Nola aurkeztu

Aitorpen informatiboak EDITRAN bidez bidali behar dituzten erakundeek eta euren borondatez modalitate hori erabili nahi dutenek lehenbizi froga tekniko batzuk egin behar dituzte Lantik S.A.rekin konexioa ezartzeko (Lantik S.A. Bizkaiko Foru Aldundiko sailei zerbitzu informatikoa ematen dien foru enpresa publikoa da).

Harremanetan jarri: decinf-editran@bizkaia.eus

Froga horiek erakundea Lantik-ekin EDITRAN bidez konektatzen den lehenengo aldian soilik egingo dira eta beraien bitartez konfigurazioak parametroak doituko dira eta fitxategiak bidali eta jaso daitezkeen egiaztatuko da.

ALTA EMATEKO PROZEDURA ETA BALDINTZAK

Jarraian erakunde bati alta emateko zer egin behar den azalduko da urratsez urrats:

  1. EDITRAN aplikazio bakarra dago aitorpen informatiboak bidaltzeko: DECINFF.
  2. Aitorpenak bidaltzeko prozedura honetaz baliatu nahi diren erakundeek formulario bat bete behar dute.

    Bi formulario daude:

    • AITORPENA ETA TRANSMISIOA egingo duen ereakundeak dagokion formularioa bete beharko du, Editranen bidezko konexioa konfiguratu ahal izateko eta, gainera, hurrengo 3. paragrafoan azaldutako gainerako prozedurarekin jarraitu ahal izateko.
    • ERAKUNDE AITORTZAILEA ETA EZ TRANSMITZAILEA BADA, dagokion formularioa bete beharko du soilik. Deklaratzen duen eta eskualdatzen duen erakundea izango da alta-prozedura osoa garatu beharko duena.
  3. Aitorpena bidaliko duten erakundeek jarraian azalduko dena egin behar dute formularioa bete ondoren:
    1. Bere Editranen alta eman DECINF aplikaziorako egokia den saioari, honi batutako formularioan adierazitako Editranen konfigurazioko datuak oinarritzat hartuta. Lantik S.A.k ere gauza bera egingo du erakundeak betetako formularioan adierazitako datuak oinarritzat hartuta
    2. Lantik S.A.ko langileek erakundearen komunikazioen arduradunarekin hitz egingo dute eta DECINF aplikazioaren lehen saioa noiz egin hizpatuko dute; lehen saioan erakundeak fitxategi bat bidaliko du Lantikera froga gisa eta jarraian hark bidalitakoa jasoko du.
      Gogoan izan behar da datu-truke horrek EZ DUELA ZERIKUSIRIK BATERE AITORPEN INFORMATIBOEKIN; izan ere, trukea Editran bidez bidalitako fitxategietan sorburuan eta xedean ezaugarri eurak dituztela frogatzeko besterik ez da egiten.
    3. Erakundeak fitxategia behar bezala bidali eta jasotakoan, Lantik S.A.ri adierazi behar dio eta gero, fitxategiak bi muturretan koherenteak direla ziurtatu ondoren, froga-fasea amaitu dela berbatuko dute.
    4. Erakundeak aitorpenak aurkezteko epealdia hasi arte itxaron behar du; ordura arte ezin izango ditu bidali eta sortzen jarraitu beharko du.
    5. Kontuan izan behar da informazioa enkriptaturik bidali behar dela; hona hemen Editranen enkriptatzeko parametroen konfigurazioa
  4. Erakundearen eta Lantik S.A.ren arteko harreman guztiak posta elektronikoz egin beharko dira, helbide honetara: decinf-Editran@bizkaia.eu.

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Helbide elektroniko honen bidez:

programak@bizkaia.eus