Kontserbaziorako ekintzak

Zohikaztegian

Zohikaztegian

LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuaren baitan, gune hau leheneratzeko lanarekin jarraituko da, oso gune urrakorra baita, inpaktu txikiko ekimen batzuk abiatuz.

Padura-esfagnaletan

Padura-esfagnaletan

Haien degradazioa eragozteko eta kontserbazioa bermatzeko, abeltzaintzarako neurriak ezarriko dira, jarduera horren baldintzak hobetzeko eta abereak hain urrakorrak ez diren eremuetara erakartzeko.

Pagadiak pinudietan berriz jartzeko

Pagadiak pinudietan berriz jartzeko

Aurreikusita dago pagadi azidofiloak jartzea gaur egun pinudiz okupatuta dauden 180 hektareatan.

Pagadiak eukalipto-basoetan berriz jartzeko

Pagadiak eukalipto-basoetan berriz jartzeko

Aurreikusita dago 33 hektarea pagadi berriz jartzea gaur egun eukaliptoz okupatuta dauden sailetan. Dagokion baimena eskuratu eta zuhaitzak moztu ondoren, jarduera horren konplexutasun handiena da eukaliptoa zepetatik berriz sortzen saihestea.

Haltzadietan

Haltzadietan

Habitat honi dagokionez, bi norabideko ekintzak gauzatuko dira. Alde batetik, 10 hektarea leheneratuko dira Ordunteko erreken ertzean, eta, bestetik, prospekzioak egingo dira zenbait sakanetan, Trichomanes speciosum eta Woodwardia radicans espezieen populazio berriak lokalizatzeko.

Ameztian

Ameztian

Proiektu honen baitan, La Brenako ameztia berreskuratuko da, hots, 50 hektarea baino apur bat gehiago.

 
  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa
 

Azken eguneratzea: 2014/12/19