INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA

Egin dezagun hau izan dadila azken A-25a Gehiagorik ez.. #25NBIZKAIA. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna.
Bizkaiko Indarkeriaren matxistaren behatokia
#ParranddanErrespetuz. Jai-Eremutan indarkeria matzistaren aurka egiteko kanpaina. Emakumeen aurkako indarkeriari ez.

Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokia

BEHATOKIA

Bizkaian Indarkeria Matxistaren Behatokia kontsulta-organo elkargokidea da eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailari atxikita dago. Horren barruan Berdintasuna Sustatzeko Zuzendaritzak ematen dio laguntza tekniko eta administratiboa.

Helburu nagusiak ondorengo hauek dira:

  • Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren arloan ematen diren egoerak eta jarduketa-ardatzetan abian jarritako erakundeen politika eta baliabideen ondorioak jarraitzea, egiazko beharrei erantzunak ematen laguntzeko
  • Lortutako ezagutza zabaltzea eta indarkeria matxistaren aurkako borrokan nahasiak dauden erakunde, profesional eta gizarte-eragileen, indarkeriaren egoerei aurre egin behar dizkieten emakume eta nesken eta, orokorrean, jendearen esku jartzea

Erronkak dira, batetik, indarkeria matxistaren modu, eremu eta adierazpen guztietara jarraipena hedatzea eta, bestetik, bestelako diskriminazio-faktoreekin lotura ikusgai bihurtzea.

Eraso matxistaren bat pairatzen baduzu edo ikusten baduzu, hemen aurkituko duzu informazioa

Telefonoa: 900 840 111 Zeinu-mintzairarako euskarria dago Erabilgarri 24o orduak.

Eusko Jaurlaritza Berdintasun, Justizia eta Gizrte Politiketako Saila

Ez naiz zurea, nirea baizik, #25NBIZKAIA, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna.

INDARKERIA MATXISTAREN MAPA BIZKAIAN

Oraindik batzuen ustez emakumea gizonaren zerbitzura dago eta emakumea eurengatik eta eurentzat existitzen da. Eta, noski, sinesmen horrek, neurri batean, gure gizarte-egitura markatzen du, desberdintasunetik eraikitzen baita eta ondore larriak ditu… hala nola indarkeria.

Mapa hau Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu du eta desberdintasunaren muturreko ondorioak ikusgai bihurtzea du helburu: hainbeste emakumek jasaten duen indarkeria, alegia. Mapa ikuspen-ariketa da, indarkeria pentsatzen duguna baino askoz hurbilago dagoela eta espero ditugunei baino askoz emakume gehiagori eragiten diela ulertzeko.

Bat ere gehiago ez! Ezta gutxiago ere!

ARRETA BALIABIDEEI BURUZKO INFORMAZIOA

Modu grafiko eta nabigagarrian erakusten da Bizkaiko Lurralde Historikoan indarkeria matxistaren egoerei arreta emateko foru zerbitzuen, udal zerbitzuen eta zerbitzu mankomunatuen sarea.

Arreta baliabideei buruzko Informazioa ikusi

JARDUKETAK INDARKERIA MATXISTAN

Prebentzioa

Prebentzioaren eremuan jarduera publikoek prozesuak sortu behar dituzte indarkeria matxistaren modurik leun eta normalizatuena identifikatzeko, horietaz ohartarazteko eta deribatzeko, baita betikotzen diren egiturak eta sinboloak eraldatzeko ere.

Prebentzioaren informazioara joan

Arreta

Atalen arteko ikuspegi feministarekin arreta osoa, indarkeria matxistatik bizirik atera diren biktimei asetzen diena, baliabideen, beren kalitate eta egokitasunaren araberakoa da. Halaber, biktimekin harremanetan sartzen direnen prestakuntzak eta esku hartzen duten zerbitzuen arteko koordinazioak eragiten du.

Arretaren informazioara Joan

Erreparazioa

Indarkeria matxistaren arloan jarduketa oro biktimek jasan duten kaltea erreparazioaren ikuspegitik egin behar da eta lehengoratzeko, kalte-ordaina jasotzeko, errekuperatzeko, asetzeko eta ez errepikatzea bermatzeko neurriak garatu behar dira

Erreparazioaren informzioa joan

Behatokiaren buletina

SOS-VICS, genero-indarkeriaren arloko interpreteen prestakuntzarako webgunea

SOS-VICS proiektuaren prestakuntzarako webgunea genero-indarkeria egoeretako interpretazioan espezializatutako prestakuntza-baliabide bat da, esparru polizial, judizial, mediko eta psikosozialean lan egiten duten interpreteentzako baliabideak biltzen dituena.

*Maribel del Pozo Triviñok, SOS-VICS proiektuaren Koordinatzailea, emandako irudia.

Argibide gehiago

Aurreko Buletinak