Ameztian

Ordunteko Mendietako ameztia

Mendilerroko eremu lehorrenetan egoteagatik, Ordunteko ameztiak dira azken urteotan mendi horietan gertatutako suteen ondorioak gehien pairatu dituztenak. Gaur egun, basobera egitura dute, oso trabatua, elkarren artetik oso gertu dauden eta adin berekoak diren fusteekin, eta hazi bideragarriaren ekoizpena oso txikia da edo ez dago horrelako ekoizpenik. Proiektu honen baitan, La Brenako ameztia berreskuratuko da, hots, 50 hektarea baino apur bat gehiago.

Jardunbideen barnean sartzen da basoak soiltzea eta etorkizuneko oinak aukeratzea, eta baita beheko adarren inausketa ere, hori guztia zuhaitz-masaren dentsitatea murrizteko eta suteari aurre egiteko hobea den egitura egonkorragoa lortzeko.

  • Ordunte logoa
  • Life logoa
  • Natura 2000 logoa