Pagadiak pinudietan berriz jartzeko

La Argañedako pinudia

Aurreikusita dago pagadi azidofiloak jartzea gaur egun pinudiz okupatuta dauden 180 hektareatan. Produkzio-bokazio txikiko sailak dira, birsorkuntza naturala azaltzen dutenak garapen maila desberdinetan.

Masaren egoera zein den kontuan hartuta, era desberdineko jarduerak gauzatuko dira, hala nola: lehiarik sortu gabe heterogeneotasuna ematen duten pinu batzuk mantentzea; oin batzuen mozketa eta/edo eraztunketa, koniferoen dentsitatea jaisteko; pagadia berreskuratzera zuzendutako errefortzu-lanak, bertako landare eta hazi berriez, zura aurretik atera zaien lursailetan.

Kasu guztietan, azienda kanpo uztera zuzendutako itxitura perimetralak egingo dira, landare gazteen garapena eta hazkundea bermatzeko.

Aipatzekoa da leheneratze naturalera zuzendutako pinudi guztiak Karrantzako Udalarenak direla; horregatik, etorkizunean galduko duen errenta konpentsatzeko, LIFE+ Ordunte Jasangarria proiektuak diruz lagundutako kalte-ordain ekonomiko bat jasoko du.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa