Itsaso zabalean igeri egiteko gomendioak

Oinarrizko segurtasuna itsasoan eta nola jokatu larrialdietan

Itsaso zabalean igeri egingo baduzu funtsezkoa da oinarrizko arauak ezagutzea, modu seguruan igeri egiteko eta larrialdietan modurik egokienean jardun ahal izateko.

Ezagutu itzazu zure mugak eta inguruko baldintzak. Kontuz gehiegizko konfiantzarekin, egokitu beti zure igeriketa esperientzia zure igeriketa mailara.

Egin beti igeri erosotasuna sentitzen duzun lekuetan eta ez joan kontrolatu dezakezuna baino urrunago edo sakonago.

Zorabioa, karranpak, indar-galera eta abar sentitzen badituzu, komeni da norbaiti jakinaraztea, uretatik irtetea, atseden hartzea, likidoak eta elikagaiak hartzea.

Edozein arrazoirengatik zure burua arrisku-egoeran edo korronteren batean ikusten baduzu, lasai egon eta eskatu laguntza esku bat edo biak altxatuz. Gainera, 112 telefonoan edozein larrialdi jakinaraz daiteke, laguntza edo erreskate, osasun edo segurtasun arlokoa.

Lasai egon, ematen dizkizuten jarraibideei erantzun ahal izateko. Jakin non dagoen hurbilen dagoen desfibriladorea.