INDARKERIA MATXISTAREN BEHATOKIA

Errealitatea ezagutzea

Indarkeria matxista emakumeen eta nesken eskubideak eta askatasunak urratzen dituen diskriminazio-mota bat da. Indarkeria hori gure gizartean dagoen diskriminazio-kultura globalaren emaitza da.

Espazio honen helburua da honako hauek laguntzea:

  • Indarkeria matxistari aurre egiteko eta harekin amaitzeko politikak, programak eta baliabideak sustatzea.
  • Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan, erantzuteko baldintzen arloan indarkeria matxistak jarraitzea eragiten duten egiturak eta sinboloak aldatzeko jarduketen arloan, euskal botere publikoek esku hartzeko dituzten tresnak hobetzea.

Jarraian ikus daitezkeen datuak Behatokiak berak jaso ditu 2025an zehar.

171

«Indartuz» Indarkeria Matxistaren Biktimentzako Berehalako Harrera Zerbitzuak 171 pertsona artatu zituen 2025eko lehen erdian: 96 emakume, 76 seme-alabarekin eta mendeko 2 pertsona heldurekin

(BFA, 2025eko 1. seihilekoa)

% 86

Hartutako emakume gehienek (% 86) zerbitzua erabiltzen dute bikote / bikote ohiaren indarkeria egoeren ondorioz. Haiekin sartzen diren ia seme-alaba guztiak adingabeak dira

(BFA, 2025eko 1. seihilekoa)

ZIFRAK

Hemen kontsulta ditzakezu Bizkaiko, udalerrietako eta mankomunitateetako arreta-zerbitzu publikoen (soziala, poliziala, judiziala eta osasunekoa) indarkeria matxistari buruzko datuak.

BizkAian

Eskuratu informazio guztia eskuragarri dauden zifrei buruz

Ikusi zifrak BizkaianIkusi indarkeria matxistari buruzko zifrak Bizkaian

Udalerrika

Aukeratu interesatzen zaizun udalerriaren izena, berez dituen datuak kontsultatzeko.

Mankomunitateka

Sartu ezazu zure mankomunitatearen izena eskuragarri dauden zifrei buruzko informazio guztia eskuratzeko.

URTEKO ZIFREN TXOSTENAK

2025EKO LEHEN ZIFRAK

PDFa deskargatu 2025eko lehen zifrak

Hemen, Bizkaiko indarkeria matxistari buruzko datuak kontsulta ditzakezu, maila sozial, polizial eta judizialean (baita osasunaren eta hezkuntzaren arloetan ere, 2014tik).

Zerbitzu publikoek eskuratu ostean, arreta eman zaien kasuen bolumenari buruzko datuen eta beren analisiaren urteko txostenak.

TXOSTENAK GRAFIKO INTERAKTIBOEKIN

Txostena grafiko interaktiboekin 2024

Bizkaiko Indarkeria Matxistaren Behatokia erreferentzia-gunea da Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumeek jasaten duten indarkeriaren errealitatea ulertzeko eta aztertzeko. Kide anitzeko organo aholku-emailea denez, bere egitekoa da arazoaren garrantzia ezagutzea, denboran zehar izan duen bilakaeraren jarraipena egitea eta Bizkaian eremu horretan eragiten duten zerbitzuen eta prestazioen eskaintzan hobekuntzak sustatzeko gomendioak eta proposamenak egitea.

LOTUTAKO BESTE BEHATOKI BATZUK

Hemen kontsulta dezakezu beste behatoki batzuen lana. Ikusgaitasuna emateak aukera ematen digu aliantzak sortzeko, esperientziak trukatzeko eta indarkeria matxistaren errealitatea hobeto ezagutzeko informazioa partekatzeko.