta, ahizparen logelara joan zen, eta bertan biak saiatu ziren aita ez sartzen, nahiz eta lortu ez. Gizonak labana atera, eta ahizpa nagusiak hori kentzeko ahaleginak egin zituen, baina ez zuen lortu. Hori dela eta, beste logelan zegoen nebaren bila joan zen. Alaba txikiarekin bakarrik geratu zenean, gorputz osoan sastadak sartzen hasi zen.
Zigorra:
Bederatzi urteko espetxe-zigorra.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Kondenatua egin zuten, jada azaldu den saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta mozkorkeriaren aringarri analogikoa egonda, honako zigor hauekin: ZAZPI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza bereziko zigor osagarria. Halaber, jada azaldu den lesioen delitua den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta mozkorkeriaren aringarri analogikoa egonda, honako zigor hauekin: BI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza bereziko zigor osagarria.
Epai osoa: Portugalete. 2009ko uztailaren 28a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Gernika-Lumo. 2009ko martxoaren 23a (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
48 urteko gizon batek eta 44 urteko emakume batek lau seme-alaba zituzten, eta horietatik bi etxebizitza berean bizi ziren.
2009ko martxoaren 23an, eztabaida gogorra izan zuten bien artean. Egoera amaitu zen gizonak emakumea erail zuenean. Erasoan zehar, bi urteko seme-alabetako batek, 19 urteko alabak, amari laguntzera jo zuen, eta une horretan egileak larri zauritu zuen.
Zigorra:
23 urteko espetxe-zigorra. Gainera, 20 urtez semearengana hurbiltzeko debekua eta 10 urtez berarekin komunikatzeko debekua. Alabari dagokionez, 37 urtez berarengana hurbiltzeko debekua eta 27 urtez berarekin komunikatzeko debekua.
Erantzun soziala:
Erakundeek erailketa gaitzesteko elkarretaratzea deitu zuten.
Clara Campoamor elkarteak herri-akzio jardun zuen delituaren egilearen aurkako epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, erailketaren delituaren eta saiatutako giza hilketaren delituaren egilea den aldetik, zigor erantzukizuna aldatzen duten aitortzaren aringarria eta ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor hauekin: HAMASEI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta –zigorrak dirauen bitartean– desgaikuntza absolutua; HOGEI URTEZ SEME-ALABENGANA, haien etxeetara edo beraiek dauden edozein lekutara 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUA eta HAMAR URTEZ horiekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA, erailketaren delituagatik. Saiatutako giza hilketaren delituagatik, berriz, ZAZPI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia; HAMAZAZPI URTEZ BIKTIMARENGANA, haren etxera edo bera dagoen lekura 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUA eta HAMAZAZPI URTEZ berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA. Halaber, prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu, akusazio partikularraren kostuen bi herenak barne, eta biktimari 35.900 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eragindako lesio eta ondorioengatik, eta beste 20.000 eurokoa ere, amaren heriotzagatik; zenbateko horiei Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa aplikatuko zaie. Horrez gain, semeari 55.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio amaren heriotzagatik, eta zenbateko horri Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa aplikatuko zaio. Akusatuaren behin-behineko espetxealdiari eustea erabaki da, epaia irmoa ez den bitartean, Prozedura Kriminalaren Legearen 504. 2 artikuluan ezarritako gehieneko mugara arte.
Epai osoa: Gernika-Lumo. 2009ko martxoaren 23a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2007ko urriaren 7a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Bikoteak adingabeko bi seme zituen. 2007ko urriaren 7an, emakumea etxeko sofan zegoela, gizona laban batekin hurbildu zitzaion, hiltzeko asmoz. Emakumeak bere burua babesten saiatu bazen ere, hainbat zauri jasan zituen armarekin egindakoak.
Seme nagusiak esku hartu zuen, gizona bultzatu zuen eta emakumeari etxetik irten eta beheko solairuan bizi zen senide baten etxebizitzan babesa hartzea erraztu zion.
Zigorra:
Zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra, eta 14 urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Kondenatua izan zen hilketa saiakera delitu batengatik, eta 7 urte eta 6 hilabeteko espetxe-zigorra ezarri zitzaion, baita kargu publikoak betetzeko eta sufragio eskubidea erabiltzeko debekua ere zigorra irauten duen bitartean. Era berean, ezarri zitzaion biktimara 500 metro baino gutxiagora hurbiltzeko debekua, eta edozein bitartekoren bidez harekin komunikatzeko debekua 14 urtez.
Halaber, kondenatuari prozedurako kostuak ordaintzea ezarri zitzaion, akusazio partikularrarenak barne.
Gainera, kondenatuak biktimari 57.480 euroko kalte-ordaina ordaindu beharko dio, bai eta osasun-zentro bati 1.924,61 euro ere, jasandako gastu sanitarioengatik.
Epai osoa: Bilbao. 2007ko urriaren 7a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Santurtzi. 2007ko uztailaren 17a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizonak 59 urte zituen, eta emaztearekin bizi zen Santurtzin. Epaitik ateratako datuen arabera, erasotzaileak emazteari eraso egin zion etxeko korridorean, aizkora eta aizto bat erabilita. Zauriak eragin zizkion garondoan, buruan eta lepoan, baina emazteak etxetik irtetea lortu zuen, eta gurasoen etxean babestu zen, eraikin berean bizi baitziren.
Senarrak eskaileratik jarraitu zion, eta etxe horretan sartu zen, hiltzeko mehatxua adierazita. Emakumearen aita erasoaren erdian sartu, eta berak ere zauriak jaso zituen.
Zigorra:
Zazpi urteko espetxe-zigorra eta 20 urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko eta herrian bizitzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, saiatutako erailketaren delituaren eta lesioen faltaren egile erantzulea den aldetik, kaltearen konponketaren aringarria egonda, honako zigor honekin: ZAZPI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria, eta HOGEI URTEZ biktimarengana 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK. Halaber, HOGEI URTEZ Santurtzin BIZITZEKO DEBEKUA ezartzen zaio delituagatik, eta zazpi eguneko etengabeko lokalizazio-zigorra, berriz, faltagatik. Horrez gain, prozedurako kostuen ordainketa ezarri zaio, akusazio partikularraren kostuei dagokiena barne.
Epai osoa: Santurtzi. 2007ko uztailaren 17a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2007ko apirilaren 13a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
29 urteko erasotzailea eta biktima senar-emazteak ziren 2006ko uztailetik.
2007ko uztailean, Bilboko taberna batean zeuden, eta, kopa batzuk hartu ondoren, erasotzailea lokaletik irten zen haserre. Une horretatik aurrera, hainbat dei egin zizkion emazteari etxera joateko eskatzeko, baina emazteak ez zuen horrelakorik egin. Emakumea tabernatik irten zenean gurasoen etxera joateko, senarra aurkitu zuen, eta horrek berriro esan zion etxera joateko. Hori egiteari uko egin zionez, erasotzaileak aizto bat atera zuen txamarratik, eta albo batean sartu zion.
Emakumea taberna itzuli zen laguntza eskatzeko, eta handik Basurtuko ospitalera eraman zuten.
Zigorra:
Bost urteko espetxe-zigorra, eta zazpi urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, Zigor Kodearen 138. artikuluko saiatutako giza hilketaren delituaren (62. artikuluari lotuta) egile erantzulea den aldetik, 21.1 eta 6 artikuluan ezarritako aringarria (20. artikuluko bigarren paragrafoan xedatuari lotuta) eta Zigor Kodearen 23. artikuluko ahaidetasunaren larrigarria egonda, honako zigor honekin: BOST URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza bereziko zigor osagarria, ZAZPI URTEZ biktimarengana edo haren etxera bostehun metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta berarekin KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK, eta kostuak, akusazio partikularrari dagozkionak barne. Halaber, biktimari 4.800 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikuluan xedatutakoa aplikatuta, eta Basurtuko ospitaleari, aldiz, biktimari emandako arreta medikoak sorrarazitako gastu medikuen zenbatekoa.
Epai osoa: Bilbao. 2007ko apirilaren 13a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2005eko irailaren 27a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2005eko abuztuaren 10ean gizonari espetxe-zigorra eta 2007ko urtarrilera arte emazte ohiarengandik urruntzeko eta harekin ez komunikatzeko zigorra ezarri zizkioten, aurretik emandako tratu txarren ondorioz. Hala ere, gizonak emazte ohia eta bien arteko 5 urteko semea bizi ziren etxearen azpikoan bizi izaten jarraitu zuen.
Urte bereko irailaren 27an, gizonak barra bat hartu, eta emakumearen etxean sartu zen, bi pisuak lotzen zituen tranpol baten bidez, eta, harengana atzetik hurbilduta, bi kolpe eman zizkion buruan.
Zigorra:
Lau urteko espetxe-zigorra eta 12 urtez biktimarengana eta semearengana hurbiltzeko eta beraiekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Kondenatua egin zuten, saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, nagusitasun-abusuaren larrigarria egonda eta mozkorkeriaren aringarria egonda, honako zigor hauekin: LAU URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria; halaber, honako zigor osagarri hauek: hamabi urtez biktimarengana eta semearengana, haien etxera edo emakumearen lantokira bostehun metrotik beherako distantzian hurbiltzeko eta berarekin edozein baliabideren bidez komunikatzeko debekuak; eta, zigorra urratzearen delitu jarraituaren egilea den aldetik, honako zigor hauekin: HAMAR HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA, eta –zigorrak dirauen bitartean– sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntzako zigor osagarria. Horrez gain, prozedurako kostuak ezarri zitzaizkion, akusazio partikularrarenak barne. Akusatuak biktimari berrehun eta berrogeita hamar (250) euroko kalte-ordaina eman behar zion.
Epai osoa: Bilbao. 2005eko irailaren 27a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2005eko ekainaren 2a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizonak eta emakumeak 40 urte zituzten. Emakumeak banandu nahi zuela adierazi zionean, eztabaida gogor bat hasi zen.
Emakumea bere logelara joan zen. Handik gutxira, berriro atera zen, gizonari logelako atearen kontra labana bat jaurti izana leporatzeko.
Emakumea berriro logelara itzuli zen. Lotan hasten ari zela, gizona barrura sartu zen erasotzeko asmoz. Labana lepoan sartu zion.
Emakumeak erasotzailearengandik askatzea lortu zuen, lepoan eskuoihal bat jarri zuen eta kalera irten zen laguntza eske.
Zigorra:
Zortzi urteko espetxe-zigorra eta 10 urtez bikotekidearengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, saiatutako erailketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, substantzia toxikoen mendekotasunaren aringarria egonda, honako zigor honekin: ZORTZI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–, eta prozesuko kostuen ordainketa. Kausan gauzak atzematea erabakitzen da, eta HAMAR URTEZ BIKOTEKIDEARENGANA 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO eta berarekin edozein baliabideren bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK ezartzen dira. Prozesatuaren kaudimengabezia aitortzen dugu, instruktoreak xede horretarako eman zuen autoa onetsita. Eta, ezarritako zigor nagusia eta erantzukizun subsidiarioa betetzeko, arrazoi horrengatik askatasunez gabetuta eman duen denbora ere zenbatuko zaio.
Epai osoa: Bilbao. 2005eko ekainaren 2a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Getxo. 2005eko maiatzaren 18a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizonak 44 urte zituen, eta 70 urte zituen biktimaren semea zen. Etxe berean bizi ziren, gizona dibortziatu zenetik. Maiatzaren 18an, emakumeak ikusi zuenean semea ohera zihoala, telebista eta irratia itzali zituen, oso bolumen handian piztuta baitzeuden. Berehala, semea logelatik irten, eta berriro piztu zituen. Emakumeak haren jarrera gaitzetsi zuen, auzokoak gogaitu ahal zituelako, baina gizonak ez zion jaramonik egin. Gauzak horrela, emakumea ohera joan zen.
Minutu batzuk geroago, semea amaren logelan sartu, eta kuxin batez itotzen saiatu zen. Emakumeak burua biratzea eta laguntza eskatzea lortu zuen. Oihu egiten zuenez, semeak amore eman zuen, kuxina kendu zuen, eta bere logelan sartu zen. Ama etxetik irten, eta alabaren etxera joan zen babes bila.
Zigorra:
Bi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra, eta hilabetean amarengana hurbiltzeko debekua.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, jada azaldu den saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, erantzukizun kriminala aldatzen duen mozkorkeriaren aringarria egonda, honako zigor honekin: BI URTE ETA SEI HILABETEKO ESPETXE-ZIGORRA, sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–, eta eragindako prozesuko kostuen ordainketa. Halaber, zigor osagarri gisa, akusatuari HILABATEAN, edonon dagoela eta 50 metrotik beherako distantzian, AMARENGANA HURBILTZEKO DEBEKUA ezarri zaio. Erabaki hau irmoa izan arte, zigor osagarri hori ez da indarrean egongo.
Epai osoa: Getxo. 2005eko maiatzaren 18a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2005eko apirilaren 21a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Gizonak 43 urte zituen eta 20 urte zeramatzan emakumearekin ezkonduta.
2005eko apirilaren 21ean, 20:30ak aldera, gizona etxera iritsi zen emakumearengana jarrera desafiatzailearekin. Une oro, emakumeak liskarra saihesten saiatu zen.
Une jakin batean, jasotako irainen aurrean, emakumeak errespetua eskatu zion. Gizonak heriotza-mehatxuak egin zituen eta bi alditan leihotik bota nahi izan zuen.
Emakumeak zailtasunez askatzea lortu zuen. Ondoren, etxebizitzaren barruan, gizonak erasotzen jarraitu zuen. Egoera 23:30ak aldera arte luzatu zen, emakumeak gizona ohera joan zedin lortu zuen arte.
Hurrengo goizean, emakumea lanera joan zen. Lanaldia amaitzean, jasandako erasoagatik salaketa jarri zuen.
Zigorra:
Bost urteko espetxe-zigorra, eta 10 urtez biktimarengana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten saiatutako giza hilketaren delituaren egilea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta mozkorkeriaren aringarria egonda, honako zigor honekin: BOST URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza bereziko zigor osagarria, eta BIKTIMARENGANA ehun metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO DEBEKUAREN ZIGOR OSAGARRIA; distantzia hori zainduko da emakumearen bizilekutik, lantokitik edo bisitatu ohi dituen lokal eta lekuetatik; halaber, biktimarekin edozein baliabideren (gutuna, telefonoa, faxa, posta elektronikoa eta abar) bidez KOMUNIKATZEKO DEBEKUA. Zigor hori HAMAR URTERAKO ezarri da. Gainera, bide zibiletik, akusatuak bost mila zazpiehun eta laurogei euroko kalte-ordaina eman beharko dio biktimari, eragindako lesio fisiko eta psikikoengatik. Prozesuko kostuak ordaindu beharko ditu, baina ez akusazio partikularrari dagozkionak, ohiko tratu txarren, mehatxuen eta lesio psikikoen delituetatik eta tratu txarren faltatik absolbitzen baitugu.
Epai osoa: Bilbao. 2005eko apirilaren 21a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Bilbao. 2005eko urtarrilaren 29a (1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
37 urteko gizon bat eta 38 urteko emakume bat ezkonduta zeuden, eta 11 eta 12 urteko bi alaba zituzten. Duela gutxi banantze-prozedurak hasi zituzten. Testuinguru horretan, emakumeak harreman berri bati hasiera eman zion. Gizonak horren berri izan zuenean, bien artean partekatzen zuten etxebizitza uztea erabaki zuen.
Urtarrilaren 29an, gizona etxebizitzara joan zen arropa eta tresnak jasotzeko asmoz. Iritsi zenean, emakumea bere bikotekide berriarekin telefonoz hitz egiten ari zela entzun zuen, eta une horretan emakumearen bizitza amaitzeko erabakia hartu zuen. Ondoren, arma zuri batekin eraso zion, zauri larriak eraginez.
Zigorra:
Bederatzi urteko espetxe-zigorra, eta 19 urtez M.G.C.M.(r)engana hurbiltzeko eta berarekin komunikatzeko debekuak.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Bilboko Udalak herri-akzio jardun zuen M.N.G.(r)en aurkako epaiketan.
Epaia:
Akusatua kondenatua egin zuten, saitutako erailketaren delituaren egilea den aldetik, ahaidetasunaren larrigarria eta zoroaldiaren eta itsualdiaren aringarriak egonda, honako zigor honekin: BEDERATZI URTEKO ESPETXE-ZIGORRA, desgaikuntza absolutua, HEMERETZI URTEZ BIKTIMARENGANA 500 metrotik beherako distantzian HURBILTZEKO edo berarekin KOMUNIKATZEKO DEBEKUAK, eta eragindako prozesuko kostuen ordainketa, akusazio partikularraren kostuena barne. Bide zibiletik, biktimari 24.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio, Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikulua aplikatuta. Halaber, Basurtuko Ospitaleari epaia betearazteko aldian egiaztatzen den zenbatekoa bezalako kalte-ordaina eman beharko dio, epaitutako gertaeren ondorioz lesionatutako emakumeari eman zitzaion ospitale arretaren gastuei dagokiena.
Epai osoa: Bilbao. 2005eko urtarrilaren 29a [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
-
Santurtzi. 2004ko azaroaren 23a (2 erailketak / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
2004ko azaroaren 23ko gauean, 16 urteko gazte batek su eman zion txabolari. Han, berak eta bere lagunek gaua igaro ohi zuten, giltzarrapo batekin atea itxi eta atearen kontra sofa bat jarri ondoren, irteera eragozteko. Barruan hiru lagun zeuden, horietako bat erasotzailearen bikotekidea izandakoa. Barruan zeuden hiru pertsonetatik, 20 urteko mutil batek bakarrik lortu zuen ihes egitea, oso gaizki zaurituta. 16 eta 17 urteko bi neskak kiskalita hil ziren.
Erantzun soziala:
Ez dakigu erailketa-saioa gaitzesteko deialdi publiko motaren bat egon zen.
Epaia:
Egilea adingabea zenez, babes berezia dago. Hori dela eta, ez da epaia argitaratu.
-
Barakaldo. 2004ko urriaren 11 (1 erailketa / 1 erailketa-saiakera)
Gertaerak:
Urriaren 11ko goizaldean, gizon batek 42 urte zituenak, arreba txikia hil zuen hemeretzi sastada sartuta, eta modu berean amari eraso egin, eta larri zauritu zuen.
Zigorra:
15 urteko espetxe-zigorra
Erantzun soziala:
Urriaren 12an, asteartean, hildako emakumearen hileta egin zen.
Epaia:
Akusatua zigortu zen, gauzatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, honako zigor hauekin: HAMAR URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta desgaikuntza absolutua –zigorrak dirauen bitartean–; eta, saiatutako giza hilketaren delituaren egile erantzulea den aldetik, BOST URTEKO ESPETXE-ZIGORRA eta sufragio pasiboko eskubiderako desgaikuntza berezia –zigorrak dirauen bitartean–; halaber, bost urtez amarengana 500 metrotik beherako distantzian hurbiltzeko eta berarekin edozein baliabideren bidez komunikatzeko debekuak, eta instantzia honetan eragindako kostuen ordainketa, erantzukizuna aldatzen duten ahaidetasuna eta droga-mendekotasuna egonda. Halaber, kondenatua egin zuten amari 17.000 euroko kalte-ordaina ematera eragindako lesioengatik, 250.000 eurokoa ondorioengatik, eta 36.000 eurokoa arreba hiltzeagatik; beste arrebari ere 24.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio ahizpa hiltzeagatik. Prozedura Zibilaren Legearen 576. artikulua aplikatu behar da.
Epai osoa: Barakaldo. 2004ko urriaren 11 [epaian aipatzen diren izenak faltsuak dira]
Cookieak
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu tekniko- analisi- eta pertsonalizazio- helburuetarako, hala nola erabiltzaileak zer nabigazio-hizkuntza erabili duen jakiteko. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
Aldatu hona: ES
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
-
Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu.
Webgune honetan Eusko Jaurlaritzaren cookieak aurki daitezke, bere helburuetarako erabiliak eta Bizkaiko Foru Aldundiaz kanpoko domeinuetan gordetzen direnak.
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Lerro bakoitzean cookie(teknikoak) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| JSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| ASPSESSIONID | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| TS01 | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| LFR_SESSION_STATE | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| COOKIE_SUPPORT | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_tecnicas_bizkaia | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_analitica_bizkaia | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_preferencias_bizkaia | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| pc_terceros_bizkaia | Hirugarrenen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| CPLB | Karga orekatzeko gure zerbitzariek erabilitako informazioa jasotzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| Kultursistema_session | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
| _GRECAPTCHA | Babestu webgunea spametik eta indar handiko erasoetatik | 6 hilabete |
Lerro bakoitzean analisirako cookie bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| dtCookie | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtLatC | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtPC | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| dtSa | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxVisitor | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
| rxvt | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
| iyrc-user-id | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
| _ga, _ga_XXXXXXXXXXX | Erabiltzailea bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
| _gat, _gat_XXXXXXXXXXX | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
| _gid | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
| MUID | Erabiltzailea bereiztea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clck | Lehentasunak esleitzea erabiltzaile berdinari | Urtebete | Microsoft Clarity |
| _clsk | Konektatu saio batean ikusitako hainbat orri | Urtebete | Microsoft Clarity |
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| ANONCHK | Erabiltzailea bereiztea | Egun 1 | Microsoft Clarity |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| SM | Sinkronizatu MUID Microsoft inguruan | Urtebete | Microsoft Clarity |
Lerro bakoitzean cookie(Pertsonalizazio) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| Idioma | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
| cookie-tramites-favs | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Lerro bakoitzean cookie(Hirugarrenen) bati buruzko datuak
| Izena | Mota | Helburua | Iraupena |
|---|---|---|---|
| CLID | Identifikatu erabiltzaile baten lehenengo bisita | Urtebete | Microsoft Clarity |
| APISID | Gorde erabiltzailearen lehentasunak eta informazioa orriak bistaratzean, Google mapak bertan daudela. | 2 urte | |
| HSID | Iruzurra prebenitzea | 2 urte | |
| MUID | Bereizi erabiltzailea | Urtebete | Microsoft Clarity |
| NID | Gogoratu bere lehentasunak eta beste edozein informazio | 6 hilabete | |
| SAPISID | Erakutsi iragarki pertsonalizatuak Googleko webguneetan | 2 urte | |
| SID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| SIDCC | Eskaini web-trafiko fidagarriaren identifikazioa. | Urtebete | |
| SM | Microsoften domeinuen arteko MUIDa sinkronizatzeko erabiltzen da | Saioa | Microsoft Clarity |
| SSID | Eskaini iragarkiak edo retargeting entregatzea, eskaini iruzurra prebenitzea. | 2 urte | |
| __Secure-1PAPISID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-1PSIDCC | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-1PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-3PSID | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | 2 urte | |
| __Secure-3PSIDCC | Sortu webgunearen bisitariaren interesen profil bat, Googleren publizitate garrantzitsua eta pertsonalizatua erakusteko. | Urtebete | |
| __Secure-3PSIDTS | Sortu webgunearen bisitarien interesen profil bat, retargeting bidez erakusteko iragazki garrantzitsu eta pertsonalizatuak. | Urtebete | |
| __Secure-ENID | Webguneko zerbitzuak eta aukerak erabiltzeko beharrezko cookiea | Urtebete | |
| ar_debug | Araztu iragarkiak. | Urtebete | |
| MR | Adierazi noiz freskatu MUID | 6 hilabete | Microsoft Clarity |
| XSRF-TOKEN | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | 1 ordu | Kultursistema |
| _fbp | Gorde eta arakatu webguneetan bisitak | Urtebete | |
| kultursistema_session | Mantendu erabiltzailearen saioa | 1 ordu | Kultursistema |
| AEC | Detektatu spam, iruzurra eta gehiegikeria | 6 hilabete | |
| SOCS | Gorde erabiltzailearen cookie-aukerak | 13 hilabete | |
| Locale | Ez dago eskuragarri | Gobierno Vasco | |
| _hegoa_coop_session | Sortu erabiltzaileentzat saio-identifikatzaile bat | Saioa | Gobierno Vasco |
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian, erakutsiko dizugu gure webguneak zer kategoriatarako erabiltzen dituen cookieak. Haiek onartuta edo ukatuta zure aukeraketa pertsonaliza dezakezu, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure cookien politika (Leiho modala ireki).
-
Cookie teknikoak Beti aktibo
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.